Edukira joan

Blackjack

Wikipedia, Entziklopedia askea

Blackjack edo 21 izenez ere ezagutzen dena, kasinoetan jokatzen den karta joko bat da, 52 kartez eta komodin gabe osatutako karta-sorta frantsesarekin jolasten da. Helburua,  karten batuketa eginez krupierrari irabaztea da, hoigeta batera ahalik eta gertuen iritsiz baina hogeita bat pasatu gabe. Euskaraz: Hogeita bat; gazteleraz: Veintiuno; ingelesez: Twenty-one; frantsesez: Vingt-Un modura ere ezagutzen da, baina izen gakoa Blackjack da.

Blackjack-aren jatorria zein den inork ez dauka argi gaur egun, baina  hainbat historialarik diote Antzinako Erroman blackjack-aren antzeko joko bat existitzen zela egur blokeak zenbatuz jokatzen zena.

Blackjack-ari egindako lehenengo erreferentzia Miguel de Cervantesen Rinconete y Cortadillo nobelean aurkitzen da. Cervantesek nobela honetan aipatzen du karten batuketa eginez hogeita batera iritsi behar dela, hogeita bat gainditu gabe. Nobela hori 1601-1602 urteetan idatzi zen; beraz, odorioztatu daiteke XVII.mendean Gaztelan blackjackean jokatzen zela.

Karten joko honek Europan zehar sekulako arrakasta izan zuen eta Fratziak garrantzi handia hartu zuen. Izan ere, “Vingt et Un” (21) izenez ezaguturiko joko bat zegoe. XVII.mendearen erdialdean “Vingt et Un” jokoak populartasun handia hartu zuen Frantziako areto nagusietan. Garai hartan, ez zen krupierraren aurka jokatzen, jokalariek elkarren aurka baizik.

Eleanor Dumont

XIX.mendearen hasieran Europan bizi ziren gerrateen ondorioz, Europako herritarrek atzerriko bidea hartu behar izan zuten. Milioka herritarrek Ameriketako bidea hartu zuten eta herritar horietako asko Frantsesak ziren. Horiekin batera, “Vingt et Un” (21) jokoan ibiltzen zekitenak asko ziren eta Ameriketako gizartean onartua izan zen jokoa. [1] [2]

Eleanor Dumont, atzerriko bidea hartu behar izan zuen emakume Frantsesak, garrantzi handia eduki zuen blackjack jokoak Ameriketan izan zuen hedapenean. Hainbat urtez krupier lanetan aritu zen kasino ezberdinetan. Aurreztutako diruarekin kasino txiki bat irekitzea erabaki zuen Nevadan. Dumontek irekitako kasinoak arrakasta handia izan zuen. Kasinora bakarrik jende diruduna eta ospetsua sartu zitekeen. Honek, blackjack jokoa geroz eta kasino gehiagoetan ibiltzea ekarri zuen. Blackjack jokoak, 1931an hartu zuen fama Las Vegaseko kasinoetan izan zuen arrakastaren ondorioz. [3]

Blackjack izenaren jatorria

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Blackjack izena, Estatu Batuetako kasinoetan sortu zela esaten da. Las Vegaseko hainbat kasino bonuak oparitzen hasi ziren karta joko hau sustatzeko, garai hartan ez baitzen hain ezaguna. Bonu horretan, pikazko As-a eta Jota bat eskuratazen zen, karta garrantzitsuenak hain zuzen. Zehazki, pikazko As-a kolore beltzeko karta da, “Black” ingleses eta Jota “Jack” izenez izendatzen da, Blackjack izena eratuz. Hemendik aurrera, karten jokoa Blackjack izenez ezagutuko da, gaur egunerarte iraun duena. [4]

Blackjack jokoaren arrakastaren arrazoia

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urteak pasa ahala geroz eta ezagunagoa egin zen Blackjack jokoa, baina benetako arrakasta XIX.mendearen erdialdean hasi zen. Hainbat jokalari konturatu ziren matematikak erabiliz irabaztea errazagoa zela, kontuan hartuz karta-sorta 52 kartez osatuta zegoela, krupierrak partida amaitu arte ez zuela karta-sorta nahasten eta  mahira ateratzen ziren kartak baztertu zitezkela.

1954an, lau jokalari elkartu ziren, Baldwin, Cantey, McDermott eta Maisel. Karten kontaketa eginez, hau da, matematika erabiliz blackjackean irabazten zekitenak. Lauen artean liburu bat idatzi zuten "Playing Blackjack to Win", “Blackjackean jolastu irabazteko”, non oinarrizko estrategiari egiten dio erreferentzia, honela, krupierraren garaipenak murriztuz.

