Irailaren 5
Itxura
Irailaren 5a gregoriotar egutegiaren urteko berrehun eta berrogeita zortzigarren eguna da, 249.a bisurteetan. 117 egun falta dira urtea amaitzeko.
Daturen bat falta bada, urtearen lotura jarraitu han sartzeko.
Gertaerak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskal Herria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1918 – Eusko Ikaskuntzak Oñatin egin zuen batzarra eta Euskaltzaindia sortzea erabaki zuten.
- 2006 – Gerra Zibilean Euskal Herritik ihes egin behar izan zuten haurrei omenaldia egin zitzaien Gasteizen.
- 2010 – Euskadi Ta Askatasunak adierazi zuen hilabete batzuk lehenagotik etenik zituela eraso ekintza armatuak.
Mundua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1793 – Frantziako Konbentzio nazionalaren aginduak betez Terrorea hasi zen, hamar hilabeteko errepresio eta gillotina bidezko exekuzio garaia.
- 1877 – Zaldi Ero siux buruzagia hil zuen baionetaz estatubatuar soldadu batek. (j. 1849).
- 1887 – Exeter hiriko Theatre Royalren sutean 186 hildako izan ziren.
- 1917 – AEBetako Poliziak IWW sindikatuko 165 langile atxilotu zituen.
- 2007 – Nikaraguan Felix urakanak hainbat hildako eta kalte material ugari utzi zituen.
- 2008 – Gustav urakanak kalte izugarriak eta hildakoak utzi zituen Kariben eta AEB hegoaldean.
- 2014 – Ukrainako, Donetskeko eta Luhanskeko herri errepubliketako, Errusiako eta ESLAko ordezkariek Minskeko protokoloa sinatu zuten.
- 2015 – Migrazio krisia Europan sakondu zen, Hungarian zeuden 10.000 errefuxiatu inguru Austria eta Alemaniara iritsi eta gero.
Arte eta kultura
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskal Herria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1919 – Euskaltzaindiako lehen lau euskaltzain oso izendatu ziren: Resurreccion Maria Azkue, Luis Eleizalde, Julio Urkixo eta Arturo Kanpion.
Mundua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 2000 – Memento filma estreinatu zen, Christopher Nolanek zuzendu eta Guy Pearce, Carrie-Anne Moss eta Joe Pantoliano aktoreek antzeztu zutelarik.
Zientzia eta teknologia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskal Herria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 2011 – Euskal Irrati Telebista ETBK Sat katea aireratzen hasi zen.
Mundua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kirolak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskal Herria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Mundua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 2010 – Shoya Tomizawa Moto2ko japoniar pilotua hil zen, San Marinoko Sari Nagusian erorikoa izan ondoren.
Jaiotzak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskal Herria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1705 – Antonio Jose Mazarredo Morgan, bizkaitar itsasgizon eta politikaria eta Bilboko alkatea (h. 1753).
- 1836 – Obdulio Perea, arabar poeta, antzerkigile eta itzultzailea (h. 1870).
- 1847 – Jean-Baptiste Constantin, euskal idazlea (h. 1922).
- 1860 – Victoriano Huitzi, nafar idazlea (h. 1938).
- 1870 –
- Joaquín Arteaga, donostiar noble eta politikaria, XVII. Infantadoko dukea (h. 1947).
- Antonio Madariaga, gipuzkoar apaiz jesuita eta idazlea (h. 1921).
- 1880 – Alfredo Alonso-Allende, bizkaitar ongilea.
- 1882 – Lorenzo Luis Yanguas, nafar musikari eta musikagilea (h. 1946).
- 1896 – Obdulio Lopez de Uralde, arabar marrazkilaria, ilustratzailea eta margolaria (h. 1957).
- 1900 – Juanin Bilbao, bizkaitar atleta eta futbolaria.
- 1901 – Angel Kastrexana, bizkaitar oftalmologoa.
- 1907 – Frantzisko Jabier Landaburu, arabar politikaria (h. 1963).
- 1916 – Isidoro Urra, euskal herritar futbolaria (h. 2006).
- 1917 – Manuel Aldai, gipuzkoar mediku eta futbolaria (h. 1976).
- 1918 – Ghislaine de Polignac, frantziar bon vivant eta idazlea, Biarritzen (h. 2011).
- 1920 –
- Loren Eguren, elorriotar mende luzea bizi izan zuen etxekoandre langilea (h. 2023).
- Silvestre Igoa, Igoa, Errealeko futbolaria (h. 1969).
- 1926 – Jesús Infante, arabar margolaria, Logroñon (h. 2016).
- 1944 – Marta Cárdenas, gipuzkoar margolari eta grabatzailea.
- 1946 – Luis Carlos Santiago, gipuzkoar saskibaloi jokalari ohia.
