Erriberagoitia
- Artikulu hau Arabako udalerriari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Erribera Garaia».
Erriberagoitia | |||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Araba, Euskal Herria | |||||||||||
Pobes herria | |||||||||||
| |||||||||||
Administrazioa | |||||||||||
Estatua | Espainia | ||||||||||
Erkidegoa | Euskal Autonomia Erkidegoa | ||||||||||
Lurraldea | Araba | ||||||||||
Eskualdea | Añana | ||||||||||
Izen ofiziala | Erriberagoitia / Ribera Alta | ||||||||||
Alkatea | Javier Gallego Rodriguez (Euzko Alderdi Jeltzalea) | ||||||||||
Posta kodea | 01420 | ||||||||||
INE kodea | 01046 | ||||||||||
Herritarra | erriberagoitiar | ||||||||||
Kokapena | |||||||||||
Koordenatuak | 42°47′54″N 2°54′16″W / 42.7982°N 2.9044°W | ||||||||||
Azalera | 119,8 km² | ||||||||||
Garaiera | 525 metro | ||||||||||
Distantzia | 21 km Gasteiza | ||||||||||
Demografia | |||||||||||
Biztanleria | 828 (2023) 8 (2022) | ||||||||||
| |||||||||||
Dentsitatea | 0,07 bizt/km² | ||||||||||
Hazkundea (2003-2013)[1] | % 33,22 | ||||||||||
Zahartze tasa[1] | % 29,83 | ||||||||||
Ugalkortasun tasa[1] | ‰ 47,62 | ||||||||||
Ekonomia | |||||||||||
Jarduera tasa[1] | % 85,71 (2011) | ||||||||||
Genero desoreka[1] | % 5,07 (2011) | ||||||||||
Langabezia erregistratua[1] | % 9,39 (2013) | ||||||||||
Euskara | |||||||||||
Euskaldunak[1] | % 20,65 (2010) | ||||||||||
Kaleko erabilera [2] | % (2016) | ||||||||||
Etxeko erabilera[3] | % 5.3 (2016) | ||||||||||
Datu gehigarriak | |||||||||||
Sorrera data | X. mendea | ||||||||||
Webgunea | http://www.cuadrilladeanana.es/eu/ribera-alta.php |
Erriberagoitia[4] (ofizialki Erriberagoitia / Ribera Alta) Arabako erdi-mendebaldeko udalerri bat da, Añanako kuadrillakoa. Herriburua Pobes da, Gasteiztik 21 bat kilometro mendebaldera. Nekazaritza da jarduera ekonomiko nagusia.
Izena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erriberagoitia izenaren amaierako –a artikulua da eta deklinatzean honela egin behar da: Erriberagoitia, Erriberagoitiarekin, Erriberagoitian...; baina Erriberagoitiko, Erriberagoititik, Erriberagoitira... Era berean, izen honek bere azken –a galtzen du ondoan beste determinatzaile bat edo adjektiboa daramanean; adibidez: Erriberagoiti maitea, Erriberagoiti osoan, Gure Erriberagoiti hau...[4]
Geografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ingurune naturala
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Baia ibaiak udalerria iparretik hegora zeharkatzen du.
Eremu garaiena iparraldean dago, Arkamu mendilerroan. Arkamuk 1.003-1.122 metro bitarteko altuerak ditu.
Udalerri mugakideak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Iparraldean: Kuartango, Gaubea eta Badaiako Mendilerroko Erkidegoa.
- Hegoaldean: Erriberabeitia eta Trebiñu.
- Ekialdean: Iruña Oka eta Argantzon.
- Mendebaldean: Gaubea eta Añana.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Subilla Morillas inguruan Gobaederra leizea dago, hainbat giza aztarna zaharren eta bestelako aurkikuntzen leku.
X. mendean badira jada udalerriko herrien berri idatziak; zaharrenak Hereña eta Tuyoko izenenak dira.
Banaketa administratiboa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]26 herrik osatzen dute udalerria:
- Antezana
- Anuntzeta
- Arbigano
- Arreo
- Artatza-Axkoeta: bi herrik osatutako kontzejua; 1927 arte Lacozmonte udalerrian.
