Edukira joan

Domingo Mitxelena

Wikipedia, Entziklopedia askea
Domingo Mitxelena
Bizitza
JaiotzaOrio1894ko martxoaren 9a
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
HeriotzaOrio1959ko maiatzaren 9a (65 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakarraunlaria

Domingo Mitxelena Eizagirre (Orio, 1894ko martxoak 9Orio, 1959ko maiatzak 9) euskal arraunlari onenetako bat izan zen Kontxako 8 Bandera irabazi baitzituen, lehenengo lauak arraunlari gisa eta beste lauak patroi lanetan.

Kirol ibilbidea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Arrantzalea zen eta 1916an hartu zuen parte lehenengo aldiz Orioko traineruan, eta urte hartan Manuel Olaizola patroi zuen ontziak Kontxako Bandera irabazi zuen. Berriz ere Olaizolaren esanetan 1919an Kontxa irabazi zuen eta hurrengo bietan, 1923 eta 1925ean Antonio Maria Uranga izan zen patroia.

Urte batzutan trainerurik atera gabe egon ondoren 1933an Orion Emen Gatoxtik arraun elkartea sortu zen eta Domingo Mitxelena, ordurarte arraunlari aritu zena patroi ezarri zuten eta lehenengo urte bietan Kontxako Banderan garaipena lortu zuten. 1935eko Banderan ere faborito argiak ziren, batez ere traineru iraultzailea ekarri zutelako, baina itsaso txarra tokatu zen eta trainerua uharte parean urez bete eta erretiratu beharra izan zuen. Urte haietan Bilbo aldean ere hainbat estropada irabazi zituen Oriok.

Gerra Zibilaren ondoren 1942an itzuli zen Domingo Mitxelena patroi lanetara eta 1942 eta 1944ean bere azkenengo Kontxako Banderak irabazi zituen. 1943an ere denborarik onena egin zuen Oriok baina garai hartan ohorezko txandakoek bakarrik irabazi ahal zuten Bandera, beraz esku hutsik gelditu ziren. Aipatzekoa da 1943an Kantauriko Txapelketa antolatu zela eta bertan Santander, Bilbo eta Donostiako estropadetako denborak gehituz sailkapena osatu zen. Oriok irabazi zuen Pedreñaren aurretik.

Domingo Mitxelenaren azkenengo garaipena 1946ko Espainiako Txapelketa izan zen. Azkenengo denboraldia aldiz 1947koa, 53 urte zituela, eta kontxan zein Espainiako txapelketan bigarren egin zuen.

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Orio en el Remo, 75 años de historia, Luis Azcue Aldaz

Kanpo loturak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]