- 1949 – Itziar Idiazabal, gipuzkoar hizkuntzalari eta psikolinguista.
- 1952 – Isidoro Gallo, bizkaitar argazkilaria.
- 1953 – Xabier Olarra, euskal idazlea eta itzultzailea.
- 1956 – Joxean Sagastizabal, gipuzkoar euskal idazlea eta umorista.
- 1964 – Paddy Rekalde, euskal idazlea.
- 1967 – Roberto Iñiguez de Heredia, arabar saskibaloi jokalari ohi eta entrenatzailea.
- 1971 –
- Santiago Castillejo, nafar futbolari ohi eta entrenatzailea.
- Andoni Imaz, gipuzkoar futbolari ohia.
- 1972 –
- Itziar Mínguez, bizkaitar poeta, narratzaile eta gidoilaria.
- Regina Salcedo, nafar poeta eta eleberrigilea.
- 1973 - Adela González, gipuzkoar kazetari eta telebista aurkezlea.
- 1975 – Oier Guillan, gipuzkoar idazlea.
- 1977 – Joseba Etxeberria, Athleticeko gipuzkoar futbolari ohia eta entrenatzailea.
- 1987 – Ekain Perez, gipuzkoar irrati esatari eta musikaria.
- 1992 – Ane Miren Martínez de Lahidalga, arabar futbolaria.
- 1999 – Sergio Cubero, bizkaitar futbolaria.
Mundua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1187 – Luis VIII.a Frantziakoa, Frantziako erregea (h. 1226).
- 1568 – Tommaso Campanella, italiar fraidea, filosofoa, teologoa, astrologoa eta poeta (h. 1639).
- 1638 – Luis XIV.a Frantziakoa, Frantziako eta Nafarroako erregea (h. 1715).
- 1652an bataiatua – William Dampier, ingeles itsasgizon eta itsaslapurra (h. 1715).
- 1704 – Quentin de La Tour, frantziar margolaria, Frantziako erretratugile ospetsuena (h. 1788).
- 1733 – Christoph Martin Wieland, alemaniar poeta eta idazlea (h. 1813).
- 1735 – Johann Christian Bach, alemaniar konpositorea, Johann Sebastian Bachen semea (h. 1782).
- 1771 – Karlos Austria-Teschengoa, austriar komandantea (h. 1847).
- 1774 – Caspar David Friedrich, alemaniar margolari erromantikoa (h. 1840).
- 1775 – Juan Martín Díez, espainiar gerrillaria (h. 1825).
- 1781 – Anton Diabelli, austriar musikagilea (h. 1858).
- 1791 – Giacomo Meyerbeer, alemaniar musikagilea (h. 1864).
- 1792 – Pierre Armand Dufrenoy, frantziar geologoa (h. 1857).
- 1816 – Ernest-Charles Lasègue, frantziar medikua (h. 1883).
- 1829 – Lester Allan Pelton, estatubatuar ingeniaria (h. 1908).
- 1831 – Victorien Sardou, frantziar antzerkigilea (h. 1908).
- 1847 – Jesse James, estatubatuar gerrilaria eta bidelapurra (h. 1882).
- 1866 – Wallerand De Hauteclocque, frantziar militarra (h. 1917).
- 1867 – Amy Beach, estatubatuar musikagile eta piano-jolea (h. 1944).
- 1871 – Friedrich Akel, Estoniako estatuburua (h. 1941).
- 1872 – Victor Ardisson, Vampire du Muy, frantziar nekrofilo ospetsua (h. 1944).
- 1876 – Wilhelm Ritter von Leeb, Bigarren Mundu Gerran alemaniar mariskal eta gerra kriminala (h. 1956).
- 1880 – Ioannis Theotokis, Greziako lehen ministroa (h. 1961).
- 1888 – Sarvepalli Radhakrishnan, Indiako bigarren presidentea (h. 1975).
- 1896 – Heimito von Doderer, austriar idazlea (h. 1966).
- 1901 – Mario Scelba, Italiako lehen ministroa eta Europako Parlamentuko presidentea (h. 1991).
- 1902 – Darryl F. Zanuck, estatubatuar zinema-produktorea (h. 1979).
- 1905 –
- Maurice Challe, frantziar jenerala (h. 1979).
- Arthur Koestler, hungariar eleberrigile, kazetari eta saiakeragilea (h. 1983).
- 1908 –
- Carlos Borboi-Bi Siziliak eta Orleans, Borboi etxeko espainiar militarra (h. 1936).
- Joaquín Nin-Culmell, kubatar musikagilea eta pianista (h. 2004).
- Cecilia Seghizzi, italiar konpositore, biolinista eta pintorea (h. 2019).
- 1912 – John Cage, estatubatuar musikagile eta piano-jotzailea (h. 1992).
