Edukira joan

Kasino

Wikipedia, Entziklopedia askea
Las Vegas Strip, kasino-hotelez beterik dagoena.

Kasino jendea biltzeko edo atsegin hartzeko tokia edo etxea da; bereziki, diru jokoak eskaintzen dituena[1]. Kasinoak normalean hotel, jatetxe, denda edo gurutzaldietatik gertu edo batera eraikitzen dituzte.

Kasino hitzak italierazko jatorria du, Casa (etxe) hitzetik eratorria da eta jatorriz landako etxea adierazteko erabiltzen hasi zen izen hori. Gerora, hiritik kanpo egiten ziren ekintza sozialen kokalekuak adierazteko erabiltzen hasi ziren, apustu eta joko-etxeak barne. XIX. mendetik aurrera, ospetsu bilakatu eta munduan zehar hedatu zituzten, joko-etxearen zentzuan.

Kasino askok, joko eta apusturako aukeraz gain, festa, jatetxe, loleku eta abar luze bat eskaintzen dute.

Ausazko jokoak antzinaroan agertu ziren. Arkeologo batzuek duela milaka urte sortutako dadoen prototipo batzuk aurkitu zituzten Kristoren aurretik, datu hauek magia-erritualetarako eta zorte ona erakartzeko erabiltzen zituztela uste da. Izan ere, Erroman, seigarren mendean, zirkua deritzon hura jendeak apustuak egiteko eta dadoetan jolasteko leku publikoa zen.

Legez ireki zen lehen kasinoa Il Ridotto izan zen, Venezian kokatua, Italian, 1638. urtean. Il Ridotto eraiki zen Palazzo Dandoloren hegoalde batean. Kasino terminoa etxe txikitik dator, zeren eta Il Ridotto ireki aurretik apustu-jokoak etxe pribatuetan egiten zirelako. Il Ridottoak hainbat erosotasun eskaintzen ditu, hala nola musika, janaria eta edaria. Joku ospetsuenak Biribí-a eta Basetta ziren. Biribí-a loteria eta bingoa bezalakoa da eta Basetta Blackjack moduko karta joko bat da. Jende pribilegiatua bakarrik sar zitekeen, eta, oro har, apustuak izugarri altuak izaten ziren, eta, gainera, hiru arau zorrotz bete behar izaten zituzten.

  1. Bisitariek nola jantzi behar zuten erabakitzen zaie.
  2. Portaera-eredu jakin batzuk bete behar zituzten.
  3. Jokalariek menuko plater espezifikoak eskatu behar zituzten

Elizak apustu-jokoari buruzko jarrera negatiboa zela eta, gobernua behartu zuen jokoa legez kanpo uztera. Il Ridotto kasinoa itxi egin behar izan zuten lege horrengatik. Baina ez zen kasinoen amaiera izango, jokoa galarazita egon arren, Italiatik kanpora hedatzen hasi ziren, Frantzian bezala.

1765ean Paris hiriburuan kasino bat ireki zen Cardinal Mazarinen laguntzari esker, zeinak uste baitzuen estatuaren boterea berrezarri zezaketela jokoaren negozioan emandako zergei esker. Kasino horrek zerbait berria zeukan, lehen ikusi den joko bat, erruleta, jokalari asko erakarriz oso ezagun egiten dena. XVIII. mendearen hasieran, lehen kasinoak Europako herrialdeetan irekitzen hasi ziren, ospe handia lortu zuen eta jokoan parte hartzeko prest zeuden jokalari askorekin, irabaz zitezkeen diru-kopuruengatik.

Amerikako Estatu Batuak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Las Vegas garatzen hasi zenean hasi ziren kasinoak sortzen eta ospea lortzen 1905 urtean. Baina jokoek legez kanpokoak izaten jarraitzen zuten eta mafiak apustuez jabetu ziren. 1931an, agintariek apustuak eta ausazko jokoak legeztatu zituzten, eta horrekin batera, Las Vegas hirian kasino eta joko-areto ugari irekitzen hasi ziren. Las Vegas, gaur egun, jolasteko leku aproposa modukoa ezagutzen da. Bellagio edo Caesars Palace kasino ikusgarriekin.