Hala eta guztiz ere, karten kontaketen estrategiak 1962an hartu zuen ospea. Edward Thorp matematikari Amerikarrak “Beat the Dealer”, “Irabazi karta banatzaileari” liburua argitaratu zuenean. Thorpek, karten jokoa aztertu eta ikasi ondoren, argi azaltzen du bere liburuan jokalariak noiz izango duen abantaila eta apustu gogorra noiz egin behar duen. Jokalari gehienak, Thropek eskainitako estrategiak erabili zituzten eta  hainbat urtez, jokalarien iritziz blackjacka  izan zen kasinoari aurre egin zitzaiokeen joko bakarra. [5][6]

Kasinoen erantzuna

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kasinoetako jabeek bazekiten jokalarien artean estrategiak erabiltzen zirela. Aretoetako fidantzak arriskuan jarri zirela ikusita, blackjack jokoaren arauak aldatzea erabaki zuten. Lehenengo pausoa, jokalariek erabiltzen zuten estrategia murrizteko, karta-sortak gehitzea izan zen. 52 kartez osatutako karta-sorta batetik sei karta-sortara pasatu zen. Hori dela eta, zailagoa bilakatu zen karten kontaketa egitea. Hortik gutxira, “carta de corte”, hau da, “karta ebakitzailea” araua ezarri zen, arau honek, karta-sorta berriro noiz nahastu behar zen erabakitzen zuen.

Kasino nagusiek, Robert Griffin detektibe pribatuaren laguntza jaso zuten. Griffin, hainbat hilabetez blackjack jokoko mahaiak behatuz ibili zen, jokalariek erabiltzen zituzten jokatzeko moduak ikusiz eta mugimendu susmagarriak aztertuz. Denbora batera, liburu bat argitaratu zuen, jokalarien profilak eta erabiltzen zituzten trikimailu erabilgarrienak edo susmagarrienak azaltzen zituena. Liburu hau, Nevadako kasino nagusiei saltzea erabaki zuen.[7]

Nola jolasten da

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Blackjack jokoa, mahiaren inguruan dauden jokalari bakoitzak dirua apustuan jartzen duenean hasten da, mahai bakoitzean gehienez 7 pertsona egon daitezke. Apustua egiteko muga minimoak eta maximoak daude eta muga hori 2 euro eta 500 euroren tartekoa da. Jokalariek dirua apustuan jarri ondoren krupierrak bi karta  banatzen dizkio jokalari bakoitzari buruz gora eta krupierrak karta bat buruz gora eta beste bat buruz behera izango du. Jokalariak, egokitu zaizkion kartak ikustean, bi aukera izango ditu. Lehenengo aukera izango litzateke beste karta bat eskatzea, hau da, ikusten badu bi karten batuketa eginez hogeita batetik urrun dagoela, beste karta bat eskatuko luke hogeita batera gerturatzeko. Eta bigarren aukera izango litzateke egokitu zaizkion bi kartekin kupierrari gainditzea. Demagun bigarren aukera hartzen duela jokalariak. Orduan, krupierrak buruz behera duen karta buruz gora jarriko du eta nork irabazi duen ikusiko genuke.  

Blackjackean, hamarrak, jotak, damak eta erregeak balio bikoitza dute. Asek, bi balio ezberdin eduki ditzakete, balio bat edo hamaika. Adibidez, jokalariari as bat eta bost bat tokatu ezkero, kartek bost edo hamabost balioa hartu dezakete. Asak, hamaika balioa hartzen duenean, “suave”, euskeraz “leuna” izena hartzen du, aurreko adibidean “15 leuna” izango luke jokalariak. Hau gertatzean, jokalariek beste karta bat eskatu dezake edo egokitu zaizkion kartekin geratu. Baina karta leunarekin geratzeak ez du irabazteko ziurtasunik ematen.

Blackjackean sariak banakako proportzioan ematen dira. Adibidez, 20 fitxa apustuan jartzen badituzu eta irabazi egiten badiozu krupierrari, 20 fitxa irabaziko zenituzke gehi hasieran jarri dituzun 20 fitxak, guztira 40 fitxetara iritsiz. Blackjack edukita irabazten bada, hau da, karten batuketa eginda hogeita bat bada karten balioa, 30 fitxa eskuratuko lirateke. Jokalariaren karten balioa eta krupierraren karten balioaren berdina bada, berdinketa gertatzen da. Hau gertatzean, hasieran apustuan  jarritako fitxak itzultzen zaizkio jokalariari. [8]

Zatitu, bikoiztu edo amore eman

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zatiketa, bi karta balio berdinekoak tokatzean gertatzen da eta aukera handiagoak egoten dira irabazteko. Honelako egoeratan egin dezakegu zatiketa:

Bi kartak, balio berekoak tokatzean, adibidez, bi seiko tokatzean, zatiketa egin dezakegu. Zatiketa egitean, beste bi karta banatuko ditu krupierrak eta bi esku era independentean izango genituzke, beraz, irabazi, berdindu eta galdu  bereizita egingo genuke. Hori dela eta, aukera handiagoak edukiko genituzke krupierrari irabazteko.

