Deun-ixendegi euzkotarra
Deun-ixendegi euzkotarra | |
---|---|
Jatorria | |
Egilea(k) | Koldo Eleizalde eta Sabino Arana Goiri |
Argitaratze-data | 1910 |
Izenburua | Deun-ixendegi euzkotaŕa |
Orrialdeak | 83 |
Ezaugarriak | |
Egile-eskubideak | jabetza publiko |
Deun-ixendegi euzkotarra Sabin Aranak idatzi eta Luis Eleizaldek osatu eta 1910ean, Sabin Arana hil ondoren, argitaratu zuen euskal pertsona-izenen bilduma da. Lan hartako izen asko, 1897an Aranak argitara emandako Egutegi Bizkaitarra lanean ageri ziren. Eleizaldek ateratako izendegian, 960 ponte-izen ematen dira.
Hasieran Elizarekin arazoak izan baziren ere, kide jeltzaleak seme-alabak izen horiekin bataiatzen hasi ziren, eta pixkanaka arrakasta zabala izan zuten. Horietako izen batzuk ez dira ia inoiz erabili, baina beste asko egungo garaietara bizirik iritsi dira, 1970eko hamarkadatik aurrera argitaratutako izendegietan jaso izan baitira: Karmele, Josune, Nekane, Kepa, Iñaki eta Julen, besteren artean. Esan beharra dago baita euskal izen guztiak ez direla Sabin Aranak asmatutakoak, batzuek aspaldiko mendeetan dokumentatuak baitaude; nahiz eta egia izan abertzaletasunaren eta euskaltzaletasunaren gorraldiarekin berriz erabiltzen hasi. Halakoak dira Mikel eta Erlantz bezalako izenak.
Sabin Aranak, gainera, izen-deiturak emateko eredu guztiz berria asmatu zuen, alderdikideen ezaugarri moduan: Bi abizenak "(e)ta" batez lotuta idatzi behar ziren eta bigarrenari "-tar" atxiki, izena azken tokian jarriz: Arana ta Goiri'tar Sabin. Sistema hau, Aranaren jarraitzaile askok gerraostean oraindik erabiltzen bazuten ere, denborarekin erabat desagertu zen.
Azpiko ataletan Aranak asmatutako izenetako batzuk agertzen dira, alfabetikoki ordenaturik.
Lege fonetikoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Egileen asmoa santu-izendegi guztia euskaratzea zen. Hori lortzeko, izenen jatorrizko formari euskararen lege fonetikoak ezarri zizkieten. Lege usteko horiek, hala ere, ez ziren inola ere bat heldu euskararen egiazko lege fonetikoekin, eta oso modu arbitrarioan aplikatzen ziren. Adibide moduan, honako hauexek:
- l eta n ondoko p/t/k guztiek b/d/g ematen dute: Antonius > Andoni, Elpidius > Elbidi.
- s, t, d eta z ondoko b/d/g guztiek p/t/k ematen dute: Prosdocimus > Postokima, Lutgerus > Luker.
- dr, br, tr eta antzeko kontsonante multzoak saihetsi bokal epentetiko baten bidez: Gabriel > Gabirel, Clemente > Kelmen.
- i ondoko z eta s guztiak, x: Elixabete.
- f > p: Stephanus > Estepan/Estepana.
- Bokal bukaerak, -a maskulinoentzat (Joseba, Jagoba, Gorka...) eta -(n)e femeninoentzat (Aintzane, Agurtzane, Julene...), Pablo Pedro Astarloa apologistaren iritzi batetik hartuta: Fredrich > Pederica/Pederike, Begoña (tradiziozkoa) > Begoña/Begoñe, maskulinoa eta femeninoa, hurrenez hurren.
Horrez gain, izen batzuk esanahiari jarraituz euskaratu zituen, askotan, berak asmatutako neologismoak erabiliz: Ugutz/Ugutzne (Bautista), Gixane (Encarnación), Aintza (Gloria), Irakusne (Epifanía), Bakarne (Soledad), eta beste.
- Abarne: "Ramos".
- Abene: "Pilar" gaztelaniaz.
- Adele: "Adela".
- Agerkunde: "Epifania".
- Agurne: "Adoración".
- Agurtzane: Agurneren aldaera.
- Aintza: "Gloria", maskulinoa
- Aintzane: Gloria, femeninoa.
- Albane: "Alabana".
- Ander: "Andres".
- Andoni: "Antonio".
- Argiñe: "Luz".
- Babesne: "Amparo".
- Betikone edo Betiñe: "Perpetua".
- Bingen: Bizente.
- Deunoro: Omiasaindu edo Damusanturu.
- Edorta: "Eduardo".
- Eladi: "Eladio".
- Elene: "Elena".
- Endika: "Enrike".
- Estepan: Stephanus-etik. "Eztebe" da euskal tradizioko izena.
- Euken: "Eugenio".
- Eukene: "Eugenia".
- Eukeni: Eukenen aldaera.
- Gabirel: "Gabriel".
- Gaizka: "Salbador".
- Gaizkane: "Salbadora".
- Garbikunde: "Purificación".
- Gizane: "Encarnación".
- Gorane: "Exaltación".
- Gorka: "Jurgi".
- Gotzon: "Angel".
- Gotzone': "Angela" edo "Angeles".
- Igone: "Ascensión".
- Iker: "Ikerne"-ren gizonezkoentzako aldaera
- Ikerne: "Visitación"
- Imanol: "Manuel".
- Iñaki: "Inazio".
- Iragarne: "Anunciación".
- Iragartze: Iragarneren aldaera.
- Iraide.
- Irakurne.
- Irkus: "Epifanio".
- Irkusne: "Epifania".
- Irune: "Trinidad".
- Ixaka: "Isaak".
- Jasone: "Asunción".
- Jokin: "Joakin".
- Jokiñe: "Joakina".
- Jon: "Joan".
- Jone: "Joana".
- Josu: "Jesus".
- Josune: "Jesusa".
- Julen: "Julian".
- Julene: "Juliana".
- Kariñe: "Carina".
- Karmel: Israelgo toki baten izena, Karmeldarren erlijio ordena sortu zen tokia.
- Karmele: Karmel-etik eratorria.
- Keltse: "Celsa".
- Kepa: "Pedro", "Peru", "Petri".
- Koikili*: "Cecilio"
- Koldo(bika): "Luis".
- Koldobike: "Luisa".
- Lander: "Leandro".
- Laurentzi: "Lorentzo", "Laurendi"
- Libe: "Libia".
- Lore: "Flora".
- Luken: "Luziano".
- Lukene: "Luziana".
- Markel: Martzelo.
- Markele: Martzela.
- Miren: "Maria".
- Nekane: "Dolores".
- Osane: "Remedios".
- Perdiñande: "Fernanda".
- Pozne: "Consuelo".
- Sabiñe: "Sabina".
- Sorkunde: "Concepción".
- Ugutz: "Bautista".
- Uguzne: Ugutzetik eratorria.
- Urgozo
- Zorion eta Zorione.
- Zuriñe: "Blanca".
Bibliografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Euskara |
- Euskaltzaindiaren izendegia.
- (Gaztelaniaz) R.M. Azkue, «Acerca del Santoral Vasco», Euskera, 1933.
- Sabin Arana Goiri, Deun-ixendegi euzkotaŕa edo Deunen ixenak euzkeratuta, Euzko-Alderdi Jentzalia'ren Euzkera'ren Bizkai-Batzaŕ Ordia. Bilbo, 1910.
- Deun-ixendegi euzkotaŕa edo Deunen ixenak euzkeratuta pdf bertsioa.