Espainiako futbol ligako bigarren B maila
Espainiako futbol ligako bigarren B maila Segunda División B | |
---|---|
Antolatzailea | Liga Nacional de Fútbol Profesional |
Konfederazioa | UEFA |
Sorrera | 1977-78 |
Azkena | 2020-21 |
Eremua | Espainiar Estatua |
Taldeak | 80 (20 taldetako 4 multzo) |
Maila | 3 |
Igoera | 2. mailara |
Jeitsiera | 3. mailara |
Garaipen gehien | Levante (5 Liga) |
Txapelduna | Fuenlabrada (2018-19) |
Webgunea | www.lfp.es |
Espainiako futbol ligako bigarren B maila 1977an abiatu zen futbol txapelketa da eta 2020-21 denboraldian amaitu zen. Espainiako futbol ligaren barruan hierarkiaren aldetik hirugarrena izan zen bigarren mailaren eta hirugarren mailaren arteko kategoria zuena.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Antolaketa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1987 arte bi multzotan jokatzen zuten taldeek, baina urte hartatik aurrera lau multzotan banaturik egon ziren, hogeina talderekin.
Igoerak eta jeitsierak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Multzo bakoitzeko lau talde onenek Bigarren mailarako igoera play-offa jokatzen dute. Multzo bakoitzeko txapeldunek beren artean eta gainontzekoek hiru kanporaketa jokatzen dituzte. Txapeldunen arteko kanporaketan irabazle direnek igoera lortzen dute eta beren artean jokatzen dute Bigarren B mailaren titulua. Galtzaileak berriz besteen kanporaketatan sartzen dira. Kanporaketa horietatik beste bi talde igoko dira Bigarren mailara.
Multzo bakoitzeko lau txarrenek maila galdu eta Hirugarren mailara jeisten dira. Azkenetik bosgarren gelditzen direnek kanporaketa jokatu behar dute maila mantentzeko.
Amaiera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2019-2020 denboraldia 28. jardunaldia jokatu ondoren COVID-19 pandemiaren erruz etenda gelditu zen. Maiatzaren 6an erabaki zen liga ez berrekitea eta sailkapenak une horretan zeuden bezala uztea. Igoera promozioak jokatu ziren eta ez zen jeitsierarik izan.
Futbol kategoriak birrantolatzea erabaki zen orduan. 2020-21 denboraldian 100 talde izan ziren 3. mailatik igotako taldeak gehitu zitzaikielako, eta horregatik bost talde eratu ziren. Bi fasetan jokatu zen eta 100 talde horietatik lauk bigarren mailara igotzea lortu zuten. Hurrengo 36 taldek eta Bigarren mailatik jeitsitako laurek maila berria osatu zuten 2021-22 denboraldirako, Lehen maila RFEF edo Espainiako Futbol Federazioaren Lehen maila, eta gainerakoek Bigarren maila RFEF, edo Espainiako Futbol Federazioaren Bigarren maila.
Bigarren B mailako txapeldunak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Urtea | Txapelduna | Finalista |
---|---|---|
2008-09 | Cádiz CF | FC Cartagena |
2009-10 | Granada CF | SD Ponferradina |
2010-11 | Real Murcia | CE Sabadell |
2011-12 | Real Madrid Castilla | CD Mirandés |
2012-13 | Deportivo Alavés | CD Tenerife |
2013-14 | Albacete | Racing de Santander |
2014-15 | Real Oviedo | Nástic Tarragona |
2015-16 | UCAM Murcia | Reus Deportiu |
2016-17 | Cultural Leonesa | Lorca FC |
2017-18 | RCD Mallorca | Rayo Majadahonda |
2018-19 | Fuenlabrada | Racing de Santander |
2019-20¹ | Txapeldunik ez | |
2020-21² | Txapeldunik ez |
- ¹ 2020. ekitaldiko finalik ez zen jokatu COVID-19 pandemiaren eraginez.
- ² 2021. ekitaldiko txapeldunik ez zen izendatu COVID-19 pandemiaren eraginez maila desagertu baitzen.
Urtez urteko palmaresa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bi multzo (1978-1986)
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hona hemen urtez urte multzo bakoitzeko txapeldunak:
Urtea | I. Multzoa | II. Multzoa |
---|---|---|
1977-78 | Racing de Ferrol | AD Almería |
1978-79 | Palencia CF | Levante UD |
1979-80 | Barakaldo CF | Linares CF |
1980-81 | Celta de Vigo | RCD Mallorca |
1981-82 | Barcelona Atlético | Xerez CD |
1982-83 | Bilbao Athletic | Granada CF |
1983-84 | C.E. Sabadell | Lorca Deportiva |
1984-85 | Sestao Sport | Rayo Vallecano |
1985-86 | UE Figueres | Xerez CD |
Multzo bakarra (1986-1987)
[aldatu | aldatu iturburu kodea]22 taldetako multzo bakarra osatu zen.
