Edukira joan

Zaldibia

Koordenatuak: 43°02′11″N 2°08′59″W / 43.03639°N 2.14972°W / 43.03639; -2.14972
Wikipedia, Entziklopedia askea
Zaldibia
 Gipuzkoa, Euskal Herria
Saturdiren baseliza. Atzean, Larrunarri edo Txindoki mendia.
Administrazioa
EstatuaEspainia
ErkidegoaEuskal Autonomia Erkidegoa
LurraldeaGipuzkoa
EskualdeaGoierri
Izen ofizialaZaldibia
Posta kodea20247
INE kodea20078
Herritarrazaldibiar
Ezizenaarkakuxok
Kokapena
Koordenatuak43°02′11″N 2°08′59″W / 43.03639°N 2.14972°W / 43.03639; -2.14972
Map
Azalera16,43 km²
Garaiera167
Distantzia41 km Donostiara
Demografia
Biztanleria1.735 (2023)
62 (2022)
alt_left 789 (%45,5) (%47,5) 824 alt_right
Dentsitatea1,06 bizt/km²
Hazkundea
(2003-2013)[1]
% 1,13
Zahartze tasa[1]% 19,95
Ugalkortasun tasa[1]‰ 44,59
Ekonomia
Jarduera tasa[1]% 72,08 (2011)
Genero desoreka[1]% 2,57 (2011)
Langabezia erregistratua[1]% 9,11 (2013)
Euskara
Euskaldunak[1]% 80,91 (2010)
Etxeko erabilera[2]% 74.06 (2016)
Datu gehigarriak
Sorrera1615 (juliotar egutegia)
Webguneahttps://zaldibia.eus/

Zaldibia Gipuzkoako hego-ekialdeko udalerri bat da, Goierri eskualdekoa. 2016. urtean 1.566 biztanle zituen. Hegoaldean mugakide du Aralarko mendilerroa, eta hor hiru barrendegi ditu: Martxabaleta, Matxitxane eta Atxuripea. Zaldibia UEMAko kidea da.

Mugakide ditu iparraldean Arama eta Gaintza, hegoaldean Aralarko mendilerroa eta Ataun, ekialdean Abaltzisketa eta Aralar, eta mendebaldean Ordizia, Lazkao eta berriz ere Ataun.

Amundarain ibaia Zaldibian

Udalerrian Arkakan iturburua duen Amundarain ibaiari Urtsuaran ibaiak bat egiten dute, ondoren Amundarain ibaia Ordizia eta Aramako mugaraino jarraitzen du, bertan Oria ibaiari batzen zaio.

Lehen aipamenak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Antzina, Zaldibia bi auzo edo gunetan banatzen zen: bata, Saturdi auzoa, izen berdineko baselizaren inguruan, santu horrek bere lehen menpekotasuna Nafarroako Erresumari izan zela adierazten du; eta bigarrena, XII. mendetik aurrera Santa Fe de Champayn edo Kanpain izenez agertzen da (1134an Iñigo Taxoarekoak Aralarri dohaintzan emana). XIII. mendearen hasieran bi hauek ziren herriaren guneak.

Zaldibia, 36ko gerra ostean

Donejakue bidea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zaldibia, bere izenak ongi adierazten duen bezala (Zaldi eta Ibi), Gipuzkoa eta Nafarroa arteko zaldizkoen bidea zen, eta Goi Erdi Aro osoan Nafarroako Erresumaren barnean eta Donejakue Bidearen bigarren mailako bide baten pasagunean egon zen, Santa Fe santa frankoaren izenak ulertzera ematen duenez. Gaur egun ere oraindik Zaldibia eta Nafarroa elkartzen zituen Aralarko galtzadaren zati bat gorde da.

1200an Gipuzkoa Nafarroako Erresumatik banandu eta Gaztelako Erresumara igarotzean, Nafarroako muga berriak gotortu egin ziren, eta muga horretako guneetako bat Ausa Gaztelu mendiaren gailurra izan zen. Bertan, gaztelu bat eraiki zen, hortik mendiaren izena, eta gaur egun eraikin honen aztarnak oraindik gailurrean ikusgai daude.

Ordiziarekiko batasuna

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zaldibia izena agirietan lehenbiziko aldiz 1399an agertzen da, hain zuzen ere, Ordiziarekin elkartu zeneko garaian. 1399ko apirilaren 8an Zaldibia eta beste zenbait herri Ordiziara elkartu ziren, eta 1402ko abuztuaren 5ean Henrike II.a Gaztelakoak batasun hau berresti zuen. Jurisdikzio zibil eta kriminala Ordizian zetzan, halere Zaldibiak auzo eta mendiak bere jabetzan gorde zituen, bai eta bere berezko administrazio ekonomikoa ere. Batasuna mugan ohikoak ziren nafarren erasoez defendatzeko eta herrigune nagusi eta indartsuago bat osatzeko helburuz gauzatu zen, bai eta XIV. mendean zehar maiz jazotako jauntxoen liskar eta gipuzkoar banderizoen alde ezberdinen arteko borrokeei aurre egiteko ere.