- Barron: 1927 arte Lacozmonte udalerrian.
- Basquiñuelas
- Biloria
- Caicedo Sopeña
- Castillo Sopeña
- Hereña
- Lasierra
- Leziñana Oka
- Mimbredo
- Morillas
- Nuvilla
- Ormijana
- Padul
- Pobes (udalerriko herriburua)
- San Migel
- Subilla (1920ko hamarkada arte berezko udalerria zen).
- Tuyo
- Villabezana edo Bezenauri
- Villaluenga
- Villambrosa
Castillo Sopeña, Mimbredo, Nuvilla, San Migel eta Villaluenga herriek ez dute berezko kontzejua; gainerako herriek, berriz, bai.
Demografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ia erabat nekazaritzari lotutako eskualdea izanik, Erriberagoitiko udalerriak etengabe galdu zituen biztanleak XX. mende osoan, baina batez ere 1950eko hamarkadatik aurrera azkartu zen galera hori. XX. mendearen azkenetan eta XXI. mendearen hasieran, berriz, biztanle kopurua igotzen hasi zen, gehienbat Gasteizekin lotzen zituen bideak hobetzearen ondorioz.
Erriberagoitiko biztanleria |
---|
Datu-iturria: www.ine.es 1927an Subilla Morillas udalerriak (Subilla Morillas, Morillas eta Ormijana) Erriberagoitiarekin bat egin zuen. |
Politika
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2023-2027 legegintzaldia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2023ko hauteskundeen ondorengo Erriberagoitiako udalbatza | |||||
Alderdia |
2023ko maiatzak 28 | ||||
Zinegotziak | Boto kopurua | ||||
Euzko Alderdi Jeltzalea (EAJ) | 5 / 7 |
||||
Euskal Herria Bildu (EH Bildu) | 2 / 7 |
||||
Alderdi Popularra (PP) | 0 / 7 |
||||
Euskadiko Alderdi Sozialista-Euskadiko Ezkerra (PSE-EE) | 0 / 7 |
||||
Datuen iturria: Hauteskunde emaitzak. Eusko Jaurlaritza |
Alkateak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hauek izan dira Erriberagoitiko azken alkateak:
Alkatea | Agintaldi hasiera | Agintaldi amaiera | Alderdia[5] | |
Esteban Montoya Corcuera[5][6] | 1979 | 1983 | Zentro Demokratikoaren Batasuna | |
Felix Araico Montoya[6] | 1983 | 1987 | Aliantza Popularra/Alderdi Demokrata Popularra/Batasun Liberala | |
Felix Araico Montoya | 1987 | 1991 | Independenteak | |
Ramiro Martinez de Trespuentes Fernandez de Montoya[6] | 1991 | 1995 | Agrupacion de Juventudes de Ribera Alta | |
Fidel Anda Orruño | 1995 | 1999 | Euzko Alderdi Jeltzalea | |
Fidel Anda Orruño | 1999 | 2003 | Euzko Alderdi Jeltzalea | |
Jesus Berganza Gonzalez[7] | 2003 | 2007 | Euzko Alderdi Jeltzalea | |
Jesus Berganza Gonzalez[7] | 2007 | 2011 | Euzko Alderdi Jeltzalea | |
Jesus Berganza Gonzalez[7] | 2011 | 2015 | Euzko Alderdi Jeltzalea | |
Jesus Berganza Gonzalez[5][7] | 2015 | 2019 | Euzko Alderdi Jeltzalea | |
Jesus Berganza Gonzalez[7] | 2019 | 2021a | Euzko Alderdi Jeltzalea[8] | |
Javier Gallego Rodriguez[7][9] | 2021 | 2023 | Euzko Alderdi Jeltzalea | |
Javier Gallego Rodriguez[10] | 2023 | Jardunean | Euzko Alderdi Jeltzalea |
a 2021ean Jesus Berganza Gonzalez alkateak erretiroa hartu zuen 65 urte bete ostean.
