Azantza (pilotaria)
Azantza (pilotaria) | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Kanbo, 1760 |
Herrialdea | ![]() |
Heriotza | Kanbo, 1839ko urtarrilaren 26a (78/79 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara frantsesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | pilotaria eta Laxoa |
Piarres Sorhondo, edo Azantza zaharra, (Kanbo, Lapurdi, 1760 - ?, 1839ko urtarrilaren 26a) XVIII. mendeko pilotaria izan zen. Laxoaz aritu zen.[1][2]

Azantza lapurtarra Azantzako semea edo Azantzako jaun Pedro izenaz agertzen da kantu herrikoietan. Kanboko dorretxe honetako orduko jaunak Sorhondo[3] (frantsesez: Sorhainde) leinukoak ziren, beraz, Louis Dassanceren ustetan Azantza Bertrand de Sorhainde jaunaren bigarren semea izan zen, Piarres Sorhondo (Jean-Pierre Sorhainde) izenekoa, 1760 eta 1839 artean bizi zena. Batzuen ustez, gaztea zela, armadan izan zen. Bere senide batzuk Frantziako Iraultzaren la Terreur garaian erailak izan zirenez eta bere arerio nagusia zen Perkainen aurka Tolosan jokatu zuenez,[4] litekeena da Espainiako erregeak sorturiko "nafar tertzioetan" aritu izana.
Perkainen kantua edo Perkain eta Azantza kantuak honela dio:
« | Azantzako semea nik ez dut mendratzen, Bere parerik ez du pilota botatzen; |
» |
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Nosotros Los Vascos, Juegos y Deportes (Volumen I, La Pelota Vasca). Lur Argitaletxea. ISBN 84-7099-261-9
- ↑ Gizonak (Los forjadores de Euskal Herria) (2. liburukia). Kriselu. ISBN 84-7728-211-0
- ↑ «Sorhondo - Deiturak - EODA» www.euskaltzaindia.eus (kontsulta data: 2024-05-13).
- ↑ "Bat zen Perkain zaharra..." kantua
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Perkain pilotaria, Xan Inda
- Azantza gazte pilotaria, Peio Sohrondo
- Lapurdiko deportazioa (1794)
- Lurbinttoko ohoinak
- Azken agurraren negarra
- Jean Baptiste Cavaignac
- Jacques Pinet
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]![]() |
Artikulu hau Lapurdiko biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
Adi: Berezko "Azantza" antolatzeak aurreko berezko "Azantza zahar, Piarres Sorhondo" antolatzea gainditzen du.