Betleemgo Gobernazioa
Betleemgo Gobernazioa | |
---|---|
Palestina | |
Administrazioa | |
Izen ofiziala | محافظة بيت لحم |
Estatu burujabe | Palestina |
Mendeko lurralde | Zisjordania |
ISO 3166-2 | PS-BTH |
Hiriburua | Betleem |
Geografia | |
Koordenatuak | 31°39′N 35°18′E / 31.65°N 35.3°E |
Azalera | 660 km² |
Demografia |
Betleemgo Gobernazioa (arabieraz: محافظة بيت لحم, Muḥāfaẓat Bayt Laḥm) Palestinako Estatuko hamasei gobernazioetako bat da (arabieraz Muhafazah),[1] Zisjordania hegoaldean. Betleem hiria hiriburua da. Salah al-Tamari da gobernadorea.
Ezaugarriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Iparraldean Israelekin egiten du muga. Gobernazioak 644 km² kilometro koadroko azalera du; azalera horretatik, 80 km² Palestinako Aginte Nazionalaren kontrolpean daude gaur egun. Estatistiken Palestinako Zentroaren arabera, 2007. urtean 185.572 biztanle zituen.[2]
Antolaketa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gobernazioa 10 udalerrik, 3 errefuxiatu-eremuk eta 58 landa-barrutik osatzen dute.
Udalerriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Honako udalerri hauek udalerri-estatusa dute Palestinako Aginte Nazionaleko Toki Administrazioko Ministerioaren arabera.
- Battir
- Beit Fajjar
- Beit Jala
- Beit Sahour
- Beit Lahm (Belén)
- al-Dawha
- Husan
- al-Khader
- Nahalin
- Tuqu'
- al-Ubeidiya
- Za'atara
Errefuxiatuen kanpamentuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Politika
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Politikoki, Betleemgo gobernazioa Palestinako ezkerraren gotorlekua da. 2006ko Palestinako hauteskunde legegileetan, Palestina Askatzeko Fronte Popularra eta Alternatiba izan ziren boto gehien jaso zituzten bi alderdiak.