Edukira joan

Dmitri Mendeleiev

Artikulu hau Wikipedia guztiek izan beharreko artikuluen zerrendaren parte da
Wikipedia, Entziklopedia askea

Dmitri Mendeleiev

katedradun

1865 - 1890
katedradun

1863 - 1872

San Petersburgoko Estatu-Unibertsitateako Privatdozent (en) Itzuli

1857ko urtarrilaren 9a - 1865
Richelieu Lyceum (en) Itzuli senior professor (en) Itzuli

1855 - 1856
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakДмитрій Ивановичъ Менделѣевъ
JaiotzaTobolsk1834ko urtarrilaren 27a (juliotar egutegia)
Herrialdea Errusiar Inperioa
Lehen hizkuntzaerrusiera
HeriotzaSan Petersburgo1907ko urtarrilaren 20a (juliotar egutegia) (72 urte)
Hobiratze lekuaLiteratorskie mostki (en) Itzuli
Heriotza moduaberezko heriotza: pneumonia
Familia
AitaIvan Pavlovich Mendeleyev
Ezkontidea(k)Feozva Nikitichna Leshcheva (en) Itzuli  (1862 -  1882)
Anna Ivanova Popova (en) Itzuli  (1882ko apirila -  ezezaguna)
Seme-alabak
Hezkuntza
HeziketaSan Petersburgoko Teknologiako Estatu Institutua
San Petersburgoko Estatu-Unibertsitatea
Main Pedagogical Institute (en) Itzuli
(1850 - 1855)
Hezkuntza-mailadoktorea
Tesi zuzendariaAlexander Voskresensky (en) Itzuli
Doktorego ikaslea(k)Dmitri Konovalov (en) Itzuli
Boris Weinberg (en) Itzuli
Gavriil Gustavson (en) Itzuli
Venyamin Klyachkin (en) Itzuli
Hizkuntzakerrusiera
alemana
frantsesa
Ikaslea(k)
Jarduerak
Jarduerakkimikaria, fisikaria, unibertsitateko irakaslea eta ekonomialaria
Enplegatzailea(k)San Petersburgoko Estatu-Unibertsitatea
Richelieu Lyceum (en) Itzuli  (1855 -  1856)
San Petersburgoko Unibertsitate Inperiala  (1857 -  1890)
San Petersburgoko Teknologia Institutu Praktikoa  (1863 -  1872)
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
KidetzaRoyal Society
Prusiako Zientzien Akademia
Serbian Academy of Sciences and Arts (en) Itzuli
Suediako Zientzien Errege Akademia
Göttingengo Zientzien Akademia
San Petersburgoko Zientzien Akademia
Hungariako Zientzien Akademia
Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia
Amerikako Sozietate Filosofikoa
XL izeneko Zientzien Akademia Nazionala
Ameriketako Estatu Batuetako Zientzien Akademia Nazionala
Accademia delle Scienze di Torino
Free Economic Society (en) Itzuli
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioadeismoa

Find a Grave: 14716012 Edit the value on Wikidata

Dmitri Ivanovitx Mendeleieverrusieraz: Дми́трий Ива́нович Менделе́ев, ahoskera— (Tobolsk, Errusiar Inperioa, 1834ko otsailaren 8agreg./urtarrilaren 27ajul. - San Petersburgo, Errusiar Inperioa, 1907ko otsailaren 2agreg./urtarrilaren 20ajul.) kimikari eta asmatzailea izan zen. Taula periodikoaren lehen bertsioa asmatu zuen; eta, taula hura erabiliz, aurkitzeke zeuden elementu kimikoen propietateak aurresan zituen.

Horeez gain, Robert Bunsen eta Gustav Kirchhof alemaniarrek ezarritako analisi espektralen gainean, elementuen igorpen espektroarekin erlazionaturiko aspektu fisiko–kimikoez ikertu zuen, bolumen espezifikoen determinazioan jardun zuen, gasen likidotze baldintzak aztertu zituen, eta petrolioen jatorria ikertu zuen, besteak beste.

Mendeleiev Verkhnie Aremzayanin jaio zen, Tobolsk hiriaren ondoko herri batean, Siberian. Haren gurasoak Ivan Pavlovich Mendeleiev (1783-1847) eta Maria Dmitrievna Menedeleiva (1793-1850) izan ziren.[1] Dmitri 17 anai-arrebetan gazteena zen.[2] Haren familia guztia kristau ortodoxoa zenez, sinismen ortodoxoan hazi zuten. Hala ere, amak «pazientziarekin egia jainkotiar eta zientifikoa bilatzera» bultzatu zuen.[3] Urte batzuk geroago Mendeleivek bere burua deismoan kokatuko zuen.[4]

Mendeleiev familiaren bizitza oso gogorra izan zen. Dmitri jaiotako urte berean aita itsua gelditu zen, eta herriko eskolako zuzendaritzat zuen lana zuen. Egoera horrek ama lanean hastera behartu zuen, eta familiaren beira fabrika martxan jarri zuen berriro.

Dmitrik txikitatik zientzietarako gaitasuna erakutsi zuen. Hori zela eta, aita hil zenean, eta amaren fabrikak su hartu ondoren, amak aurreztutako dirua enpresan inbertitu beharrean Dmitriren goi mailako ikasketetan jarri zuen, eta 1849an Moskura joan ziren unibertsitatean sartzeko. Baina Moskuko unibertsitatean onartu ez zutenez, San Petersburgoko Institutu Pedagogikoan jarraitu zituen ikasketak 1950ean.[5]

Graduatu ondoren, tuberkulosiaz kutsatu zen. Hori zela eta, Krimeako penintsulara aldatu zen, Itsaso Beltzaren iparraldera, 1885an. 1857an San Petersburgora itzuli zen, erabat sendatuta.

1862an Feozva Nikititxna Lestxiovarekin ezkondu zen, eta elkarrekin hiru sema-alaba izan zituzten. Haietako bat hil zitzaien. Ezkontza behartua izan zen, eta haien bizitzak zailak eta tristeak izan ziren. Horregatik, 1871n banantzea erabaki zuten.

Dmitriren bizitzan zoriontasuna agertu zen Anna Ivanovna Popovarekin ezkondu zenean. Emakume hura Mendeleiev baino 26 urte gazteagoa zen. Hala ere, ezkondu arte une txarrak igaro behar izan zituzten: Mendeleieven lehenengo emazteak ez zion dibortzioa eman nahi, eta Annaren familia bikotearen aurka zegoen. Dmitrik dibortzioa lortu zuenean, Erromara joan zen, bere emazte berria izango zenarengana. 1882an azkenean ezkondu ziren, eta lau seme-alaba izan zituzten. Alaba zaharrena, Liubov, Aleksandr Blok errusiar poetarekin ezkondu zen.

Nahiz eta Mendebaldean Elementuen taula periodikoarengatik ospetsua izan, Dmitri Mendeleieven ekarpena askoz zabalagoa izan zen. Izan ere, Errusiaren garapenerako ezinbesteko izan zen, ikergai oso zabalak izanik, kimikatik aeronautikara.

Bere jakinduriak bere garaikideen artean ospe handia eman zion. Sergei Witte Haziendako ministroaren aholkularia izan zen, eta herrialdearen garapen sozioekonomikoari buruzko 70 artikulu idatzi zituen.

Mendeleiev bere garaiko zientzialari handienetako izan zen, eta ikasle askorengana heldu zen. 1907ko otsailaren 2an hil zen, ia-ia itsu zegoelarik, pneumonia zela eta.

