Ontziteria
Ontziteria edo Baxera (latinezko vascella, pl. neutro de vascellum, "Vasito") mahaia zerbitzatzeko erabiltzen den tresna multzoa da, janaria lekualdatu, zerbitzatu eta irensteko aukera ematen duena.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ezkila-formako hedalontziaren kultura, K. a. 2200 eta K. a. 1900 bitartean datatutako historiaurreko zibilizazio bat izan zen. Keramikazko ontzi edo edalontzi batzuk garatu zituen, kanpai-formakoak eta oso apainduak. Oro har, hileta-testuinguruetan aurkitu izan dira Europako zati handi batean; izan ere, Britainia Handian, Irlandan, Herbehereetan, Europako erdialdean eta Mediterraneo itsasoaren mendebaldean zabaldu zen.
Europako kulturaren bateratzea, hirugarren milurtekotik bigarren milurtekora igarotzean gertatu zen. Tarte honetan elite ospetsu batzuek sortutako interakzio-giro komertzialaren baitan azaltzen da, horien artean kanpai-formako ontzia zegoelarik. Moda baten adierazgarri gisa interpretatuko litzateke Europako eliteek edariari lotutako gizarte-zeremonietan erabiltzen duten luxuzko baxera bat, itun politikoetan, ezagutze-transmisioan edo ezkontza-aliantzetan ere erabiltzen dena. Ashgroveko pieza eskoziarraren hondarren analisiaren arabera, ontziak garagardoa edo ezti-ura edateko balio izan zuela ezagutzen da. Gainera, litekeena da, bilera sozialen bidez mendebaldeko Europara zabaldu izana.
Europako Brontze Aroan jada badira metalezko baxera aberatsak, Villenako altxorraren[1] [2] barne dagoena edo Grezian kokatuta dagoen Mizenaseko erregearen hilobikoa. Azken honetan, zeramika mizenikoen baxera arkeologikoak, kantaroak, kraterak, pitxerrak (euren formagatik "kabako kopa" deituak) eta metalezkoak (batez ere brontzezko lanparak) nabarmentzen dira.
Asirian eta Persian, urre eta zilarrezko baxeren aurkikuntzak ere dokumentatzen dira, edota brontzezko ontzi edo plater asiriarrak Numrudinen (gune zentrokideetan jarritako irudien erliebeekin) eta Senaqueribeko jauregiko (Koyundjiken) metal bereko katilu, kopa eta apaingarriak. Azken hauek Britainiar Museoan gordeta daude.
Panagiurišten aurkitutako altxorra K. a. 300 eta K. a. 280 bitartean kokatu da. 1949an, Bulgariako Plovdiv barrutiko nekropolian, antzinateko mahai zerbitzurik ospetsuenetako bat aurkitu zen, erabateko urrezko baxera batez osatua. Aurkitutako objektuen artean, emakumezkoen buru formako hiru pitxer (rhytones) eta lerro zentrokideetan errepikatutako burudun plater handi bat daude, ezkur-zirkulu baten inguruan.
Arte iberikoan, zeramika iberiko terminoa, margotutako zeramika iberiarrari dagokio. Arrazoi geometrikoz, lorez edo giza arrazoiez apaindutako baxera fina da, kolore gorri ardotsukoa. Gaur egungo Albacete probintziako lurraldeak bereziki oparoak dira arte lagin ezberdinen aurkikuntzei dagokienez. Urregintzan, Abengibreko Altxorra deitua nabarmentzen da, idazkun iberiarrak dituen zilarrezko baxera multzo bat duena.
Erromatar munduan, urregintza klasikoko piezarik hoberenen eta ospetsuenen artean (nahiz eta jada erromatar jatorrikoak izan), Hildesheimeko altxorrarekoak dira. Germaniarrek, Publio Quintillo Varoren legioak suntsitzean (9. urtea) lortutako gerra harrapakinatzat hartzen dira. Bere baxera eder eta zilarrezko tresna ezberdinen artean daude (altxorraren hirurogeita hamar pieza baino gehiago): Minervako Pátera ospetsua, eserita dagoen jainkosa honen irudiarekin; eta erromatar pisuko 30 liberako kratera handia.
Kristau primitiboaren garaitik, aldarerako eta agapeak ospatzeko erabili izan ziren urrezko beirazko edalontziak geratzen zaizkigu. Edalontzi hauek eta disko formako antzeko beste beira batzuk, bi laminaz osatuta daude.,hauen artean irudi kristauak eta inskripzioak margotuta edo grabatuta daramatzan urrezko beste xafla oso mehe bat zabaltzen delarik. Hemendik aureografiko izena datorkie.
Osagaiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Baxeraren osagaiak platerak, edalontziak eta iturriak dira. Normalean, zeramikazko materialez egiten dira, hala nola, loza edo portzelanaz. Badira beirazkoaz, metalezkoak, plastikozkoak edo egurrezkoak ere. Batzuetan, mahai-tresnak ere, baxeraren zatitzat hartzen dira, ia beti metalez egindakoak.
Platerak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Baxerak honako plater mota hauek ditu:
- Plater sakonak - Likidoak (saldak, zopak) edo elikagai jariakinak (potajeak, egosiak) zerbitzatzeko aproposak.
- Plater lauak - Plater arinagoak eta gutxi kargatutakoak zerbitzatzeko aproposak.
- Postreko platerak - Zati txikiak zerbitzatzeko aproposak.
Osagarriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Baxeraren tamainaren arabera, horiei elementu osagarri asko gehitzen zaizkie,
Katiluak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ontziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Saltsaontziak
- Zopa-ontziak
- Iturriak.
Beste plater batzuk
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Ogirako platerak
- Katiluetarako platertxoak
- Hornigai platerak.
Kolorea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Baxerak hainbat kolore eta formatutan eros daitezke. Halere, zuria eta beixa kolore soil eta dotoretzat ditugu. Bestalde, plater zuriak oso hedatuak daude, kanpo aldean apaingarria daramaten plater zuriak dira hedatuenak izanda.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «Museo Arqueológico» www.museovillena.com (Noiz kontsultatua: 2021-05-11).
- ↑ «El tesoro de Villena (Edad de Bronce en Alicante) - Comunitat Valenciana» www.comunitatvalenciana.com (Noiz kontsultatua: 2021-05-11).