Bikoizteko aukeran, hasieran apustuan jarritako fitxak bikoizteko baimena ematen du. Jokalariak ikustean hasieran egokitu zaizkion bi kartak onak direla, bikoiztu egingo luke hasieran jarritako apustua. Jokalariak bikoiztea erabakitzen badu, karta bat gehiago bakarrik eskuratzeko aukera izango du. [9]

Hainbat Blackjack jokoek amore emateko aukera eskaintzen dute, jokalariak egokitu zaizkion kartak txarrak direla ikustean eta karta horiekin krupierrari irabaztea oso zaila dela iruditzen bazaio, amore emateko aukera izango du, honela, hasieran apustuan jarritako fitxen %50 eskuratuko luke jokalariak. Amore emateko aukera, kasinoak eskaintzen duen arabera izango da. [10]

Blackjack zineman

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Blackjackari buruz egindako film ezagunena “21 blackjack” izan zen. 2008an egin zen filma Robert Luketic zuzendariak zuzenduta. Film hau, benetako historia batean dago inspiratuta.

Ben Campbell, ikasle gaztea Harvardeko Medikuntza Eskolan izan da onartua. Matematikako klase baten zehar, irakasleak erronka zail bat botatzen dio Campbelli eta erronka gainditu ondoren, irakaslea harriturik uzten du.

Hotel casino y riviera

Matematikako irakaslea, Blackjack jokoa irakasten aritzen da Medikuntza Eskolako gela batzuetan ezkutuan. Lau ikasle dira, eta bosgarren ikasle baten bila dabiltza etorkizunean egin behar duten erronka bat ondo ateratzeko. Matematikako irakasleak Campbelli blackjackeko taldean sartzea eskaintzen dio. Campbellek hainbat zalantza izaten ditu baina azkenean onartu egiten du irakaslearen eskaera.

Taldearen helburua, Las Vegasetako kasinoetan blackjackean irabaztea da, baina ez edozein modura. Karten kontaketaren estrategia erabiliko dute krupierrari gainditzeko eta beraien artean ezezagunaren profila erabiliko dute keinu lagungarriak erabiliz. Badakite hori egitea, legearen aurkako jokaldi bat izango dela, baina orduak eta orduak entrenamendu lanetan aritu ondoren eta prest daudela ikusirik, Hotel y casino Riviera kasinora joatea erabakitzen dute. Gau horretan, sekulako diru pila irabazten dute eta bide horretan segitzea erabakitzen dute.

Baina gauzak ez dira behar bezala joango, izan ere, kasinoko jabeak, ezindu sinistu jokalariek hainbeste diru irabaztea eta kasinoan dauden kameretan begiratzea erabakitzen du. Kameretan begiratu ondoren, konturatzen da hainbat jokalari elkarren artean jokatzen ari direla keinu susmagarriak eginez. Orduan jabea, jokalariengana joaten da, jokalariak hartu jipoi bana eman eta azken aldia izan dadila argi uzten die. [11]

Blackjack gaur egun

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gaur egun blackjackera era askotara jolastu daiteke, ez daukagu zertan kasino batera joan beharrik. Izan ere, internetak azken urteetan izan dituen aurrerapenen ondorioz, online modura ere jolastu dezakegu blackjackera. Kasinoek ere, hainbat neurri eta arau berriak hartu dituzte blackjackera jolasteko orduan. Gaur egun karten kontaketa egitea eta estrategia matematikoak erabiltzea ez dago ondo ikusia kasinoetan, izan ere, kasinoak desabantaila baten egongo lirateke jokalariek honelako jokabideak erabiltzen badituzte. Hori dela eta, kasinoetako jabeek jokalariren bat mugimendu susmagarriak egiten harrapatzean, jokalaria kasinotik kanporatu izan daiteke eta bizi osorako kasino batera sartzeko debekua eduki dezake. [12]

Azken urteetan, Blackjack jokoak online kasinoetan arrakasta handia ari da edukitzen. Gaur egun, online kasino guztiek ez dute zuzenean krupierra eskaintzen, egokiena krupierra zuzenean kartak banatzen ikustea izango litzateke, bideo honetan ikusi dezakegun bezala [13]. Jokalariek, karten kontaketa egin dezakete, baina, sekulako praktika eduki behar da kontaketa eraginkor bat lortzeko, non jokalariarentzat oso onuragarria izan daitekena. Zenbait jokalari, adituak izatera iritsi daitezke eta karten kontaketa modu eraginkorrean erabiltzen dute.

