Zoruko ariketa (gimnasia artistikoa)
Zoruko ariketa gimnastika artistikoaren aparatu edo frogetako bat da, eta emakume eta gizonezkoek parte hartzen dure frogan. Gimnasta bakoitzak errutina bat aurkeztu behar du, elementu akrobatiko eta artistiko ezberdinekin. Hala ere, bi generoen errutinen artean ezberdintasun nabarmenak daude.
Emakumezkoen zoruko ariketa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Emakumezkoen zoru ariketan, elementu akrobatikoak eta dantza elementuak aurkeztu behar dira, musika bati jarraituz. (Gimnasta bakoitzak aukeratzen du musika) Hau da ezberdintasun nagusia gizonezkoen zoru ariketarekin alderatuta. Errutina batek puntuazio altua jasotzeko, elementuak modu egokian "egin" behar dira (gorputz-postura, oinak, besoak... zainduz), eta "arau" batzuk jarraitu behar ditu.
Errutina baten puntuaketa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Elite kategorian (gimnasiako kategoria altuena) bi emaitza ezberdinen baturari esker lortzen da errutinaren emaitza. Lehenik, errutinaren zailtasun-baloraketa egiten da, eta, ondoren, ejekuzioa (gimnastak nola egin duen errutina) baloratu eta emaitzak batzen dira.
Zailtasun-balioa (D-value ingelesez) lortzeko, lehenik, gimnastaren zortzi elementu zailenen balioak batu behar dira: 5 elementu akrobatiko zailenak eta 3 dantza-elementu zailenak. Elementu bakoitzari CoP-ean (Code of Points, eliteko balio guztien zerrenda) letra bat dagokio. A elementuak errazenak dira, eta 0,1 puntuko balioa dute. B elementuek 0,2 puntuko balioa dute, C elementuek 0,3 puntuko balioa, eta horrela. Elementu zailenak H eta I elementuak dira, 0,8 eta 0,9 puntuko balioekin.
Ondoren, lotura-balioa (CV, connection value) dago, elementu ezberdinak lotzeagatik (adibidez, G elementu bat eta A elementu bat) bonus bat lortzen da. Bonus hori 0,1 edo 0,2 puntukoa izan daiteke.
Azkenik, errutinaren baldintzak (CR, composition requirements) daude, eta lau dira; baldintza bakoitzak 0,5 puntuko balioa du, eta errutinak 2 puntuak lortzeko, honako baldintza hauek bete behar ditu:
- Bi dantza-elementuen lotura bat. Elementu horietako batek 180 graduko hanken irekiera (split) izan behar su, eta lehen elementuak hanka baten gainean amaitu behar du.
- Atzera eta aurrera doazen elementu akrobatikoak erakutsi behar dira, eta "aerial" kategoriako elementuek ez dute balio baldintza hau betetzeko.
- Elementu akrobatiko batek "twist" bat eduki behar du.
- Elementu akrobatiko batek bi bira izan behar ditu jauzi bakarrean (double front/back)
Zailtasun-balioak ez du mugarik.
Ejekuzio-balioa, gehienez, 10 puntukoa izan daiteke. Handik hasi, eta gimnastak egiten duen akats bakoitzeko dedukzio bat dago. Dedukzio nabarmenenak tolesturiko besoak/hankak, gorputz-postura desegokiak, oinen postura desegokiak, altuera gutxiegi, gurutzatu egiten diren hankak, elementuak amaitzerakoan pausoak... dira.
Azkenik, penaltiak daude: jarrera desegokia, errutina luzeegia (90 segundu baino gehiago), elementu gutxiegi, eremutik kanpoko urratsak...