Garraioa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Araba Bus sareko lineak zerbitzua ematen dio udalerri honi:
|
Kultura
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskara
[aldatu | aldatu iturburu kodea]XVI. mendea baino lehen galdu zen euskara, baina eremu zabal batean erdara izan da tokiko hizkuntza, latinaren ondoren.
Hizkuntza-banaketa, 1996an, hau izan zen: 23 euskaldun, 63 ia euskaldun eta 422 erdaldun.
2016an Erriberagoitiko biztanleen artean %34,9 euskalduna zen.
Jaiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Abuztuko azken asteburuan, Pobesko Zaindariarenak.
- Urriko bigarren igandean Babarrun Nabarraren Festa ospatzen da Pobesen.
Ondasun nabarmenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Villabezanako Done Joane Bataiatzailearen tenpluko arkeologiagunea, Eusko Jaurlaritzak monumentu sailkapenarekin kultura ondasun izendatua.[11]
- Villambrosako San Andres eliza, monumentu izendatua.
Erriberagoitiar ospetsuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Fray Juan Ramírez (Morillas, ?-1609) Guatemalako apezpikua
- Julian Zulueta (Anuntzeta, 1814-Habana, 1878), indianoa, merkataria, esklabo-trafikatzailea eta Habanako alkatea.
- Mauro Otxaran Alonso (Pobes, 1918 - Panama, 2005), apaiz eta misiolaria.[12]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b c d e f g Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
- ↑ «Kaleko erabilera herrialdez herrialde» Euskararen erabilera (Wikipedia).
- ↑ «Etxeko erabilera» Euskararen erabilera (Wikipedia).
- ↑ a b Euskaltzaindia: 150. araua: Arabako herri izendegia.
- ↑ a b c (Gaztelaniaz) «Base de datos de Alcaldes y Concejales: Ministerio de Política Territorial y Función Pública:» www.mptfp.gob.es (Noiz kontsultatua: 2020-04-05).
- ↑ a b c «Ribera Alta» Auñamendi Eusko Ikaskuntza (Noiz kontsultatua: 2020-04-17).
- ↑ a b c d e f (Gaztelaniaz) «Javier Gallego (La Polaca) será el nuevo alcalde de la Ribera Alta tras la dimisión de Jesús Berganza» Gasteiz Berri 2021-04-12 (Noiz kontsultatua: 2022-04-26).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Alcaldías en Álava: Labastida, Zigoitia y Laguardia para el PNV, Samaniego para EH Bildu» Gasteiz Hoy 2019-06-15 (Noiz kontsultatua: 2020-04-05).
- ↑ (Gaztelaniaz) «El artista Javier Gallego será el nuevo alcalde de Ribera Alta» Gasteiz Hoy 2021-04-12 (Noiz kontsultatua: 2022-04-26).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Todos los alcaldes y alcaldesas de Álava, pueblo a pueblo» Diario de Noticias de Álava 2023-06-18 (Noiz kontsultatua: 2024-02-08).
- ↑ Villabezanako Done Joanes Bataiatzailearen tenpluaren izendapena, EHAA.
- ↑ (Gaztelaniaz) Mauro Otxaranen biografia laburra cartacentroamerica.net webgunean[Betiko hautsitako esteka]
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Euskal Herriko Wikiatlasa |
- (Gaztelaniaz) Erriberagoitiko Udalaren webgunea
- (Gaztelaniaz) «Ribera Alta», Auñamendi Eusko Entziklopedia.
Erriberagoitiko herriak | ||
---|---|---|
Kontzejuak: Antezana • Anuntzeta • Arreo • Artatza-Axkoeta • Barrón • Basquiñuelas • Biloria • Caicedo Sopeña • Hereña • Lasierra • Leziñana Oka • Morillas • Ormijana • Padul • Pobes (herriburua) • Subilla Morillas • Tuyo • Villabezana • Villaluenga • Villambrosa Auzoak: Castillo Sopeña • Mimbredo Lekuak: Arbigano • Artatza • Axkoeta • Castillo Sopeña • Nuvilla • San Migel Udalerri ohia: Lacozmonte |