Edukira joan

Karakal

Wikipedia, Entziklopedia askea
Caracal» orritik birbideratua)
Karakal
Iraute egoera

Arrisku txikia  (IUCN 3.1) [1]
Sailkapen zientifikoa
KlaseaMammalia
OrdenaCarnivora
FamiliaFelidae
GeneroaCaracal
Espeziea Caracal caracal
Schreber 1776[2]
Banaketa mapa
Datu orokorrak
Ernaldia70 egun

Karakal (Caracal caracal) Caracal genero monotipikoko animalia da. Artiodaktiloen barruko Felinae subfamilia eta Felidae familian sailkatuta dago.

Tamaina ertaineko felidoa da, 60-92 zentimetro luze da, 30 cm inguruko isatsa erantsi behar zaiolarik. Emeek 12 kilo pisatzen dute gehienez eta arrak 20 kg-ra irits daitezke.

Lehoi eta Pumen kolorekoa da, marroi leun uniforme batekoa. Zabela ingurua argiagoa du, zuri tonalidadera hurbilduz.

Puntan bukatzen diren belarri handi eta mototsdunak ditu, bere izena turkieraz (karakulak, "belarri beltzak" esanahiarekin) hortik dator hain zuzen ere, eta belarrien ile motots beltzei egiten dio erreferentzia.

Afrikar katamotz bezala ezagutua den animalia izanda ere (bere antzekotasunengatik), ez dago katamotzarekin estuegi harremanduta, arraroa bada ere Serbalarekin lotura estuagoak ditu

Katu honek, felido guztiek bezala eta bereziki katamotz eta serbalek bezala, oso ikusmen eta entzumen fina du, harrapari gautar trebea bihurtuz.

Erbiak, karraskariak, damank, txakal bakartiak eta antilope txikiak edo kumeak ehizatzen dituen arren, gogokoen dituen harrapakinak hegaztiak dira.

Hegaztiak airean ere harrapatzeko trebetasun handia erakutsi dute, horretarako 3 metroko jauzi bertikalak emateko gai dira. Beste batzuetan zuhaitzetako adaburuetako kabiak ere erasotu egiten ditu, antzaz, arranoetako kabiak ere ez dira eraso hauetaz libratzen.

Biologia eta ekologia

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ugalketa garaian izan ezik, animali bakartiak dira. 69-81 egun bitarteko ernaldiaren ostean 1-6 kume bitarte erditzen ohi ditu emeak, sarritan 3 izanik. Gatibotasunean 17 urtez bizi dira, batzuetan 19 urtetara iritsiz.

Karakal erraz etxekotu daitezken animaliak dira, eta sarritan erabili ohi dira bere ehiza doaiak gizakien (bere jabeen) mesedetarako. Horren aitzakiz, duela askotik hona gogor ehizatu den felidoa da, batez ere etxekotu ahal izateko.

Iraute egoera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Asko ehizatu den animalia da karakala, hil baino gehiago etxekotu ahal izateko; bai ehiztarien laguntzaile bihurtuz bai eta etxeetako maskota bihurtzeko ere. Beraz, espezie hau babestuta aurkitzen da bere hedapen geografikoan.

Egun animali hau ez dago desagertzeko arriskuan, Asia ertaineko azpiespeziea izan ezik, hori bai arrisku bizian dagoelarik. Baina oro har, Afrikako kontinentean eta Afrikatik hurbil dagoen Asian zehar oso hedatua dagoen felidoa da.

Azpiespezieak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Karakalak gutxienez bederatzi azpiespezie ditu:

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Ingelesez)Mammals - full taxonomy and Red List status Ugaztun guztien egoera 2008an
  2. Schreber. (1776). in: 16. 3 Die Säugethiere, pl. 110[1776]; see als text 3(24):413 587[1777] or..

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]