Espainian ireki ziren lehen kasinoak XIX. mendekoak izan ziren. Beste behin ere, pribilegiatuak eta aberatsak ziren, apustu handiak egiten zituztelako, eta jokoak Dominoa eta karta-jokoak ziren. 1923. urtean, Primo Riveraren diktaduran, zeinarekin helburuko era guztietako apustuak debekatu zituen kasinoei eta joko-aretoei dagokien guztia. Azkenik, 1977an Jokoaren Legea onartu zen, herritarren laguntzari esker. Ireki zen lehen kasinoetako bat Torrelodonesena izan zen. Kasino ospetsuenak gaur egun Casino Puerto Banus, Casino Barcelona edo Casino de Aranjuez dira.[2]

Kasinoak modu labur eta sinplean erabiltzen duen mekanismoa honako hau da:

Jokalariak A diruaren batura bat egiten du ausazko joko jakin batera. Joko horretan B baldintza bete behar da apustulariak irabazi-diruaren (I) batura bat irabaz dezan, (I) A baino handiagoa edo berdina izanik.

B baldintza betetzen bada, orduan jokalariak I jasotzen du.

B baldintza betetzen ez bada, orduan jokalariak ez du ezer jasotzen.

Horrez gain, irabazi-kopuruak (I) aldez aurretik hitzartuta daude. Horiek zehazteko, mekanismo estatistiko konplexuak erabiltzen dira, kasinoari abantaila emateko. Jokalari batek betiko jokatzen badu, saldoa kasinoaren aldekoa izango da.

Kasinoak herri bateko jarduera turistikoa sustatzen duen arren, jokalariek hotel-zerbitzuak, gastronomia eta abar erabiltzen baitituzte, zerga-portzentaje handia eskatzen zaie, jokoari lotutako arazo sozialak direla eta.[3]

Jokatzeko Moduak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erruleta munduko zorizko jokorik ezagunena da, ezinbestekoa kasino batean. Erraz uler daitekeen jokoa da, eta, ziurrenik, dirua erraz irabaz daitekeen jokoa.[4]

Kasinoko erruleta

Mekanismoa oso sinplea da, 0tik 36ra bitarteko 37 zenbakiz osatutako erruleta txiki batek osatzen du. Erruleta horiek koloreak dituzte, 0ak kolore berdea du eta 1etik 36ra bitartean gorriaren eta beltzaren artean txandakatzen dira.

Erruletan apustu egiteko modu desberdinak daude:

Apustuak Azalpena
Gorria eta Beltza Kolorezko apustuak
Bikoitia edo Bakoitia Apustuak zenbaki bikoitira/bakoitira
Baxua edo Altua Egin apustu 1etik 18ra bitarteko zenbaki guztiei

Egin apustu 19 eta 36 arteko zenbaki guztiei

Hamabikoa Egin apustua 12 zenbakitan (1-12, 13-24 edo 25-26)
Hamabiko apustua Zutabe osoko apustuak
Slots edo Makina Txanpojalea
Poker kasinoan.


Makina Txanpojaleak/Slots

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Makina txanponjaleak edo slots ausazko makinak dira, eta diru-kopuru jakin bat apostatzen da eskudirua irabazteko. Programatutako eta ausazko bi makina mota daude.

Programatutako makinetan saria makinaren barne-programa baten araberakoa da, eta jokaldi-sekuentzia baten ondoren, makinak bertan sartu den kantitate jakin bat itzuli behar du. Horri ingeleseko Return to Player (RTP) deitzen zaio. Horrelako makinak joko-aretoetan, tabernetan eta jatetxeetan egoten dira. Berriz, ausazko makinetan sariak zoriaren araberakoak dira. Ausazko makinak bakarrik daude kasinoetan eta joko-aretoetan.[5]

Ausazkoak diren kasinoko beste joko batzuk ez bezala, pokerra adimen-trebetasuneko jokoa da eta ikasi egin behar da jokoan ondo jokatzeko.

Blackjack mahai bat.

Pokerra karta-joko bat da, non jokatu aurretik hasierako apustu bat egiten da, kartak banatzen dira eta konbinazio onena duen jokalariak partida irabazten du. Irabazteko gauzarik baxuena karta altua da, eta irabazteko garaiena kolorezko eskailera erreala da. Hainbat poker mota existitzen dira baina famatuena Texas Holdem izenekoa da.[6]

Blackjack edo hogeita bat kasinoetan jokatzen den karta-joko bat da. Croupierraren aurkako borroka da, croupierrak bi karta ditu jokalaria bezala, baina kroupierraren karta bat ahuspez dago. Jokalariak kartak eskatu edo planto egin behar du. Helburua da jokalariak, kartak eskatuz, hogeita batgarren zenbakira hurbiltzea, baina 21a gainditzen badu, automatikoki galtzen du.

