Balkanizazio
Balkanizazioa interes kontrajarriak dituzten estatuek (edo-eta estatu horretan bizi diren nazio ezberdinetako biztanleek) osatzen duten lurraldearen zatiketari eta horien arteko gatazka-egoera etengabeari deritzo. Izen honen jatorria Lehen Mundu Gerraren aurreko urteetan Balkanetan gertatutakoan datza. 1912 eta 1913an bi gerra (Balkanetako Gerrak) izan ziren lurralde honetan Gerra Handiaren aurrekariak izan zirenak. Jugoslavia ohian 1991. urtetik aurrera balkanizazio prozesu berria gertatu zen, serbiar, kroaziar eta bosniar musulmanek izandako istiluen ondorioz.
XX. mendearen erdialdetik, "Ekialdeko arazoa" mehatxu handi bat izan zen Europako bake eta orekarako. Jatorriz, Otomandar Inperioaren egoera ahula eta erlijio, kultura eta etniaren ikuspegitik hain desberdinak ziren herrien nazio itzartzea ziren arazoaren oinarri; baina, horren ondoan, Mediterraneorantz bidea zabaltzeko Errusiaren asmoa, horren aurkako britaniarren borondatea eta Austria-Hungariaren inperio luzea ere aintzat hartu behar dira.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Artikulu hau politikari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |