Charles Percier
Charles Percier | |
---|---|
![]() | |
Bizitza | |
Jaiotza | Paris, 1764ko abuztuaren 22a |
Herrialdea | ![]() |
Heriotza | Paris, 1838ko irailaren 5a (74 urte) |
Hobiratze lekua | Père Lachaise hilerria |
Hezkuntza | |
Heziketa | Arte Ederren Goi Eskola Nazionala |
Hizkuntzak | frantsesa |
Irakaslea(k) | Antoine-François Peyre |
Ikaslea(k) | ikusi
|
Jarduerak | |
Jarduerak | arkitektoa, diseinatzailea, artista bisuala eta art educator (en) ![]() |
Lantokia(k) | Paris |
Lan nabarmenak | |
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | Arteen eta Zientzien Herbehereetako Errege Akademia Arte Ederren Akademia (Frantzia) |
Mugimendua | neoklasizismoa |
![]() ![]() |
Charles Percier (Paris, 1764ko abuztuaren 22a - ibidem, 1838ko irailaren 5a) frantziar arkitekto eta diseinatzailea izan zen.
Hemeretzi urterekin Italiako hirian ikasteko Erromako Sariaren beka irabazi zuen eta bertan Pierre-François-Léonard Fontaine ezagutu zuen. Harrezkero elkarrekin lan egin zuten. Direktorio estiloaren eta Estilo inperialaren egile nagusiak izan ziren.
1792an Percier kontratatu zuten Parisko Operaren agertokiak ikuskatzeko. Bien lana Napoleonen gustukoa izan zen eta bere arkitekto pertsonalak izendatu zituzten. Berrezarkuntzaren ondoren, Inperioari lotuegi zeudela iritzi zioten eta ez zuten enkargu ofizial gehiagorik jaso.
Percierrek eta Lafontainek hamar urtez lan egin zuten Louvren, 1802tik 18q2ra. Tuileriak jauregian ere lan egin zuten, eta Carrouselgo Garaipen Arkua diseinatu zuten, Austerlitzeko batailaren garaipena ospatzeko. Malmaison gazteluan ere bai Josefinarentzat.
Barruko xehetasun guztiak diseinatu zituzten: oheak, altzariak, argimutilak, ehunak... eta liburuak argitaratu zituzten, aipagarriena Recueil de décoration intérieure concernant tout ce qui rapporte à l'ameublement.