Chellsie Memmel
Chellsie Memmel | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | West Allis, 1988ko ekainaren 23a (36 urte) |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Hezkuntza | |
Heziketa | West Allis Central High School (en) |
Jarduerak | |
Jarduerak | gimnasta artistikoa |
Parte-hartzailea
| |
Pisua | 54 kilogramo |
Altuera | 160 zentimetro |
chellsiememmel.net | |
Chellsie Marie Memmel (Milwaukee, Wisconsin, 1988ko ekainaren 23a) AEBetako gimnasta artistikoa da, bi aldiz txapeldun izan zen 2003an, barra asimetrikoen probetan eta taldekako lehiaketan.
Umetan hasi zen gimnasian, gurasoak ere gimnastak eta entrenatzaileak baitziren. M and M Gymnastics izeneko gimnasioa zuten. Hasieran aitak entrenatu zuen, baina 1995etik 2004ra Jim Chudy izan zuen entrenatzaile. 2005ean, aitak entrenatu zuen berriz ere Chellsie.
Kirolari ibilbidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2003
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2003an, gimnastikako munduko elitearen artean sartu zen, senior kategorian. Banakako garaipena lortu zuen Pacific Challenge txapelketan, Estatu Batuetako, Kanadako eta Australiako gimnastek parte hartu zuten nazioarteko txapelketan.
Estatu Batuetako Txapelketak jiokatu baino lehen, lesio bat izan zuen koroan, eta, horren ondorioz, ezin izan zuen maila gorena eman, eta 10. postuan amaitu zuen.
Urte hartako Anaheimgo Munduko Txapelketarako sailkapen-probetan, Chellsie ez zuten hautatu Estatu Batuetako talderako. Horren ordez, Santo Domingoko Joko Panamerikarretan parte hartzeko aukeratu zuten, garrantzi gutxiagoko lehiaketarako.
Chellsiek lehiaketa bikaina egin zuen Panamerikar Jokoetan, eta urrezko domina eskuratu zuen lehiaketa orokorrean (Anastasia Liukin herrikidearen aurretik), taldekakoan eta barra asimetrikoetan. Gainera, brontzezkoa izan zen oreka barran lau domina lortuz.
Munduko txapelketetarako hautatuta ez bazegoen ere, taldeko kide baten (Ashley Postell) lesioaren ondorioz, Marta Karolyi AEBko talde nazionaleko arduradunak Chellsieri deitu zion hura ordezteko.
Anaheimeko mundialetan, Kalifornian, Chellsiek emanaldi handia izan zuen taldekako lehiaketan, non Estatu Batuek munduko txapelketen historian lehen aldiz irabazi baitzuten urrezko domina, Errumaniaren aurretik.
Banakako lehiaketa orokorrerako sailkatu zen Chellsie. Halere, denbora gutxian lehiaketa gehiegi izateak ondorioak izan zituen, eta oreka-barran eta asimetrikoetan lortutako puntuazioak ez ziren onak izan, eta dominetatik urrun 8. postuan geratu zen.
Bi egun beranduago, munduko txapeldun izatea lortu zuen, barra asimetrikoetan, Hollie Vise taldekidearekin berdinduta.
2004
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2004 urte zaila izan zen Chellsierentzat. American Cup-en 3. postua lortu zuen Carly Pattersonen eta Courtney McCoolen ondoren. Garai hartan, Chellsie Carly Patterson munduko txapeldunarekin batera, 2004ko Atenasko Olinpiar Jokoetako talde estatubatuarraren bi aukera handietako bezala hartzen zuten
Apirilean, ordea, hanka bateko metatartsianoa hautsi zuen oreka-barran entrenatzen ari zela. Hori dela eta, ezin izan zuen parte hartu Nashvilleko txapelketa nazionaletan, ez eta Anaheimeko Joko Olinpikoetarako (Olympic trials) sailkapen-probetan ere. Ahalik eta azkarren errekuperatzen saiatu zen, izendapen libreko postu batean hautatu ahal izateko. Hala ere, Marta Karoyli taldearen arduradunak Jokoetara ez zela ondo prestatuta iritsiko pentsatu zuen, eta ez zuen hautatu.
