Edukira joan

Bastanga

Wikipedia, Entziklopedia askea
Bastanga
Kretazeo berantiar-Gaur egun

Sailkapen zientifikoa
ErreinuaAnimalia
FilumaChordata
KlaseaChondrichthyes
OrdenaMyliobatiformes
Familia Dasyatidae

Bastanga ur gaziko arrain kartilaginosoen familia da, Dasyatidae izenekoa.

Gehienak munduko ur tropikal eta subtropikaletan bizi badira ere, badaude ur epeletan bizi direnak. Euskal Herriko itsasoan bi espezie bizi dira: bastanga arantzadun eta bastanga arrunta.

Stephen Robert “Steve” Irwin, Krokodilo-ehiztaria ezizenez ere ezaguna 2006ko Irailaren 4an, Steve urpeko igeriketan ari zela, bularrean eztena sartu zion Dasyatidae familiako arraia batek, eta hantxe hil zen.

Ondoan zihoan kameralariak grabatu zuen heriotza. Steveren ekoizle John Staintonen arabera, Steve arraiaren gainera igo zen, eta arraiak isatsa jaso, bularrean kolpatu eta bihotza zeharkatu zion.

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Bastanga Aldatu lotura Wikidatan
Wikispezieetan bada informazioa gehiago, gai hau dela eta: Dasyatidae


Biologia Artikulu hau biologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.