Bataiarri
Bataiarria, bataioaren sakramentua egiteko erabiltzen den ura duen pontea da. Egitura beregain bezala egon ohi da elizaren posizio nabarmen batean, aitaren egiteko ponteak berriz horma edo zutabeetara itatsita egoten diren bitartean. Batzuetan kapera edo eraikin propioa ere izaten du bataiarriak, bataiotegia.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bataiarriak, jada katakonbatan daude, eta Konstantino I.a Handiaren baketik, bataiategietan. Bataiarri primitiboak, laukiluze formako pila handiak ziren, eta lurrean hondoratuak zeuden, bakarrik, ertzak bere gainetik agertuz, San Poncianoren katakonbetan ikus daitekeen bezala, non, oraindik, kontserbatzen den bat bertan, margotutako gurutze baten oina, harresian apaindura handiena duenaren berezitasunarekin. Konstantinoren bakearen ondoren eraikitako bataiategietan jarraitu zuen bataiarri handi eta hondoratuen erabilerak, laukiluze formakoak zein poligonal edo zilindrikoak, gero, lurretik altxatuak beste batzuk ere jarri ziren arren. Azken hauek, ohi, harriz egiten ziren, baina brontzezkoak ere egon ziren, batzuk eta besteak, eurei lotutako oin edo euskarriren batean eutsiak. Urperaketa bidezko bataioa ia erabat ezabaturik XIV. mendearen amaieran, (tokiren batzuetan, urperaketa partzial bezala jarraitu zuen arren beste bi mendez), bataiarriak txikiagoak egin ziren XV. mendetik, eta, mende honetan, dorretxo edo zinborio batekin estali ziren.
Hondoratuak ez zeuden bataiarrien kanpoaldea, bataiarria bera egina izan zen garaian estilo nagusia zeneko erliebeekin apainduak izan ziren, eta, batzuetan, bataioarekin zerikusia zuten irudiekin. Baina barnealdea laua geratzen zen, bataiarri txikietan, orokorrean, tabike baten bidez bi zatitan banaturik, bata, ur gordailu bezala, eta bestea, bataiaturiko umearen burutik erortzen zen ura biltzeko.
Erdi Aroko bataiarriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hainbat tokitan Erdi Aroko lehen mendeetako bataiarriak kontserbatzen dira. Adibidez:
- Grottaferratako zilindrikoa (Erromatik gertu), ustez, V. mendekoa
- Baños de Cerratokoa (Palentzia), VII. mendekoa izan daitekeena, bere elizako zatirik garrantzitsuena bezala, eta 1,10 metroko altuera duena
- San Isidoro basilikakoa, laukiluze formakoa eta irudi edo eszena biblikoen erliebe baldarrekin, ustez X. mendekoa
- Beudakoa (Girona)koa, XI. mendekoa
- San Pedro de Villanuevakoa (Asturias) 1107koa
- San Vicente basilikakoa (Ávila) XII. mendekoa.
Euskal Herriko bataiarri bereziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gurean historikoki eta artistikoki balore handiko bataiarri asko gordetzen dira. Hona hemen lurraldez-lurralde horietako batzuk:
Araban
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Estibalitzen XIII. mendeko bataiarria.
- Legutioko Urbina auzunean San Antolin elizan.
- Uribarri (Kuartango), XIII. mendekoa.
Bizkaian
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Maruri-Jatabeko San Lorentzo elizan, Erdi Aroko bataiarria; berez, XIII. mendeko Santa Krutz baselizatik ekarritako kapitela zen.[1]
Gipuzkoan
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Ormaiztegiko San Andres Parrokian VIII. mendekoa.[2]
- Debako Elorriagako San Sebastian baselizan bataiarri erromanikoa.
- Olaberriko San Joan elizan, XVI. mendekoa.
- Zaldibiako Santa Fe Parrokiaren bataiarria, XIII. mendekoa.[3]
Nafarroan
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Arbizuko San Juango bataiarria.[4]
- Abaurregainako San Pedro Elizan Erdi Aroko bataiarria.[5]
- Zuasti, XVI. mendekoa.
- Benegorriko bataiarria, gaur egun Uxue, Erdi Arokoa.[6]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ https://web.archive.org/web/20141022135450/http://www.eudel.net/eu/municipios/bizkaia/maruri_jatabe
- ↑ https://web.archive.org/web/20141108042941/http://www.ivap.euskadi.net/r61-vedorok/eu/contenidos/d_destinos_turisticos/0000008903_d2_rec_turismo/eu_8903/8903-ficha.html
- ↑ https://web.archive.org/web/20141031000039/http://www.goierriturismo.com/zaldibia
- ↑ https://web.archive.org/web/20150923172927/http://www.arbizu.info/arbizuko_udala/OIhan_Ederra_files/Oihan%20Ederra%202007.pdf
- ↑ https://web.archive.org/web/20141021171817/http://www.aezkoa.net/eu/ayuntamientos-del-valle/abaurregaina-abaurrea-alta/
- ↑ https://www.flickr.com/photos/paulayjesus/9016026595/in/pool-994120@N22[Betiko hautsitako esteka]