Eleberri labur
Eleberri laburra, Noveleta, Novelette edo Nouvelle[1] izen desberdinekin ezagutzen da Frantzian garapen handia izan duen narrazio mota da. Eleberri arruntekin konparatuta luzera txikiago du eta argumentua zein pertsonaiak gutxiagoak dira, baina ipuina baino dezente luzeagoa da.[2] Hitzen zenbakiaz 15. 000 eta 40 000 mila artean egon daiteke. Euskal literaturan ere genero hau nahiko jorratua izan da.
Jatorria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Eleberri laburraren sustraiak Erdi Aroko bukaeraren literaturan aurki daitezke; mende ohietan ohikoak ziren ipuin bat baino luzeagoak ziren narrazioak, eleberri arruntaren luzera izan gabe.[3] Giovanni Boccaccioren (1313-1375) Dekamerona adibide egokia izan daiteke. XVI. mendean novella kontzeptua zabaldu zen; lan mota hori Italiatik zabaldu zen narrazio laburraren esanahiarekin. Luzeagoa baldin bazen romanzo (italieraz) edo roman (frantsesez) ziren. Miguel de Cervantesek bere Novelas ejemplares liburuan (1590-1612) kontzeptua erabili zuen, esaterako.
Definizioa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ez da honena definizio erraza. Mari Jose Olaziregi horrela dio:[4] "E. M. Forster kritikari ingelesak, esaterako, eleberriaren definizio zehatzak eragiten dituen zailtasunak izan zituen hizpide. Testuaren hitz kopuruaz gain (50.000 hitzez mintzo da E. M. Forster), malgutasuna eta aldakortasuna jo zituen eleberriaren ezaugarri berezkoentzat". Dena dela, hitz kopuruen gainetik egilearen borondatea dago, berak erabakitzen baitu bere testua eleberria, ipuina edo eleberri laburra ote den.
Eleberri laburraren ezaugarri batzuk hauek dira:
- kondentsazioa eta kontzentrazioa beharrezkoak dira
- kontakizunean lementuak eta gertakariak oso ondo aukeratu daude[5]
Eleberri labur ezagun batzuk
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Miguel de Cervantes: El licenciado Vidriera, 1616.
- Robert Louis Stevenson: Strange Case of Dr Jekyll and Mr Hyde, 1886.
- H. G. Wells: The War of the Worlds, 1898.
- Thomas Mann: Der Tod in Venedig, 1912.
- Franz Kafka: Metamorfosia, 1915.
- Pio Baroja: La dama de Urtubi, 1916.
- Albert Camus: L'Étranger, 1942.
- George Orwell: Animal Farm: A Fairy Story, 1945.
- Ernest Hemingway:The Old Man and the Sea, 1955.
- Juan Rulfo: Pedro Páramo, 1955.
- Robert Laxalt: A Cup of Tea in Pamplona, 1985.
Eleberri laburrak euskal literaturan
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskal literaturaren garapen garaikidean askotan erabili da eleberri laburrera formatoa.
- Seber Altube: Laztantxu eta Betargi (1957)
- Anjel Lertxundi: Ajea du Urturik (1971)
- Anjel Lertxundi: Goiko kale (1973)
- Ramon Saizarbitoria: Ehun metro (1976)
- Anjel Lertxundi: Hamaseigarrenean, aidanez (1983)
- Bernardo Atxaga: Bi anai, 1985.
- Anjel Lertxundi: Tobacco days 1987
- Jose Inazio Basterretxea: Falo zantarra, 1988.
- Anjel Lertxundi: Carla (1989)
- Alberto Ladrón: Xake mate, 2002.
- Joseba Sarrionandia: Kolosala izango da, 2003.
- Xabier Montoia: Lautadako mamua, 2024.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ https://web.archive.org/web/20140303175605/http://digitum.um.es/xmlui/handle/10201/25393.
- ↑ http://michaelis.uol.com.br/busca?id=jOAeq
- ↑ https://www.euskaltzaindia.eus/index.php?option=com_xslt&Itemid=388&lang=fr&layout=lth_detail&search=eleberri&view=frontpage
- ↑ Euskaltzaindia: Literatura terminoen hiztegia, 2008, 191 or.
- ↑ Ibidem.