Baccarat Blackjack jokoaren oso antzekoa da: lau karta banatzen dira, bi jokalariarentzat eta beste bi croupierrarentzat. Batzuetan hirugarren bat ateratzen da. Jokoa jokalariari apustu bat jarriz hasten da. Helburua da lortzen duen eskua edo gehiago 9 hurbiltzea irabazten du. Jokalariak eta kroupierrak puntuazio bera lortzen dutenean, eskua berdinketatzat jotzen da.

Militarrak Craps-era jokatzen.

Keno bingoaren antzeko jokoa da. Jokalariek 1etik 20ra bitartean aukeratzen dituzte eta 1etik 80ra 80 zenbaki dituen txartel batean markatzen dira. 20 zenbaki zozketatzen dira ausaz eta jokalariak saria lortzen du bere apustuaren eta zozketan agertu diren zenbakien arteko kointzidentzia-kopuruaren arabera.

Craps, pase ingelesa ere deitua, ausazko jokoa da, hurrengo jaurtiketan edo erronda oso batean bi dado jaurtitzean lortuko den emaitzari apustu desberdinak egitean datza.[7]

Marina Bays arau seinalea. (Singapur)

Kasinoa arau zorrotzengatik ezagutzen da, bai portaeran, bai janzteko moduan.[8]

  1. Izan atsegina
  2. Ez edan gehiegi
  3. Ez egin argazkirik edo bideorik
  4. Ez hitz egin telefonoz mahaian
  5. Ezin da mahai batean eseri apustu egingo ez baduzu
  6. Ez eman dirua zuzenean banatzaileari
  7. Ez esan beste jokalariei zer egin behar dute

Kasinoak glamour handiko eta dotorezia handiko lekuak direlako ezagutzen dira, eta horregatik dituzte janzkerarako arau batzuk. Baina kasino guztietan ez dituzte arau horiek erabiltzen; kasino batzuek ez dituzte hain zorrotzak ez diren janzkera-arauak. Hauek dira janzkera araudi desberdinak.[9]

  1. Etiketa formalaren arabera, goi-mailako ekitaldi baterako arropa egokia eraman behar da, normalean jaka serioa eta gorbata.
  2. Etiketa erdi-formala jaka arrunta da, gorbata beharrik gabe.
  3. Kasualitatezko etiketak esan nahi du, gutxi gorabehera, denak balioko duela gusturen bat duen bakoitzean.
  4. Etiketarik gabe. Hau da azken kategoria eta, ondoriozta daitekeenez, denak balio du. Bermudak, sandaliak, jakak... ohikoa da kasino amerikarretan.

Kasino Famatuak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bellagio luxuzko hotel eta kasinoa da, AAAk 5 diamantez kalifikatua, Las Vegaseko (Paradise, Nevada) strip batean kokatua. Mundu osoko kasino ezagunenetako bat da bere dotoreziagatik eta aintziran duen ikusgarritasunagatik, musikarekin lagunduta.

Bellagio 1998ko urriaren 15ean ireki zen lehen aldiz. Bellagio kasinoan 2.700 makina txanpojale eta 173 joko mahai daude, eta 24 orduz irekita dago.[10]

Monte Carlo Kasinoa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Monte Carloko kasinoa Monakon dagoen luxuzko kasinoa da. Kasinoa Société des Bains de Mer-en jabetzakoa da. Kasinoa 1863an eraiki zen. Kasinoa James Bond film famatuaren eszenak egiteko ere erabili izan da. [11]

Caesars Palace

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Caesars Palace luxuzko hotel eta kasino bat da Paradise, Nevada. Las Vegas Strip mendebaldean dago hotela, Bellagio eta The Mirage artean. Las Vegasko monumentu handi eta ezagunenetako bat da. Caesars Palace 1966an sortu zuten Jay Sarnok eta Stanley Mallinek.

Caesars Palace-k 185 joko mahai eta 1324 makina txanpojale ditu.[12]

The Venetian Macao

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

The Venetian Macao Macauko luxuzko kasino eta resort bat da. Munduko kasino handiena da eta Venetian Las Vegas kasinoaren eredu bera duen kasinoa da. Hotelaren dorre nagusia 2007ko uztailean amaitu zen, eta konplexua 2007ko abuztuaren 28an inauguratu zen ofizialki. The Venetian Macao 3.400 makina txanponjale eta 800 joko mahai ditu.[13]