Karrera akademikoa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Beka bati esker Heidelbergera joateko aukera izan zuen, eta han Kirchhoff eta Bunsen zientzialariekin ikerkuntzak egin zituen, eta «Likidoen kohesioa eta kohesio molekularraren rola, gorputzen erreakzio kimikoetan» artikulua argitaratu zuten. Lan hori Paristik ekarritako zehaztasun handiko instrumentu batzuei esker egin ahal izan ziren. Irakite tenperatura absolutua aurkitu zuen, eta gas batzuk likidotzerik ez zutela konturatu zen (beren irakite tenperaturaren gainetik zeudelako).[6]

Karlsruheko kongresuan parte hartu zuen, eta han Cannizzarok planteatutako elementuen pisu molekularren problemarekin harrituta gelditu zen. Beraz, San Petersburgora itzuli zenean, liburu eta obrak idazten hasi zen; haien artetik, Kimika organikoa izenburukoa liburua izan zen nabarmenenetakoa.

Irakasle izateko, bolumen espezifikoei buruzko tesia aurkeztu zuen, eta 1965ean zientzietako doktoretza lortu zuen Uraren eta alkoholaren konbinazioari buruz disertazioarekin. Horri esker San Petersburgoko Unibertsitatean katedra lortu zuen, Kimikako irakasletzat lan egiteko.[7]

1865an, landetxe bat erosi zuen, eta uzta hobetzeko metodo zientifikoa erabili zuen. Garai hartarako hobekuntza nabariak lortu zituen, eta inguruko nekazari askok aholkua eskatu zion.

1869an argitaratu zuen bere obra famatuena, Kimikako printzipioak, eta hor agertu zen lehen aldiz taula periodikoa. Liburua hizkuntza askotara itzuli zuten. Bere bizitza osoan zientzia aplikatua eta ekoizpen industrialean erabiltzen ziren tekniken hobekuntza aldeztu zituen. Errusiako lehenengo petrolio-findegia martxan jartzen lagundu zuen, petrolioaren jatorriari buruzko lehenengo teoriak proposatu zituen, eta iragarri zuen petrolioa garrantzitsua izango zela munduko ekonomian.

1876an Ameriketako Estatu Batuetara joan zen, petrolioaren erauzketari buruz ikasteko eta Kaukasian martxan jartzeko. Petrolioaren finketaren metodoak gorputz homogeneoen molekulen atrakzioa ikertzera eraman zuen, eta ikerketa horretan jardun zuen bere heriotza arte. 1887an Ur disoluzioen ikerkuntza pisu espezifikoaren arabera ikerkuntza argitaratu zuen.

Taula periodikoa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Mendeleieven taula periodikoaren bertsio bat. Iturria: Mendeleieven testuliburuaren errusierazko 5. edizioaren ingelesezko itzulpena (1891).

Irakasle bihurtu ondoren, Mendeleievek bere lanik garrantzitsuena idatzi zuen: Kimikako printzipioak (1869). Elementu kimikoak beren propietateen arabera sailkatzen ari zela, hainbat patroi agertzen zirela ohartu zen, eta haiek ikertuz taula periodikoa eratu zuen.

Sasoi berean, beste zenbait ikertzaile ere eremu berean ari ziren lanean. Haietako batek, John Newlands izenekoak, zortzikoteen legea ("Newlandsen zortzikote" izenarekin ere ezaguna) argitaratu zuen 1865ean. Hala ere, aurkitu gabeko elementuetarako tokirik ez zuen uzten, eta kutxa batean bi elementu jarri zituen, eta horregatik ez zen onartua izan. Beste batek, Lothar Meyerrek, 28 elementu deskribatu zituen 1864an, baina ez zuen elementu berriak aurresateko taularik erabili.

Mendeleievek ondorengo taula hau sortu zuen:[8][9]

Cl 35.5 K 39 Ca 40
Br 80 Rb 85 Sr 88
I 127 Cs 133 Ba 137

Patroi horri jarraituz elementu gehiago erantsi zizkion taulari, eta horrela sortu zuen taula periodikoa.