Banaketa eta udalerria

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jada denboraren poderioz batasuna mantentzeko arrazoiak desagertzean, Zaldibia Ordiziatik banandu zen, eta 1615eko otsailaren 13an Filipe III.a Espainiakoak udalerri titulua eman zion. Udalerri titulua bereganatzean berezko jurisdikzio zibil eta kriminala ere eskuratu zuen. Guzti hau orduko 143 biztanleko 25 dukat ordaindu eta gero. Bere udalerri estreinaldia 1615eko Elgoibarko Batzarrean egin zuen, horretan Joan Urtesabel eta Joan Gartzia Estensoro ordezkariek Zaldibia ordezkatu zuten.

  • Plazako frontoia[3]
  • Eskola eremuko frontoi estalia[3]
  • Belar artifizialeko gune balio anitza[3]
  • Probalekua[3]
  • Gimnasioa[4]
  • Osasun zirkuitoa[5]
  • Karrerane kultur etxea[4]
  • Kimuene kulturgunea[4]
  • Herri antzokia[4]
  • Parke botanikoa[8]

Zaldibia Donostiatik 45,5 kilometrora eta barruti judizialeko hiriburua den Tolosatik 20 kilometrora dago. Tren geltoki hubilera Ordiziako geltokia du. Zaldibiatik Ordiziara doan eskualde errepidearen bidez N-1 autobidearekin lotuta dago. Gainera, Ordiziara doan errepide horretatik ateratzen den beste errepide baten bidez Gaintza udalerriarekin ere badu lotura. Aldiz, eskualde errepide horren bestaldetik maldan gora igo, Larraitzetik igaro eta Abaltzisketa udalerriarekin lotuta dago. Arkakara doan errepidea hartuz gero ere, herrigunearen irteeratik ateratzen den errepidea hartu eta maldan gora eginez lotura du Lazkaomendirekin, eta hortik Lazkao eta Ordizia udalerrietara ere joan daiteke.

2019an herriak 1.630 biztanle zituen, horietatik %20,67k 65 urte edo gehiago zituen. Atzerrian jaiotakoak %13,07 ziren.[9]

Zaldibiako biztanleria

2017an honela banatzen ziren sektore ekonomikoak: Lehen sektorea BEGaren %3,5. Bigarren sektorea %29,2. Hirugarren sektorea %60,8. Eraikuntza %6,6.[9]

2007ko udal hauteskundeak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2007an Aralar, PSE-EE eta PP alderdiek hartu zuten parte hauteskundeetan (legez kanpo utzi baitzuten EAEren zerrenda). Hona hemen emaitzak:

  • Aralar: 435 boto (9 eserleku).
  • PSE-EE: 13 boto (eserlekurik ez).
  • PP: 8 boto (eserlekurik ez).

Halaber, EAEren hautagaitza legez kanporatua 435 herritarrek bozkatu zuten. Ondorioz, Aralar eta EAEren arteko itun ez-ofizial baten bidez gauzatu zen udalerriaren kudeaketa politikoa.[10] Hitzarmenak 2 urte iraun zuen, Aralarrek 2009ko ekainaren bukaera aldera udala desadostasunengatik utziko zuela iragarri arte.[11]

2011ko udal hauteskundeak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2011ko maiatzaren 22ko udal hauteskundeetan Bildu koalizioak bederatzi zinegotzi eskuratu zituen, eta Joxan Etxabe hautatu zuten alkate.

2015eko udal hauteskundeak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2015eko maiatzaren 24ko hauteskundeetan Joxan Etxabe hautatu zuten alkate berriro,[12] Euskal Herria Bilduren bederatzi zinegotziei esker.

2019ko udal hauteskundeak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2019ko udal hauteskundeetan hauek izan ziren emaitzak: EH Bilduk 518 boto (6 zinegotzi). EAJk 263 boto (3 zinegotzi). PSE-EEk 5 boto.[13] Eztitxu Mujika (EH Bildu) aukeratu zuten alkate.[14]

Udal hauteskundeen jarraipen historikoa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zaldibiako udalbatza

Alderdia

2015eko maiatzaren 24a

2011ko maiatzaren 22a

Zinegotziak Boto kopurua Zinegotziak Boto kopurua
Euskal Herria Bildu*
7 / 9
620 (% 76,26)
7 / 9
574 (% 71,48)
Independenteak
2 / 9
185 (% 22,76)
2 / 9
215 (% 26,77)
Euskadiko Alderdi Sozialista (PSE-EE(PSOE))
0 / 9
8 (% 0,98)
0 / 9
12 (% 1,49)
*2011ko hauteskundeetan Bildu gisa aurkeztu zen koalizioa.
Datuen iturria: Hauteskundeen emaitzak euskadi.net webgunean
Ausa Gaztelu mendiaren gailurra eta antzinako gazteluaren aztarnak. Atzea, Txindoki.


