Eklanpsiahaurdunaldiaren azken hilabeteetan edo erditzearen ondoren sortzen den gaixotasuna da. Gorputzaren barruan sortzen den pozoidura baten ondorioz agertzen da eritasun hori; giltzurruna mintzen duten plazentaren hainbat gai xurgatzean sortzen dela dirudi. Hasierako ezaugarriak edema, arteria tentsioaren gehitzea eta gernuan albumina agertzea dira.