Historian zehar blackjack jokalari hoberenak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Arnold Snyder. Talentu handiko jokalaria eta oso saiatua. Bere garaian, blackjackaren inguruan zeuden liburu guztiak irakurri zituen. Hasieran, kasino txikietan hasi zen eta ondoren, munduko kasino handienetan aritu zen. 1980an, "The Blackjack Formula" liburua argitaratu zuen, zenbait jokalariei laguntza handia eman diena.

Ken Uston. Agian jokalaririk garrantzitsuena izan zen, New Yorken jaio zen 1935ean eta 1987an hil zen Parisen. Ikasle azkarra zen eta unibertsitate handietan ibili zen, zehazki, Yale, Harvard University eta Harvard Buisness School unibertsitateetan. Kenek ere, hainbat liburu idatzi zituen eta ezagunena " The Big Player" da, non karten kontaketen estrategian murgiltzen den.

Bryce Carlson. 1970eko hamarkadan errege ukaezina izan zen. Mundu osoan ezaguna izatera iritsi zen egin zituen irabaziengatik eta erakutsi zuen jakituriarengatik. Hori dela eta, historiako jokalari hoberenetakotzat hartzen da. Jendeak, beti onartu izan du bere eskuzabaltasuna, izan ere, bere jokatzeko era, trikimailuak eta estrategia onak partekatu izan ditu jendearekin. Berak idatzitako liburuak, "Blackjack for blood", arrakasta handia izan zuen eta jendeari asko lagundu izan dio jokatzeko orduan.

Edward O.Thorp. Irakasle matematikoa izan zen Estatu Batuetan jaio zena. Matematikako irakaslea izanik sekulako trebetasuna zuen karta zenbatzeko, honela, zein karta atera zen eta ateratzeko zein karta falta zen gogoratzen zekien. 1962an, "Beat the Dealer" liburua argitaratu zuen, jokalari askori sekulako laguntza eskainiz. Horietako bat, Bill Kaplan izan zen, Thorpek bere liburuan azaltzen zuen jokatzeko moduari esker sekulako irabaziak lortu zituen.[14]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Gaztelaniaz) Huelva24. «Evolución del Blackjack desde sus orígenes a la actualidad» Huelva24 | Toda la información y noticias de Huelva (Noiz kontsultatua: 2022-05-13).
  2. (Gaztelaniaz) «La historia del Blackjack y los orígenes de este juego mundialmente popular» www.cronista.com (Noiz kontsultatua: 2022-05-14).
  3. «Eleanore Dumont – Madame Mustache Plays to the West – Legends of America» www.legendsofamerica.com (Noiz kontsultatua: 2022-05-14).
  4. «La Historia del juego de Blackjack | LeoVegas Blog» www.leovegas.es (Noiz kontsultatua: 2022-05-13).
  5. «Origen del Blackjack» www.antoniovalero.com (Noiz kontsultatua: 2022-05-13).
  6. (Gaztelaniaz) «Edward O. Thorp: el hombre que descubrió que el blackjack no es sólo un juego de azar» Red Historia 2019-07-12 (Noiz kontsultatua: 2022-05-14).
  7. (Ingelesez) «The Griffin Book» Blackjack Apprenticeship 2015-04-30 (Noiz kontsultatua: 2022-05-14).
  8. «Stars Casino by PokerStars - $50 Free Bonus» www.starscasino.com (Noiz kontsultatua: 2022-05-14).
  9. (Gaztelaniaz) «Reglas del Blackjack – Aprende las reglas de este juego» www.bettingexpert.com (Noiz kontsultatua: 2022-05-14).
  10. Txantiloi:Es-CL «Reglas Blackjack Americano - Cómo jugar Blackjack Americano» casinoalto.com (Noiz kontsultatua: 2022-05-13).
  11. (Gaztelaniaz) 21 blackjack (2008). (Noiz kontsultatua: 2022-05-13).
  12. (Gaztelaniaz) «¿Es posible contar cartas en un casino hoy en día?» Martin Cid Magazine 2021-07-10 (Noiz kontsultatua: 2022-05-14).
  13. «Some More Online Live Blackjack Highlights - YouTube» www.youtube.com (Noiz kontsultatua: 2022-05-14).
  14. (Gaztelaniaz) Saltillo, El Heraldo de. «Los mejores jugadores de blackjack del mundo» El Heraldo de Saltillo (Noiz kontsultatua: 2022-05-15).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]