1869ko martxoaren 6an Mendeleievek bere lanaren aurkezpen formala egin zuen Errusiako Kimika Elkartean, Elementuen masa atomikoen propietateen arteko mendekotasuna izenburupean. Aurkezpenean elementuak deskribatu zituen masa atomikoaren eta balentziaren funtzioan, eta ondorengo idei hauek plazaratu zituen:

  1. Elementu kimikoek, beren masa atomikoaren arabera antolatzen badira, propietateen periodikotasuna agertzen dute.
  2. Antzeko propietate kimikoak dituzten elementuek antzeko balioa daukaten masa atomikoa dute (adibidez: Pt, Ir, Os). edo modu erregularrean handitzen dira (adibidez: K, Rb, Cs).
  3. Elementuak taldeka antolatzen badira, beren masa atomikoari jarraituz, antolamendu hori balentzia deiturikoarekin bat dator, bai eta, neurri txikiagoan, elementuon propietate kimikoekin ere, Li, Be, B, C, N, O, eta F segidan nabari agertzen denez.
  4. Arruntenak diren elementuak masa atomiko txikiena dutenak dira.
  5. Masa atomikoaren magnitudeak elementuaren izaera baldintzatzen du, molekularen magnitudeak konposatu kimiko baten izaera baldintzatzen duen modu berean.
  6. Oraindik ezagutzen ez diren elementuak aurkitzea espero dezakegu; esaterako, aluminioaren eta silizioaren parekoak diren bi elementu, 65 eta 75 masa atomikoa izango dutenak.
  7. Elementu baten masa atomikoa alboko elementuen masen ezagutzatik ondoriozta daiteke. Esaterako, telurioaren masa atomikoa 123 eta 126 artean egongo da, eta ezin da 128 izan. [Horretan Mendeleievek huts egin zuen, telurioaren masa atomikoa (127,6) iodoarena (126,9) baino altuagoa baita.]
  8. Elementuen zenbait propietate beren masa atomikoa jakinda aurresan daitezke.

Mendeleievek elementu ezagun guztiek barne hartzen zituen eta elementu berriak aurresaten zituen taula periodikoa argitaratu zuen. Hilabete batzuk geroago, Meyerrek berdina zen beste taula bat argitaratu zuen. Zenbaitek uste dute Meyer eta Medeleiev taula periodikoaren sortzailekideak direla, baina ia aditu guztiak bat datoz Mendeleievek merezi duela onarpenik zabalena, aurreikuspen zehatzak egin baitzituen ekasilizio (germanio), ekaaluminio (galio) eta ekaboro (eskandio) deitu zituen elementuen propietateei buruz.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Idazki autobiografikoa: (Errusieraz) Архив Д. И. Менделеева: Автобиографические материалы. Сборник документов. Directmedia 2016-04-11 ISBN 9785447574888. (Noiz kontsultatua: 2019-05-09).
  2. (Gaztelaniaz) «Las siete curiosidades que esconde la Tabla Periódica de Dmitri Mendeléyev» El Confidencial 2016-02-08 (Noiz kontsultatua: 2019-05-09).
  3. Hiebert, Ray Eldon. Lee, Ivy. SAGE Publications, Inc. ISBN 9780761927334. (Noiz kontsultatua: 2019-05-09).
  4. Gordin, Michael D.. (2004). A well-ordered thing : Dmitrii Mendeleev and the shadow of the periodic table. Basic Books ISBN 046502775X. PMC 53796860. (Noiz kontsultatua: 2019-05-09).
  5. «Biografia y Obra de Dimitri Mendeleiev Historia de la Tabla» historiaybiografias.com (Noiz kontsultatua: 2019-05-09).
  6. (Gaztelaniaz) «Dmitri Mendeléiev, Google homenajea al genio ruso y a su esbozo de la tabla periódica en el nuevo doodle» ELMUNDO 2016-02-08 (Noiz kontsultatua: 2019-05-10).
  7. (Ingelesez) Li, Jie Jack. (2003). «Cook-Heilbron thiazole synthesis» Name Reactions (Springer Berlin Heidelberg): 82–82. ISBN 9783662053386. (Noiz kontsultatua: 2019-05-10).
  8. (Ingelesez) A brief history of the development of the period table
  9. (Ingelesez) Mendeleev and the Periodic Table

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]