- 1914 – Nicanor Parra, txiletar poeta, matematikari eta fisikaria (h. 2018).
- 1915 –
- Astrid Hjertenæs Andersen, norvegiar idazlea eta poeta (h. 1985).
- Horst Sindermann, Alemaniako Errepublika Demokratikoko lehen ministroa (h. 1990).
- 1921 – Jack Valenti, MPAAren presidentea eta copyright aldeko lobbysta garrantzitsua (h. 2007).
- 1924 – Ignacio García López, espainiar politikaria, Bizkaiko gobernadore zibila izandakoa (h. 2017).
- 1929 –
- Bob Newhart estatubatuar komediante eta aktorea (h. 2024).
- Andrian Nikolaev, sobietar kosmonauta (h. 2004).
- 1930 – Ken Naganuma, japoniar futbolaria (h. 2008).
- 1939 –
- Claudette Colvin, Alabamako emakume afroamerikarra, historialari batzuen iritziz Afro-amerikarren eskubide zibilen mugimenduaren ama.
- George Lazenby, australiar telebista eta zinemako aktorea eta modeloa.
- Clay Regazzoni, suitzar 1 Formulako gidaria (h. 2006).
- 1940 – Raquel Welch, estatubatuar aktorea (h. 2023).
- 1941 – Rachid Boudjedra, frantsesezko aljeriar idazlea.
- 1942 – Werner Herzog, alemaniar zinemagilea.
- 1943 – Dolores Prida, kubatar-estatubatuar kazetari eta antzerkigilea (h. 2013).
- 1945 – Al Stewart, eskoziar egile abeslari eta folk-rock musikaria.
- 1946 –
- Kyongae Chang, hegokorear astrofisikaria.
- Freddie Mercury, Queen taldeko abeslaria (h. 1991).
- 1948 – Rewat Buddhinan, The Impossibles Thai pop taldeko abeslari, ekoizle eta kide sortzailea (h. 1996).
- 1951 –
- Paul Breitner, alemaniar futbolari ohia.
- Michael Keaton, estatubatuar aktore eta zinema zuzendaria.
- 1953 – Murray Mexted, zeelandaberritar errugbilari ohia.
- 1954 – Yu Myeong-Hee, hegokorear mikrobiologoa.
- 1957 –
- Nancy Rourke, estatubatuar artista gorra.
- Peter Winnen, herbeheretar txirrindulari ohia.
- 1960 –
- Karita Mattila, finlandiar sopranoa.
- Gisberta Salce Júnior, brasildar emakume transgeneroa, diskriminazio anitzaren ikurra (h. 2006).
- 1964 - Anna Fiske, suediar ilustratzailea eta idazlea.
- 1965 – Osamu Maeda, japoniar futbolari ohia.
- 1966 – Achero Mañas, espainiar aktore eta zinema zuzendaria.
- 1967 – Matthias Sammer, alemaniar futbolari ohi eta entrenatzailea.
- 1969 –
- Leonardo Araújo, brasildar futbolari ohia.
- Alena Barillová, eslovakiar txirrindularia.
- Francesc Homs, kataluniar abokatu eta politikaria.
- 1973 –
- Paddy Considine, ingeles aktorea, zinema zuzendaria eta gidoigilea.
- Rose McGowan, italiar aktorea.
- 1976 –
- Tatiana Gutsu, ukrainar gimnasta ohia.
- Carice van Houten, herbeheretar aktorea.
- 1978 – Chris Hipkins, Zeelanda Berriko lehen ministroa.
- 1980 – Marianna Madia, italiar politikaria.
- 1983 - Kenya Cuevas, pertsona transgeneroen eskubideen aldeko mexikar ekintzailea.
- 1986 – Miguel Pallardó, espainiar futbolaria.
- 1989 – Pere Tomàs, espainiar saskibaloi jokalaria.
- 1990 – Angy, espainiar aktore eta abeslaria.
- 1998 – Laura Corbacho, espainiar aktorea.
Heriotzak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskal Herria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1936 - Francisca Alonso Prado, nafar etxekoandrea, fusilatua (j. 1896).
- 1937 – Alejandro Mallona, EAJko politikari eskuindar, katoliko eta abertzalea, Mundakako alkatea, fusilatua (j. 1878).
- 1966 – Guido Caprotti, espainiar-italiar margolaria, Balmasedan (j. 1887).
- 2004 – Federico Etxebarria Uribe, bilbotar margolaria, Madrilen (j. 1911).
- 2008 – Mikel Errazkin, euskal musikari eta musikagilea eta Sorotan Bele taldearen sortzaileetako bat (j. 1974).
- 2019 – Iñigo Muguruza, gipuzkoar musikaria (j. 1964).
Mundua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1548 – Katalina Parr, Ingalaterrako erregina ezkontidea (j. 1512).
