Félix Gaillard
Félix Gaillard (Paris, 1919eko azaroaren 5a - Jersey, 1970eko uztailaren 10a) frantses politikaria izan zen.
Nazien kontrako Erresistentziako kidea izan zen (1943). Diputatu erradikal-sozialista hautatu zuten (1946), eta IV. Errepublikako zenbait kargu izan zituen. 1957an Kontseiluko lehendakari izendatu zuten. Bere garaiko ekonomiaren egoera txarrari eta Aljeriako Auziari aurre egin behar izan zien. Frantziak Aljeriako Nazio Askatasunerako Frontearen Sakieth Sidi Yusef baseari (Tunisia) eraso zionean, protesta biziak izan ziren bai Frantzian, bai atzerrian. Horren ondorioz, Gaillarden gobernuak 1958ko apirilaren 15ean dimisioa aurkeztu zuen, eta 1958ko maiatzaren 13an Aljeriako matxinada piztu zen. Asanbladako diputatu hautatu zuten 1966an. Itsasoan galdu zen.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- 1919ko jaiotzak
- 1970eko heriotzak
- Frantziako diputatuak
- Paristarrak
- Frantziako lehen ministroak
- Frantziako Laugarren Errepublika
- Frantziako Bosgarren Errepublikako 1. legegintzaldiko Parlamentuko kideak
- Frantziako Bosgarren Errepublikako 2. legegintzaldiko Parlamentuko kideak
- Frantziako Bosgarren Errepublikako 3. legegintzaldiko Parlamentuko kideak
- Frantziako Bosgarren Errepublikako 4. legegintzaldiko Parlamentuko kideak