Kasino Online

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lineako kasinoak edo online kasinoak oso ospetsu bihurtzen dira, kasino normal batek eskaintzen duen gauza bera eskaintzen baitu, baina etxetik slotetara edo Poker edo Blackjack bezalako jokoetara jokastearen diferentziarekin. Casino Barcelona bezalako kasino arruntek online kasinoa bihurtu dute. Online kasino ezagunenak Gamdom edo Stake dira. Online kasinoetako slotek barietate handia dute, askoz modernoagoak dira eta oso bonu interesgarriak dituzte, jokalariari ordaintzeko joera handiagoa dutenak, nahiz eta beti horrela ez izan. Online kasinoek beste aukera bat eman dute tresna horretaz baliatzeko; gaur egun, streamer asko daude Twitch plataforman zuzenekoak egiten dituztenak. Streamer batzuk oso ospetsu egin dira plataforman online kasinoak eskupetzen dituen slot-bonuen ondorioz diru-kopuru handiak irabazteagatik. Ezagunenak Roshtein eta Train dira.[14][15]

Kasinoak Euskal Herrian

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Luckia Kasino Bilbao

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Luckia Casino Bilbao 2011 urtean inauguratu zen eta Luckia taldeari esker, bere kasino ezberdinengatik ezaguna Espainia osoan. Bilbon dago, Urkixo kalearen erdialdean. Joko-mahaiz eta slotez betetako bi solairu ditu.[16]

Kasino Barrière

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Barrière kasinoa Biarritzeko hirian dagoen kasinoa da, hondartzaren eta hiriaren artean hain zuzen ere.

Barrière kasinoak zentimo 1etik 200 eurorainoko slotak ditu. Slotak eta joku-mahaiak izateaz gain, kasinoak zuzeneko kontzertuak eta jarduera dibertigarriak eskaintzen ditu.[17]

Segurtasun kamera.

Kasinoetan diru asko mugitzen da, eta jende asko egoten da; horregatik, oso segurtasun zorrotza behar da. Hori dela eta, kasino osoan zaintza-kamerak dituzte, eta, horrez gain, seguru daude tranpak edo jokalarien jokabide txarra bezalako egoeretan esku hartzeko. Sekuraten helburua kasinoaren jabetza babestea eta gonbidatuak kasinotik babestea da. 1989an, The Mirage izan zen mahai-joko guztietan denbora osoko kamerak erabili zituen lehen kasinoa. Gaur egun, praktikan, kasino guztiek dute segurtasun mota hori, eta gero eta zailagoa da jokalariek tranpak egitea edo arazoren bat egotea.[18]

Ekonomia.

Kasinoek eragiten duten ziurgabetasun ekonomikoak nabarmena izan behar du, kontsumitzailearen konfiantzak eta kontsumitzailearen gastuak ere eragin nabarmena dute kasinoetara egiten diren bisitetan, eta garrantzitsuena diru-sarreretan. Kasinoen industria atzeraldiaren aurka ez badago, orduan kasinoen presentziak oso gutxi lagunduko du balizko etenaldi batean.

Kontuan hartuta kasinoen hedapena saturazio-puntu batera irits daitekeela eta, horrekin, industriaren barruan eskumenak has daitezkeela, kasino baten inpaktu ekonomiko positiboa desagertzea ekar dezaketenak.[19]

Zinematografia munduko kasinoek paper handia izan zuten. Kasino ezberdinetan eszena ezberdinak filmatu dira, adibidez Monte Carloko kasinoan 007 Agentearen sagaren eszenak filmatu dira, James Bond. Kasinoei buruzko filmak ere egin dira, hala nola Ocean 's Eleven edo The Hangover. Kasinoek oso paper garrantzitsua jokatzen dute mafiei buruzko filmetan. Martin Scorsese zuzendariak zuzendutako Casino pelikula ospetsua bezalako filmak.[20]

Kasinoekin zerikusia duten film ospetsuenetako batzuk hauek dira:[21]

"The Hangover".
1 'Rain Man' (1988)
2 'Casino' (1995)
3 'Sydney' (1996)
4 'Croupier' (1998)
5 'Ocean’s Eleven' (2001)
6 'The Cooler' (2003)
7 'Casino Royale' (2006)
8 '21: Black Jack' (2008)
9 'Look for a Star' (2009)
10 'The Hangover' (2009)
11 'The Pelayos' (2012)
12 'From Vegas to Macau' (2014)

Amerikako Estatu Batuak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kasino estiloko jokoak, Estatu Batuetako bi estatutan bakarrik dira legezkoak: Nevada eta Louisiana. Nevada da, halaber, benetako diruarekin online kasinora jolastea legezkoa den lau estatuetako bat. Estatu batzuek kasinoko jokoak onartzen dituzte, baina eskualde batzuetan bakarrik.[22]