Chellsie Birminghameko Jokoen ondoren jokatutako Munduko Kopan saiatu zen, eta urrea irabazi zuen barra asimetrikoetan .
2005
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2005. urtean konsagratu egin zen. Estatu Batuetako Txapelketetan, bigarrena izan zen lehiaketa orokorrean, Anastasia Liukin herrikidearen atzetik.
Melbourneko Munduko Txapelketetara iritsi zen, gogokoetako bat bezala. Banakako lehiaketa orokorrean urrezko domina irabazi zuen Anastasia Liukinen aurretik, final oso estuan, non Memmelek 2 milaren abantaila besterik ez zion atera Liukini.
Hala, Shannon Millerretik 1994an munduko titulua irabazi zuenetik lehen estatubatuarra izan zen titulu hori eskuratzen, eta Kim Zmeskalen eta Millerren beraren atzetik, hirugarrena historian.
Chellsiek zilarrezko dominak irabazi zituen oreka-barran eta barra asimetrikoetan, bietan Anastasia Liukinen ondoren. Guztira hiru domina lortu zituen txapelketa horietan, non ez zen taldekako lehiaketa egin.
Bizitza pertsonala
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Memmel ingeniari mekaniko batekin (Kory Maier) ezkonduta dago.[1] Bi seme-alaba dituzte, 2015eko otsailean jaiotako mutiko bat eta 2017. urteko azaroan jaiotako neskato bat.[2]
Emaitzak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Junior kategorian
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Urtea | Ekitaldia | Taldea | Osoa | Jauzia | Barrak | Habea | Lurzorua |
---|---|---|---|---|---|---|---|
2000 | Amerikar klasikoa | 7 | |||||
2002 | Amerikar klasikoa | 10.- | 4.- | 8 | |||
AEBko klasikoa | 4.- | 9.- | |||||
AEBko Gimnasia Txapelketa Nazionala | 5.- |
Senior kategorian
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Urtea | Ekitaldia | Taldea | Osoa | Jauzia | Barrak | Habea | Lurzorua |
---|---|---|---|---|---|---|---|
2003 | Amerikar klasikoa | ||||||
AEBko Gimnasia Txapelketa Nazionala | 10.- | 7 | 6.- | ||||
Joko Panamerikarrak | |||||||
Gimnasia Artistikoko Munduko Txapelketa | 8 | 6.- | |||||
2004 | Amerikako Kopa | ||||||
Joko Panamerikarrak | |||||||
Munduko Kopa | |||||||
2005 | Amerikako Kopa | ||||||
Joko Panamerikarrak | |||||||
AEBko klasikoa | 4.- | 7 | 14. | ||||
AEBko Gimnasia Txapelketa Nazionala | |||||||
Gimnasia Artistikoko Munduko Txapelketa | |||||||
2006 | AEBko Gimnasia Txapelketa Nazionala | 4.- | 5.- | 4.- | |||
Gimnasia Artistikoko Munduko Txapelketa | |||||||
2007 | AEBko klasikoa | 5.- | |||||
2008 | AEBko Gimnasia Txapelketa Nazionala | 4.- | 4.- | ||||
AEBko Sailkapen Olinpikoak | |||||||
2008ko Pekingo Joko Olinpikoak | |||||||
2009 | AEBko Gimnasia Txapelketa Nazionala | 8 | |||||
2011 | AEBko klasikoa | 5.- | 6.- | 5.- | 4.- | ||
AEBko Gimnasia Txapelketa Nazionala | 8 | 6.- | |||||
2012 | AEBko klasikoa | 21 | |||||
2021 | AEBko klasikoa | 29 |
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «Chellsie Memmel gets engaged» USA Gymnastics.
- ↑ Price, Karen. (19 de Noviembre, 2019). WORLD CHAMPION GYMNAST CHELLSIE MEMMEL GIVES BIRTH TO SECOND CHILD. .
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Chellsie Memmel-eko Gune Ofiziala
- M eta M gymnastics
- Chellsie Memmel en la página de la Federación Internacional de Gimnasia (en inglés)
- Chellsie Memmel AEBko Gymnastics orrian (ingelesez).