Urtea | Irabazlea |
---|---|
1986-87 | CD Tenerife |
Lau multzo (1987- )
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Oharra: Hauek talde bakoitzeko txapeldunak dira, ez du esan nahi Bigarren mailara igotzea lortu zutenik.
Laburpena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2020-21 denboraldiko datuak barne.
Garaipenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Multzoetako garaipenak 2008 artean, ondoren txapeldunak.
Taldea | Garaipenak | Urteak |
---|---|---|
Levante | 5 | 1979, 1989, 1994, 1996, 1999 |
Barcelona B | 4 | 1982, 1991, 1998, 2002 |
Salamanca | 4 | 1988, 1992, 1994, 2006 |
Real Madrid Castilla | 4 | 1991, 2002, 2005, 2012 |
Deportivo Alavés | 4 | 1993, 1994, 1995, 2013 |
Barakaldo | 3 | 1980, 1998, 2002 |
Atlético Madril B | 3 | 1989, 2001, 2004 |
Universidad Las Palmas | 3 | 2000, 2003, 2006 |
Granada | 3 | 2005, 2008, 2010 |
... | ... | ... |
Beste talde euskaldun batzuen garaipenak:
- Eibar: 1988, 2007
- Bilbao Athletic: 1983, 1989
- Real Unión: 2003, 2009
- Sestao Sport: 1985
- Gasteizko Aurrera: 1997
Denboraldiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]# | Taldea | Denboraldiak |
---|---|---|
1 | Barakaldo CF | 36 |
Cultural Leonesa | 36 | |
Pontevedra CF | 36 | |
4 | Real Sociedad B Sanse | 35 |
5 | UD Melilla | 34 |
6 | Osasuna B | 33 |
7 | Bilbao Athletic | 31 |
Real Jaén | 31 | |
CE L'Hospitalet | 31 | |
Atlético Madril B | 31 | |
Sevilla Atlético | 31 | |
Sporting de Gijón B | 31 | |
13 | Alcoyano | 29 |
14 | Real Unión | 28 |
15 | Racing de Ferrol | 27 |
Nàstic de Tarragona | 27 |
Puntuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]# | Taldea | Puntuak |
---|---|---|
1 | Barakaldo CF | 1.884 |
2 | Cultural Leonesa | 1.847 |
3 | UD Melilla | 1.750 |
4 | Pontevedra CF | 1.737 |
5 | Bilbao Athletic | 1.679 |
6 | Real Sociedad B Sanse | 1.639 |
7 | Real Jaén | 1.563 |
8 | Atlético Madril B | 1.536 |
9 | Sevilla Atlético | 1.505 |
10 | CE L'Hospitalet | 1.446 |
11 | Osasuna B | 1.476 |
Alcoyano | 1.476 | |
13 | Real Unión | 1.454 |
14 | Alcoyano | 1.449 |
15 | Sporting de Gijón B | 1.388 |
Euskal Herriko taldeak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Denboraldiak eta puntuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hauek dira euskal talde bakoitzak bigarren B mailan egin dituen denboraldiak eta puntuak. 2019-20 denboraldiko datuak barne.
Taldeak | Denboraldiak | Puntuak |
---|---|---|
Barakaldo | 36 | 1.884 |
Real Sociedad B Sanse | 35 | 1.639 |
Osasuna B | 33 | 1.476 |
Bilbao Athletic | 31 | 1.679 |
Real Unión | 28 | 1.454 |
Sestao (Sport, 10 + River, 11) | 21 | 993 |
Lemoa | 20 | 923 |
Izarra | 16 | 637 |
Tudelano | 15 | 639 |
Alavés | 12 | 688 |
Amurrio | 12 | 573 |
Gernika | 12 | 557 |
Amorebieta | 10 | 521 |
Beasain | 10 | 496 |
Peña Sport | 10 | 338 |
Alavés B | 9 | 419 |
Gasteizko Aurrera | 8 | 455 |
Baskonia | 8 | 284 |
Eibar | 7 | 455 |
Bermeo | 7 | 335 |
Leioa | 6 | 300 |
Arenas Getxo | 7 | 298 |
Durango | 7 | 252 |
Santurtzi | 4 | 127 |
Erandio | 4 | 117 |
Elgoibar | 3 | 108 |
Azkoien | 3 | 105 |
Portugalete | 3 | 97 |
Eibar B | 2 | 82 |
Mutilvera | 2 | 82 |
Vitoria Kluba | 2 | 78 |
Zalla | 2 | 71 |
Hernani | 2 | 67 |
Zamudio | 2 | 62 |
Laudio | 1 | 37 |
Txantrea | 1 | 28 |
Getxo | 1 | 22 |
Touring | 1 | 14 |