Espainian, kasinoei eragiten dieten Joko eta Apustuen legeek zorrotz bete behar dituzten arau batzuk ezartzen dizkiete. Ezin dira 3 kasino baino gehiago egon herrialde bakoitzeko, hainbat zerbitzu izan behar dituzte, hala nola taberna edo jatetxeak. Jendearentzat irekita egon behar dute, eta kasinoan jokatzen diren joko guztiek praktikarako baimena izan behar dute.[23]

2004an, Amerikako Estatu Batuetako Justizia Sailaren txosten batean. Ikertzaile batzuek Las Vegasen eta Des Moinesen atxilotu zituzten pertsonak elkarrizketatu zituzten, eta jakin zuten atxilotuen artean jokalari problematiko edo patologikoen ehunekoa biztanleria orokorrean baino hiru-bost aldiz handiagoa zela.

Bere ibilbidean zehar, kasinoak mafiarekin, mafia Italiar-Amerikarrekin eta Triada Sindikatuak mafiarekin erlazionatuak izan dira. Italiako agintariek iragarri zuten 80 milioi euro baino gehiago konfiskatu zituztela Siziliako Cosa Nostrari ustez lotutako 23 pertsonaren aurkako aktiboetan eta murrizketa-aginduetan, legez kanpoko ausazko jokoetan parte hartzeagatik, iruzur astunduagatik, zerga-ihesagatik eta dirua garbitzeagatik.[24][25][26]

Mafiek ere legez kanpoko tinbak antolatzen zituzten, non ez zen soilik ausazko jokoetan jokatzen, edo legez kanpoko tinba mota horietan gehien jokatzen zen jokoa pokerra zen, eta horretaz gain, diruarekin eta substantzia estupefazienteekin trafikatzen zen.[27]

Ludopatia.

Jokoari eta kasinoari dagokienez, arrisku nabarmenetako bat Ludopatia izeneko adikzioa da. Ludopatia edo ludomania jokoarekiko mendekotasuna da. Beste adikzio batzuk ez bezala, kasu honetan ez dago inolako substantziarik tartean, baizik eta adikzioa jokatzea da, eta horrek eragina du garunaren sari-zentroetan. Hala ere, ludopatia maiz gertatzen da substantzien abusuarekin batera.

Ludopatia duten pertsonek osasun mentaleko arazoak garatzeko arrisku handiagoa dute. Ohikoenak depresioa edo antsietatea dira. Ludopatiak izan dezakeen beste ondorio bat da ludopatia duen pertsona bat ezin dela jokatzen eta apustuak egiten gelditu, bere familiarengandik eta lagunengandik aldendu daitekeela, eta, horrez gain, jarrera zakarra eta amorragarria izan dezakeela. Ludopatia duen pertsona baten kasurik okerrenean, banka porrot ekar dezake, eta horrek, ia erabat, estresari edo depresioari eragiten dio, eta horrek, aldi berean, suizidioa eragin dezake.

Hauek dira arazo garrantzitsu honen irtenbideak:

Jokoarekiko mendekotasuna gainditzeko, arazoa onartzea beharrezkoa da. Hurrengo urratsa horrelako kasuetan espezialista batengana jotzea da, hala nola, psikologoarengana. Horrez gain, familiarekin eta lagunekin babestuta egoteak lagunduko dio jokalariari, bakarrik mendekotasuna ez gainditzeko. Kasu garrantzitsu bat da apustuekin edo jokoarekin zerikusirik ez duten hobby berriak bilatzea; kirola egitea irteera onenetako bat izaten da. Pertsona bati kasinoan sartzea debekatzeko aukera ere badago, dela establezimenduan bertan, dela online kasinoan. Egin beharreko gauza bakarra datu pertsonalak sartzea da, eta pasaportearen bidez erregistratu ahal izango da, eta Estatuko Erregistroan edo autonomia-erkidegoen arabera egin ahal izango da.[28]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Lur entziklopedietatik hartua.
  2. (Gaztelaniaz) «Nacimiento y evolución de los casinos en Europa y en el mundo» Red Historia 2020-12-23 (Noiz kontsultatua: 2022-05-11).
  3. Ministerio del Interior. (1979-01-23). Orden de 9 de enero de 1979 por la que se aprueba el Reglamento de Casinos de Juego. , 1710–1720 or. (Noiz kontsultatua: 2022-05-11).
  4. (Norvegieraz [bokmål]) «How to Play Roulette: Complete Guide to the Game» NCH 2021-10-02 (Noiz kontsultatua: 2022-08-27).
  5. (Gaztelaniaz) «Tipos de juegos de casino» Tipos.Wiki 2020-06-09 (Noiz kontsultatua: 2022-05-11).
  6. (Gaztelaniaz) «Cómo jugar al póker: las reglas del juego de cartas» El Español 2020-02-12 (Noiz kontsultatua: 2022-05-11).
  7. (Gaztelaniaz) «Reglas de los Juegos de Casino» instabet.com (Noiz kontsultatua: 2022-05-11).
  8. «Casino Etiquette - New York Times» archive.nytimes.com (Noiz kontsultatua: 2022-05-13).
  9. (Ingelesez) MTL, Cult. (2022-02-09). «The Different Dress Codes at Casinos» Cult MTL (Noiz kontsultatua: 2022-05-13).
  10. (Gaztelaniaz) Bellagio, el casino más icónico y emblemático de Las Vegas – Moove Magazine. (Noiz kontsultatua: 2022-05-13).
  11. (Gaztelaniaz) «Casino de Mónaco Monte-Carlo - Monaco Monte-Carlo» Monte-Carlo.mc (Noiz kontsultatua: 2022-05-11).
  12. (Ingelesez) «Las Vegas Casino | Caesars Palace Las Vegas» Caesars Home Page (Noiz kontsultatua: 2022-05-11).
  13. (Ingelesez) «THE VENETIAN MACAO : THE WORLDS LARGEST CASINO» GLOBAL ODYSSEY 2019-10-28 (Noiz kontsultatua: 2022-05-11).
  14. (Gaztelaniaz) Nuevatribuna. «Los casinos online y el motivo de su éxito» Nuevatribuna (Noiz kontsultatua: 2022-05-11).
  15. (Gaztelaniaz) CLM, Objetivo. (2020-05-08). «El confinamiento propicia el uso de casinos en línea» Objetivo Castilla-La Mancha Noticias (Noiz kontsultatua: 2022-05-11).
  16. (Gaztelaniaz) BAO, La Revista de Bilbao | Luckia Casino Bilbao. (Noiz kontsultatua: 2022-05-11).
  17. (Ingelesez) Barrière, Groupe. «Casino Barrière Biarritz : Shows, games, restaurants, bars and clubs» Casinos Barrière (Noiz kontsultatua: 2022-05-11).
  18. (Ingelesez) «Casino Safety and Security» dummies (Noiz kontsultatua: 2022-05-11).
  19. (Ingelesez) «Spotlight on Economics: Do Casinos Have a Positive Effect on Economic Growth?» Plone site (Noiz kontsultatua: 2022-05-11).
  20. (Gaztelaniaz) C, Maria. (2021-06-30). «La elegancia en el mundo de los casinos a través del cine» Bcn Cool Hunter (Noiz kontsultatua: 2022-05-11).
  21. (Gaztelaniaz) Costa, Diego Da. (2020-03-11). «Casinos de cine: 12 películas sobre casinos» Cinemagavia (Noiz kontsultatua: 2022-05-13).
  22. (Ingelesez) What the US law says about casinos – ihlresearch.org. (Noiz kontsultatua: 2022-05-11).[Betiko hautsitako esteka]
  23. Comunidad Autónoma del Principado de Asturias. (2014-09-11). Ley 6/2014, de 13 de junio, de Juego y Apuestas. , 70780–70811 or. (Noiz kontsultatua: 2022-05-13).
  24. (Ingelesez) «Studies: Casinos bring jobs, but also crime, bankruptcy, and even suicide» Washington Post ISSN 0190-8286. (Noiz kontsultatua: 2022-05-11).
  25. (Ingelesez) «Do Casinos Cause Crime?» The Crime Report 2009-12-21 (Noiz kontsultatua: 2022-05-11).
  26. (Ingelesez) «Italian Mafia Bets on Illegal Online Gambling» www.occrp.org (Noiz kontsultatua: 2022-05-11).
  27. (Gaztelaniaz) «La mafia y el blanqueo de capitales» Atalayar (Noiz kontsultatua: 2022-05-11).
  28. (Gaztelaniaz) fromm. (2019-11-09). «Soy Ludópata y quiero dejarlo: ¿qué puedo hacer?» Fromm Bienestar (Noiz kontsultatua: 2022-05-11).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]