Christopher Nevinson
Christopher Nevinson | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Londres, 1889ko abuztuaren 13a |
Herrialdea | Erresuma Batua Britainia Handia eta Irlandako Erresuma Batua 1927ko apirilaren 12a) |
Heriotza | Hampstead eta Londres Handia, 1946ko urriaren 7a (57 urte) |
Heriotza modua | berezko heriotza: istripu zerebrobaskularra |
Familia | |
Aita | Henry Nevinson |
Ama | Margaret Nevinson |
Hezkuntza | |
Heziketa | Slade School of Fine Art (en) Uppingham School (en) Académie Julian (en) St John's Wood Art School (en) |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | ambulance driver (en) , margolaria, marrazkilaria, artista grafikoa eta artista |
Kidetza | Royal Academy of Arts |
Mugimendua | Futurismoa |
Genero artistikoa | gudu margolaritza paisaia margolaritza |
Zerbitzu militarra | |
Adar militarra | Britainia Handiko Armada |
Parte hartutako gatazkak | Lehen Mundu Gerra |
Christopher Richard Wynne Nevinson (Hampstead, Londres, 1889ko abuztuaren 13a – ibidem, 1946ko urriaren 7a) britainiar margolari eta litografoa izan zen.
St John's Wood School of Art, Slade School of Fine Art eta Académie Julianen ikasi zuen. 1912 eta 1913 artean Parisen bizi izan zen eta bertan Amedeo Modiglianirekin tailerra partekatu eta futurismo italiarraren eragina jaso zuen. Roger de la Fresnayeren kubismoak ere eragin zion. Ondoren, Wyndham Lewisek sortutako bortizismoarekin bat egin zuen, aro industrialeko bizitza modernoan inspiratzen zena.
Lehen Mundu Gerran armadako osasun langilea izan zen, eta gerran ikusi zuenak izutu egin zuen. Ondoren, lubakietako gerrari buruzko margolanak egin zituen.
Gerra amaitu zenean, Estatu Batuetara bidaiatu zuen eta New Yorkeko irudi indartsuak zituzten margolanak egin zituen.
Iruditegia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Star shell
-
The Doctor (1916)
-
A Taube (1916)
-
Paths of Glory (1917)
-
A Group of Soldiers (1917)
-
After The Push (1917)
-
The Harvest of Battle (1918)
-
Strand (1937)
-
Anti-aircraft Defences (1940)