- 1782 – Bartolina Sisa, Aimara heroi nazionala (j. 1753).
- 1803 – Pierre Choderlos de Laclos, frantziar idazle eta militarra (j. 1741).
- 1838 – Charles Percier, frantziar arkitekto eta diseinatzailea (j. 1764).
- 1857 – Auguste Comte, soziologiaren sortzailea eta positibismoaren sortzailea (j. 1798).
- 1866 – Jules Dupuit, frantziar ingeniari eta ekonomialaria (j. 1804).
- 1876 – Manuel Blanco Encalada, Txileko presidentea (j. 1790).
- 1877 – Zaldi Ero, siux buruzagia (j. 1840?).
- 1891 – Jules-Élie Delaunay, bretainiar margolaria, eragin handiduna (j. [1828]]).
- 1902 – Rudolf Virchow, alemaniar mediku, antropologo, biologo eta politikaria (j. 1821).
- 1906 – Ludwig Boltzmann, austriar fisikaria (j. 1844).
- 1914 – Charles Péguy, frantziar idazle eta filosofoa (j. 1873).
- 1930 – Carl Panzram, estatubatuar serie-hiltzailea (j. 1901).
- 1936 – Gustave Kahn, frantziar idazlea eta arte-kritikaria (j. 1859).
- 1940 – Charles de Broqueville, Belgikako lehen ministroa (h. 1860).
- 1964 –
- Ángel Cruchaga Santa María, txiletar poeta (j. 1897).
- Elizabeth Gurley Flynn, estatubatuar politikari, sindikalista eta feminista (j. 1890).
- 1966 – Emilio Cecchi, italiar idazle eta kritikoa (j. 1884).
- 1970 – Jochen Rindt, 1 Formulako austriar pilotua, munduko txapelketa hil ostean irabazi duen gidari bakarra (j. 1942).
- 1983 – Antonio Mairena, flamenkoaren historiaren abeslari handienetariko bat (j. 1909).
- 1988 – Gert Fröbe, alemaniar aktorea (j. 1913).
- 1996 – Anselm Strauss, estatubatuar soziologoa (j. 1916).
- 1997 –
- Georg Solti, hungariar orkestra-zuzendaria (j. 1912).
- Teresa Kalkutakoa, albaniar misiolaria, Karitateko Misiolarien kongregazioaren sortzailea eta 1979ko Bakearen Nobel Saria (j. 1910).
- 1998 – Félix Morisseau-Leroy, haitiar idazlea eta bertako kreoleraren sustatzailea (j. 1912).
- 2000 – Abdul Haris Nasution, indonesiar militarra, Indonesiaren Independentziaren Aldeko Iraultzaren heroietako bat (j. 1918).
- 2001 –
- Tamara Smirnova, errusiar astronomoa (j. 1935).
- Tamara Smirnova, errusiar astronomoa (j. 1935).
- 2010 –
- Guillaume Cornelis van Beverloo, Corneille, belgiar margolari eta grabatzailea (j. 1922).
- Shoya Tomizawa, motoziklismoko japoniar pilotua, eroriko baten ondorioz (j. 1990).
- 2015 – Setsuko Hara, japoniar zinema antzezlea (j. 1920).
- 2017 – Nicolaas Bloembergen, herbeherear-estatubatuar fisikaria, 1981eko Fisikako Nobel Saria (j. 1920).
- 2018 – Freddie Oversteegen, Herbehereetako erresistentzia komunistako kidea II. Mundu Gerrako Herbehereetako okupazioan (j. 1925).
- 2020 – Jiří Menzel, txekiar zinema eta antzerki zuzendari, aktore eta gidoilaria (j. 1938).
- 2021 –
- Sarah Harding, ingeles abeslaria, modeloa eta aktorea (j. 1981).
- Ivan Patzaichin, errumaniar kanoalaria (j. 1949).
- Živko Radišić, Bosnia-Herzegovinako presidentea (j. 1937).
- 2023 –
- Albert Azarian, armeniar gimnasta (j. 1929).
- María Teresa Campos, espainiar kazetaria, irratiko esataria eta telebistako aurkezlea (j. 1941).
- 2024 –
- Rebecca Cheptegei, ugandar iraupen-korrikalaria, eraila (j. 1991).
- Sérgio Mendes, musikari brasildarra (j. 1941).
Jaiak eta urteurrenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Sehaska egutegiko izendegia: Jugatx, Jugaitx, Jugatxi eta Garoa.
- Antzar Eguna Lekeition.
- Emakume Indigenaren Nazioarteko Eguna
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Urteko hilak | ||
---|---|---|
Urtarrila • Otsaila • Martxoa • Apirila • Maiatza • Ekaina • Uztaila • Abuztua • Iraila • Urria • Azaroa • Abendua |