Iparragirre baserria

Hauek izan dira Zadibiako azken alkateak:

Alkatea Agintaldi hasiera Agintaldi amaiera Alderdia[15]
Jose Martin Eskisabel Elorza[15][16] 1979 1983 Asamblea Popular
Miguel Maria Jauregi[16] 1983 1987 Herri Batasuna
Miguel Maria Jauregi[16] 1987 1991 Herri Batasuna
Miguel Maria Irastorza[16] 1991 1995 Zaldi-Ibia Udal Taldea
Jose Ignacio Elizegi[16] 1995 1999 Herri Batasuna
Joakin Zubeldia Aranburu[16] 1999 2003 Euskal Herritarrok
Patxi Aierbe 2003 2007 Aralar
Patxi Aierbe[10] 2007 2009 a[11] Aralar
Ramon Nazabal 2009 2011 Kudeaketa batzordea
Joxan Etxabe Nazabal[12] 2011 2015 Bildu
Joxan Etxabe Nazabal[12] 2015 2019 Euskal Herria Bildu
Eztitxu Mujika Mariezkurrena[14][17] 2019 Jardunean Euskal Herria Bildu

a Alkateak ez zuen legegintzaldia bukatu.

Zaldibia, 1940 inguruan
Sakontzeko, irakurri: «Goierriko gipuzkera»

2016an herritarren %80,77 euskalduna zen.[9]

Ondasun nabarmenak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Santa Fe elizaren ikuspegia.
Mondeju zuria Zaldibiakoa da.

Zaldibiar ospetsuak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Joan Ignazio Iztueta zaldibiar folklorista
Zaldibiako frontoia

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b c d e f g Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
  2. «Etxeko erabilera» Euskararen erabilera (Wikipedia).
  3. a b c d Elaide. «Kirol azpiegiturak» zaldibia.eus (Noiz kontsultatua: 2020-07-16).
  4. a b c d Elaide. «Areto eta gune balioanitzak» zaldibia.eus (Noiz kontsultatua: 2020-07-16).
  5. Elaide. «Osasun zirkuitoa» zaldibia.eus (Noiz kontsultatua: 2020-07-16).
  6. zaldibia.org. «zaldibia.org» www.zaldibia.org (Noiz kontsultatua: 2020-07-16).
  7. «Lardizabal eskola» lardizabal.eus (Noiz kontsultatua: 2020-07-16).
  8. Elaide. «Parke botanikoa» zaldibia.eus (Noiz kontsultatua: 2020-07-16).
  9. a b c «Web Eustat. Zaldibiako datu estatistikoak» eu.eustat.eus (Noiz kontsultatua: 2020-07-16).
  10. a b (Gaztelaniaz) Ituna Gara egunkarian
  11. a b Berria: Aralarrek Zaldibiako Udala utzi du, udaletxean izandako "ezadostasunengatik"[Betiko hautsitako esteka]
  12. a b c «Joxan Etxabe: "Udala herritarrek egiten dute"» Goierriko Hitza 2015-10-29 (Noiz kontsultatua: 2020-07-16).
  13. www.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2020-07-16).
  14. a b «Makilak aldatu dira eskuz» Goierriko Hitza 2019-06-17 (Noiz kontsultatua: 2020-07-16).
  15. a b (Gaztelaniaz) «Base de datos de Alcaldes y Concejales:: Ministerio de Política Territorial y Función Pública ::» www.mptfp.gob.es (Noiz kontsultatua: 2021-08-11).
  16. a b c d e f «Zaldibia - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2021-05-02).
  17. «2019-2023 Udalbatzako ordezkariak» zaldibia.eus (Noiz kontsultatua: 2021-05-11).
  18. «Iparragirre baserria. Ondarea. Euskal Ondare Kulturalaren Informazio Sistemaren hasiera orria» www.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2020-07-16).
  19. (Gaztelaniaz) Iparragirre baserriaren izendapena EHAAn
  20. Elaide. «Zaldibiako festak» zaldibia.eus (Noiz kontsultatua: 2020-07-16).
  21. Elaide. «Saturdi auzoa» zaldibia.eus (Noiz kontsultatua: 2020-07-16).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Gipuzkoa