Elisabet
Itxura
Elisabet euskarazko emakumezko izena da. Isabel eta Elixabete (hau Deun-ixendegi sabindarrekoa) formak ere zerrendatzen ditu Euskaltzaindiak, baina Elisabet hobesten[1].
Izen biblikoa da, Joanes bataitzailearen ama da Elisabet, Zakariasen emaztea. Hebreeraz אל ('el), Jainkoa, eta שבע (shaba), zazpi edo zina, dira osagarriak, eta hortaz bi eratan interpretatu da: Zazpien Jainkoa edo Zinaren Jainkoa esanahiekin[2].
Santuaren eguna azaroaren 5ean da (Zumarragan uztailaren 2an)[1].
Europako errege-etxeetan izen erabilia izan da, eta hainbat erregina eta printzesaren izena da. Esate baterako, Elisabet Nafarroakoa izenarekin zenbait pertsonaia izan dira historian.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b «Isabel - Bilaketa - EODA» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2021-03-29).
- ↑ (Ingelesez) «The amazing name Elizabeth: meaning and etymology» Abarim Publications (Noiz kontsultatua: 2021-03-29).