Euskararen Erakunde Publikoa
Euskararen Erakunde Publikoa | |
---|---|
Datuak | |
Mota | erakunde autonomoa |
Erabilitako hizkuntza | euskara |
Agintea | |
Egoitza nagusi | |
Historia | |
Sorrera | 2004 |
webgune ofiziala |
Euskararen Erakunde Publikoa edo EEP (frantsesez Office Public de la Langue Basque, OPLB) Ipar Euskal Herrian euskararen inguruan lan egiteko botere publikoek sortu duten lehen erakunde ofiziala da, 2004ko azaroan sortua. Bulegoa Baionan du eta 2021etik bere presidentea Antton Kurutxarri da.[1]
Bere helburu nagusiak bi dira:
- euskararen aldeko hizkuntza politika publikoa eta hitzartua asmatzea eta definitzea eta
- horretarako behar diren finantza baliabideak bermatzea.
Sortze-prozesua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Sortu arte ibilbide luzea egin du egitura honek, oro har erakunde ofizialek borondatez euskararen gaineko egiturak sortzeko nahitik atera beharrean, gizarte mugimenduek eta Ipar Euskal Herriko sozietateak bere osotasunean euskararen gainean erakusten duten atxikimendu-mailari ematen zaion erantzun geldoa baizik ez delako funtsean.
- 1992-1993an "Euskal Herria 2010" egitasmoan euskara eta euskal kultura aztertzen dira.
- 1997an Euskal Herriko Garapen Eskema deritzon lurralde egitasmoaren barnean hizkuntza politika sartzen da.
- 2000n Euskal Herriko Hitzarmen Berezian (Estatua eta Eskualdearen arteko Plan Kontratuaren bilakaera bat) hizkuntza politika sail bihurtzen da.
- 2001 Hizkuntza politikarako Obragintza Publikoaren sorrera-urtea da eta horren ondorioz instituzioak euskalgintzan diharduten eragileak laguntzeko asmoz elkartzen dira.
- 2004an Euskararen Erakunde Publikoa sortzen da, "Interes publikoa duen egitura" gisa, frantsesez ofizialki Groupement d’Intérêt Public deitzen dena.
2006ean, euskara sustatzeko politikak zeintzuk izan behar zuten definitu zuen eta 2007tik aurrera EEPren lan ildoak ezartzen dituen Hizkuntz Politika Proiektua sortu zuen.[2]
EEPren lehentasunetako bat haur eta gazteak dira, euskararen 'berpiztearen oinarri eurek direlako'. Hori dela eta erakundeak irakaskuntza arloan 'eskaintza karta hedatzeko' ahalegina egin dute. Lehen gurasoek leku batzuetan ezin zituzten euren haurrak euskara irakasten duten eskoletara eraman. Orain 20 gune berri ireki dira, sare publikoan, katolikoan eta ikastoletan.[2]
Osaketa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]12 kidek osatzen dute EEPren Administrazio Kontseilua, erabakiak hartzeko gunea alegia:[1]
- frantses estatutik 3: departamentuko prefeta, Bordeleko Akademiako errektorea eta Akitania eskualdeko Kultur Aferetarako Zuzendaria". 2023an Julien Charles, Anne Bisagni-Faure eta Maylis Descazeaux, hurrenez hurren.
- Akitania eskualde kontseilutik 3: Frédérique Espagnac, Jean-Luc Armand eta Andde Sainte-Marie, 2023an.
- Pirinio Atlantikoetako Kontseilu Nagusitik 3: Maider Behotegi, Max Brisson, Bénédicte Luberiaga eta Anne-Marie Bruthe.
- Euskal Hirigune Elkargotik 3 ordezkari: Presidentearen ordezkaria: Antton Kurutxarri, Alain Iriart, eta Christine Martin Dolhagarai.
12 ordezkari horiek Euskararen Erakunde Publikoaren Biltzar Nagusia osatzen dute, egituraren erabaki gunea.
Zuzendari postuan Maider Behotegi dago 2023ko urriaz geroztik.[3] Lehenago Antton Kurutxarri, Beñat Arrabit eta Bernadette Soulé izan dira postu horretan, azken hori 2010eko urrian Estebe Eiherabide ordezkatu zuena.[4] 2005ean hasi zen egiaz bere jardunean EEP, Max Brisson UMPko politikaria erakundeko lehendakari.
Jean-Claude Iriart EEPko zuzendari izan da hainbat urtetan.[5]
Elkarlan-komenioak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Zenbait elkarte eta erakunderekin, direla Euskal Herri mailakoak direla Hegoaldeko erakunde ofizialak, akordioak sinatu ditu, hala Euskaltzaindiarekin[6] nola Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailarekin.[7]
2014ko urtarrilaren 7an, euskara bultzatzeko akordioa sinatu zuten kostaldeko ospitaleek eta EEPk. Hiru urteko hitzarmenak seinaleak itzultzea eta euskara erabiltzea babesten zuen, izan ere, artatzean hizkuntza garrantzitsua zela nabarmendu zuten[8].
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b (Frantsesez) «Osaketa - EEP - Euskararen Erakunde Publikoa - Euskal Herria -» OPLB Office Public de la Langue Basque - Pays Basque - EEP - Euskararen Erakunde Publikoa - Euskal Herria (Noiz kontsultatua: 2021-06-17).
- ↑ a b «Jean-Claude Iriart, EEPko zuzendari: 'Euskararen egoera aski larria da Iparralden, hortik landa egin behar dugu lan'» Euskal kultura (Noiz kontsultatua: 2021-06-17).
- ↑ Erremundegi Beloki, Ekhi. (2023-10-20). «EEPri eskatu diote lan egin dezala euskal hiztunak %30 izan daitezen 2050erako» Berria (Noiz kontsultatua: 2023-10-20).
- ↑ EEPk 2011-2016 epealdirako finkaturiko plangintza, Bernadette Soulé zuzendari berriaren ardatz nagusia, Kazeta.info, 2010eko urriaren 21a.
- ↑ «Jean Claude Iriart - Ahoan bilorik gabe» Argia (Noiz kontsultatua: 2021-06-17).
- ↑ (Frantsesez) Euskaltzaindia eta Euskararen Erakunde Publikoa: hitzarmen baten atarian (2008ko urtarrila)
- ↑ Eusko Jaurlaritzaren eta EEPren arteko diru-laguntzen ebazpenaren aurkezpena (2009ko ekaina)
- ↑ Maddi Ane Txoperena Iribarren, «Euskara sustatzeko akordioa izenpetu dute kostaldeko ospitaleek eta EEPk», Berria, 2015-01-08
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Euskal Konfederazioa
- Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetza
- EJko Euskararen Aholku Batzordea
- Nafarroako Euskarabidea