Cuillin
Cuillin mendiak (Eskoziako gaeleraz An Cuilthionn edo An Cuiltheann) Eskoziako (Erresuma Batua) Skye uhartean kokatzen diren mendikate harritsu bat da. Benetazko Cuillin mendiak Cuillin Beltzak bezala izendatuak dira, batez ere Glen Sligachan haranaren beste aldean dauden Cuillin Gorrietatik bereizi ahal izateko. Gailur gorriak baxuagoak dira eta, hain harritsuak izan gabe, eskalada eta igoera gutxiago dituzte.
Cuillin mendien punturik garaiena, bai eta Skye uhartearena ere, Cuillin Beltzetako Sgurr Alasdair gailurra da, bere garaiera 992 metrotakoa (3255 oin) delarik.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1601ean Coire Na Creicheko Guda Bruach na Frithe mendiaren magalean borrokatu zen. Skye uhartean eskoziar klanen artean burututako azken guda izan zen, honetan Sleateko MacDonald Klanak liskar latz baten ostean MacLeod Klana garaitu zuelarik.
Gailur nagusienak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Mendikate honetan Cuillinetako Munroak, Corbettak eta Grahamak (Eskoziako mendi sailak) daude. Zerrenada honek mendizaletasunean nabarmen gutxikoak diren gailurrak hat uzten ditu, adibidez Clach Glas gailurra.
Gailurra | Erabateko garaiera (m) | Garaiera erlatiboa (m) | Cuillin | |
---|---|---|---|---|
1 | Sgurr Alasdair | 992 | 992 | Beltzak |
2 | Inaccessible Pinnacle - Sgurr Dearg | 986 | 182 | Beltzak |
3 | Sgurr a' Ghreadaidh | 973 | c. 123 | Beltzak |
4 | Sgurr na Banachdich | 965 | c. 114 | Beltzak |
5 | Sgurr nan Gillean | 964 | c. 204 | Beltzak |
6 | Bruach na Frìthe | 958 | c. 125 | Beltzak |
7 | Sgurr Mhic Choinnich | 948 | c.56 | Beltzak |
8 | Sgurr Dubh Mòr | 944 | c. 89 | Beltzak |
9 | Am Basteir | 934 | c. 55 | Beltzak |
10 | Bla Bheinn - Blaven | 928 | 301 | Exzentrikoa |
11 | Sgurr nan Eag | 924 | c. 127 | Beltzak |
12 | Sgurr a' Mhadaidh | 918 | c. 71 | Beltzak |
13 | Garbh-bheinn | 808 | 172 | Exzentrikoa (Blaven saila) |
14 | Glamaig | 775 | c. 480 | Gorriak |
15 | Marsco | 736 | 413 | Gorriak |
16 | Beinn Dearg Mhòr | 731 | 152 | Gorriak |
17 | Belig | 702 | 246 | Exzentrikoak (Blaven saila) |