Berbena limoiusain
Berbena limoiusain | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Plantae |
Ordena | Lamiales |
Familia | Verbenaceae |
Leinua | Lantaneae |
Generoa | Aloysia |
Espeziea | Aloysia citrodora Antoni Palau i Verdera, 1784 |
Datu orokorrak | |
Gizakiak ateratzen dizkion produktuak | lemon verbena oil (en) |
Berbena limoiusaina verbenaceae familiako espeziea da, limoiaren antzeko usaina duena. Jatorriz Hego Amerikakoa da, bertan bere kaxa basa eremuetan loratzen da.
Deskribapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Zuhaixka hostoerorkor bat da, 3 metrotako altuera hartzen duena. Hostoak bertizilo hirukoitzetan multzokaturik daude. Lantzeolatuak dira eta 7 cm-ko luzera dute. Limoi usain sarkorra dute[1].
Uda aldera lore zuri txikiak ateratzen ditu 10 cm inguruko adarretan pilatzen direnak. Kanpai itxurako loreak ditu, hodi baten amaieran lau petalo banatzen dira.
Habitata
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Mundu osoko lorategietan asko loratzen den lore-landarea da, berau landatzeko klimarik egokiena eguzkitsua eta hezea da.
Erabilera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gastronomian espezia bezala erabiltzen da arrain eta oilaskodun platerei usaina emateko. Infusio digestio-laguntzailea eta freskagarria prestatzeko erabiltzen da.
Iruditegia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Landarea.
-
Hostoak.
-
Loreak.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Harrison, Lorraine. (2012). RHS Latin for gardeners. United Kingdom: Mitchell Beazley., 224 or. ISBN 9781845337315..