Julian Zulueta
Julian Zulueta | |||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|
1864 - 1876
| |||||||
Bizitza | |||||||
Jaiotza | Anuntzeta, 1814ko urtarrilaren 9a | ||||||
Herrialdea | Araba, Euskal Herria | ||||||
Heriotza | Habana, 1878ko maiatzaren 4a (64 urte) | ||||||
Hobiratze lekua | Santa Isabel hilerria | ||||||
Familia | |||||||
Ezkontidea(k) | Juana María Ruiz de Gámiz | ||||||
Seme-alabak | ikusi
| ||||||
Familia | ikusi
| ||||||
Hezkuntza | |||||||
Hizkuntzak | gaztelania | ||||||
Jarduerak | |||||||
Jarduerak | politikaria eta esklabo-trafikatzailea | ||||||
Lantokia(k) | Madril eta Habana |
Julian Zulueta Amondo (Anuntzeta, Araba, 1814ko urtarrilaren 9a - Habana, Kuba, 1878ko maiatzaren 4a), Arabako markesa, euskal herritar politikari, merkatari, esklabo-trafikatzaile eta indiano bat izan zen.
Gasteizen heziketa jaso ondoren, 1832 inguruan Kubara, sosik gabe, esku bat aurrean eta bestea atzean zituela, baina bizitzan aurrera egiteko gogo biziz iritsi zen. Tiburcio Zulueta Saltzedo osabaren etxean lan egin eta haren herentzia jaso zuen. Elikagaien merkataritzan hasi eta eskulan merkea behar zenez, berehala azukre merkataritzan eta esklaboekin trafikatzera igaro zen.
La trata de esclavos (1998) liburuan Hugh Thomas idazleak aipamen berezia egin zion:
Euskaldun batenganako interesa izan nuen bereziki, Julian Zulueta, Kubako azken beltz-tratulari handia eta ondorioz, Amerika guztikoa. Oso behetik hasi zen gizona, edozein motatako merkantziarekin aritzen zen Habanan 1830eko hamarkadaren hasieran eta hamarka horren amaieran ordea pertsonen trafikoa mugatu nahi zuen britaniar itsas armadaren aho eta egunkarietan zebiltzan gizon madarikatua.[1]
Izan ere, Baltimor-en eraikitako clipper itsasontzi arinak erabiliz Kongo ibaiaren ertze batean dagoen Cabindatik 400 edo 500 esklabu eramaten zituen bere Habanako azukre plantazioetara. Atlantikoa zeharkatu aurretik bakunatzen zituen esklabo hartutako pertsonak eta 1850. hamarkadan 1.000 pertsona eramateko gai ziren baporezko itsasontziak erabiltzen hasi zen. Katolikoa izanik, Afrikatik atera aurretik esklabuak bataiatzen zituen ere.[1]
1860-1864 artean Habanako zinegotzi izan zen, eta, 1864-1874 artean, baita hiriko alkate ere. 1876tik hil arte Espainiako senatari izan zen, Araba ordezkatuz.
Hiru aldiz ezkondu zen: 1842ko urriaren 1ean Francisca Dolores Samá y Motarekin, jaiotzez Badajoz hirikoa, Marianoako markesen etxekoa, eta Jaime Samá Martí merkatariaren alaba, azken honekin esklabo trafiko negozioan sozioa izan zen. Beste bi aldiz, bi ilobekin ezkondu zen: Juliana Ruiz de Gámiz Zulueta eta Juana María Ruiz de Gámiz Zulueta ilobekin, honekin Elvira Zulueta alaba izan zuen.
Gasteizko Santa Isabel hilerrian hilobiratua dago.
Hilobiaren irudi galeria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Genealogia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b «Metamorfosis arquitectónica: nuevos usos culturales para viejos edificios - Anterior sede de la Fundación Sancho el Sabio, Vitoria-Gasteiz | ARTIUM - Biblioteca y Centro de Documentación» catalogo.artium.eus (Noiz kontsultatua: 2023-02-26).
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Zulueta arabarra. Kubako azken esklabista handia artikulua Argian.
- Esklabo trafikoa: Euskal tratularien lorratz iluna Atlantikoan barrena Argiako erreportajean aipatzen da Zulueta