Edukira joan

Badengo Dukerri Handia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Badengo Dukerri Handia
Großherzogtum Baden
1806 – 1918
Dukerria
Badengo Dukerri Handiko bandera

Badengo Dukerri Handiko armarria

Alemaniako batasunaren osteko kokapena
Geografia
HiriburuaKarlsruhe
Biztanleria210.000 (1803)
2.009.320 (1905)
Azalera3400 km²
Kultura
Hizkuntza(k)Alemana
ErlijioaKatolizismoa, Protestantismoa
Historia
Aurrekoa
Badengo Hauteslerria
Ondorengoa
Badengo Errepublika
Artikulu hau Alemaniako eskualde eta antzinako estatuari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Baden (argipena)».

Badengo Dukerri Handia (alemanez: Großherzogtum Baden) Alemaniako hego-mendebaldeko antzinako estatua izan zen, Rhin ibaiaren ekialdeko bazterrean kokatutakoa. Basilea eta Mannheim arteko ordokietatik Oihan Beltzaren mendebaldera hedatzen zen, eta baita Suabiako eta Frankoniako eskualde batzuetara ere. Hiriburua Karlsruhe zuen

Lehenik erromatarrek eta gero alamanek okupatu ondoren, Baden margraverri (alemanez: markgrafschaft, "markako konderria") bihurtu zen 1100 aldera. Erreforma Protestantearen ondoren, katolikoen eta protestanteen arteko gorabehera ugari izan ondoan, Dukerri Handi egin zuten 1806an, eta 1815etik aurrera Germaniar Konfederazioaren partaide bihurtu zen.

1870ean, Alemaniako Inperioaren parte egin zen, eta harrezkero, Alemaniaren historia modernoa bizi izan du, gainerako Alemaniako estatuekin batera. 1952an, Alemaniako Errepublika Federala osatu zenean, Baden eta Württemberg lurraldeak Baden-Württemberg izeneko land berria osatzeko elkartu ziren.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]