Eduardo V.a Ingalaterrakoa
Eduardo V.a Ingalaterrakoa | |||||
---|---|---|---|---|---|
1483ko apirilaren 9a - 1483ko ekainaren 26a ← Eduardo IV.a Ingalaterrakoa - Rikardo III.a Ingalaterrakoa →
1483ko apirilaren 9a - 1483ko ekainaren 26a | |||||
Bizitza | |||||
Jaiotza | Westminster abadia, 1470eko azaroaren 2a | ||||
Herrialdea | Ingalaterrako Erresuma | ||||
Bizilekua | Ludlow gaztelua | ||||
Heriotza | Londresko dorrea, 1483 (12/13 urte) | ||||
Hobiratze lekua | Westminster abadia | ||||
Heriotza modua | giza hilketa | ||||
Familia | |||||
Aita | Eduardo IV.a Ingalaterrakoa | ||||
Ama | Elisabet Woodville | ||||
Haurrideak | ikusi
| ||||
Leinua | York etxea | ||||
Jarduerak | |||||
Jarduerak | politikaria | ||||
Jasotako sariak | ikusi
| ||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||
Erlijioa | katolizismoa | ||||
Eduardo V.a Ingalaterrakoa (Westminster, Ingalaterra, 1470eko azaroaren 4a – Londresko dorrea, ziurrenik 1483) 1483ko apirilaren 9tik ekainaren 26ra (78 egun) Ingalaterrako erregea izan zen.
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Eduardo IV.aren semea izan zen. 1483ko apirilaren 9an, aita hil zelarik, Ingalaterrako errege bihurtu zen. Artean 12 urte besterik ez zuenez gero, osaba Rikardo, Gloucesterko dukearen babespean gelditu zen. Rikardo Gloucesterkoak, ordea, errege izateko irrika zuen, eta bai Eduardo, bai honen anaia Rikardo Shrewsburykoa (9 urtekoa), sasikotzat jo eta Londresko dorrean preso sarrarazi zituen[1]. Harrezkero, bi anaiak ez ziren gehiago jendaurrean agertu, eta 1483ko udan hil zituztela uste da[2].
Gaur egun arte, Rikardo III.a heriotz horien errudun jo izan da. Thomas Moreren arabera, James Tyrellek hil zituen bi umeak erregearen aginduz. Bertsio honetan oinarritu zen William Shakespeare Richard III antzerki lana (1592) idazteko. Hala ere, Rikardo III.aren ardurari eta gertaera horiei buruzko eztabaida bizia dago[2].
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Juan Antonio CASTRO JIMENEZ: Eduardo V, Rey de Inglaterra (1470-1483) Mcnbiografias.com
- ↑ a b Julio MARTÍN ALARCÓN: Niegan la prueba que podría exculpar a Ricardo III de los crímenes de la Torre de Londres[Betiko hautsitako esteka] Laaventuradelahistoria.es
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Ingelesez) Eduardo V.a Ingalaterrakoaren biografia Englishmonarchs.co.uk
Aurrekoa Eduardo IV.a Ingalaterrakoa |
Ingalaterrako erregea 1483ko apirilaren 9a–1483 |
Ondorengoa Rikardo III.a Ingalaterrakoa |