Atharratze-Sorholüze
Atharratze-Sorholüze | |||
---|---|---|---|
Zuberoa, Euskal Herria | |||
Atharratzeko plaza. | |||
| |||
Kokapena | |||
Herrialdea | Euskal Herria | ||
Lurraldea | Zuberoa | ||
Administrazioa | |||
Estatua | Frantzia | ||
Eskualdea | Akitania Berria | ||
Departamendua | Pirinio Atlantikoak | ||
Elkargoa | Euskal Hirigune Elkargoa | ||
Barrutia | Oloroe-Donamaria | ||
Kantonamendua | Euskal Mendialdea | ||
Izen ofiziala | Tardets-Sorholus | ||
Auzapeza | Arnaud Villeneuve (2008-2014) | ||
Posta kodea | 64470 | ||
INSEE kodea | 64533 | ||
Herritarra | atharraztar-sorholüztar | ||
Geografia | |||
Azalera | 14.99 | ||
Garaiera | 209 - 793 | ||
Demografia | |||
Biztanleria | 551 (2018: 7) | ||
Dentsitatea | 39,36 biztanle/km² | ||
Zahartzea[1] | % 26,61 | ||
Ugalkortasuna[1] | ‰ 56,22 | ||
Ekonomia | |||
Jarduera[1] | % 69,87 (2011) | ||
Desberdintasuna[1] | % 5,23 (2011) | ||
Langabezia[1] | % 4,78 (2013) | ||
Euskara | |||
Euskaldunak | % 74,84 (2010) | ||
Erabilera | % 47,64 (2011) | ||
Datu gehigarriak | |||
Sorrera | 1859 (Atharratze eta Sorholüze batu). urtea |
Atharratze-Sorholüze ([ad̟ðaʁats̻e s̺oʁ̞holys̻e]) Zuberoako udalerri nagusietako bat da, Maule, Sohüta, Barkoxe eta Bildoze-Onizpea udalerriekin batera. Halaber, Basabürüko hiriburua da.
Probintziako beste udalerriek bezala, galera demografiko handia izan du azken hamarkadetan.
Benito Lertxundi kantariak ezagunago egin zuen herria "Atharratzeko Jauregia" abestiagatik.
Izena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]"Atharratze" toponimoak[2] aldaera hauek izan zituen: Tardedz (1249, Oloroeko notarioa[3]), Tardetz (1385, Duchesne Bilduma CXIV Liburukia[4]), Tarzedz (1310, Baionako kartularioa[5]), Tardix (1692, Lextarreko Gortearen arautegia).
"Sorholüze" toponimoa[2] 1520ko Zuberoako ohituran[6] agertzen da. Agian euskarazko sorho edo "soro" hitzarekin lotura du.
Frantsesez eta okzitanieraz Tardets-Sorholus du izena.
Geografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hidrografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Udalerria Oloroeko uhaitzaren ibaiadar batzuek zeharkatua da[7]:
- Joos erreka eta haren ibaiadarrak:
- Ibarra erreka
- Sustaris erreka
- Ühaitza eta haren ibaiadarrak:
- Batasse erreka
- Etxeberri erreka eta haren ibaiadarrak:
- Adacassé erreka
- Erretzu erreka
- Goienlepue erreka
- Jaga erreka
- Laritolle erreka eta haren ibaidarra:
- Lauzibar erreka
Udalerri mugakideak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Barkoxe iparraldean.
- Aloze eta Iruri mendebaldean.
- Montori hego-ekialdean.
- Liginaga-Astüe hegoaldean.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1790, Atharratzeko Kantonamendua 10 herrik osatua izan zen: Hauze, Ligi-Atherei, Larraine, Liginaga-Astüe, Montori, Santa Grazi, Zalgize, Sorholüze, Atharratze eta Iruri[2].
1859ko apirilaren 17an, Atharratze eta Sorholüze herriak batu eta Atharratze-Sorholüze udalerria sortu zuten, Onizegaine antzinako herriaren zati batekin batera (beste zatiak Aloze-Ziboze-Onizegaine sortu zuen). Segidan eliza berria eraikitzeari ekin eta 1866an bukatu zuten. Antzinako eliza 1883an bota zuten.
1905eko irailaren 1ean Oloroe-Maule trenbidearen Landa-Atharratze tartea ireki zuten.
Ekonomia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Udalerriko ekonomia laborantzan dago oinarritua (abelazkuntza, belardiak). 2007an lan egiteko adina zuten pertsonak 330 ziren, horien artean 233 aktiboak ziren eta 97 inaktiboak ziren. 233 pertsona aktiboetatik 219 lanean zeuden (119 gizon eta 100 emakume) eta 14 langabezian zeuden (5 gizon eta 9 emakume). 97 pertsona inaktiboetatik 43 erretiraturik zeuden, 23 ikasten zeuden eta 31 "bestelako inaktibo" gisa sailkaturik zeuden.[9]
Diru sarrerak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2009an Tardets-Sorholus udalerrian 244 unitate fiskal zeuden, 467 pertsonek osaturik. Pertsona bakoitzeko diru-sarrera fiskalaren mediana 16.577€ zen.[10]
Ekonomia jarduerak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2007an zeuden 83 komertzioetatik, 1 erauzte enpresa zen, 2 janari enpresak ziren, 3 bestelako produktu industrialen fabrikazioko enpresak ziren, 7 eraikuntza enpresak ziren, 16 ibilgailuen saltze eta konpontze enpresak ziren, 3 garraio enpresak ziren, 8 ostalaritza eta jatetxe enpresak ziren, 8 finantziazio enpresak ziren, 6 higiezinen enpresak ziren, 5 zerbitzu enpresak ziren, 17 administrazio publikoko enpresak ziren eta 7 «beste zerbitzu jarduera batzuk» multzoan sailkatutako enpresak ziren.[11]
2009an zeuden norbanakoentzako 20 zerbitzu publikoetatik, 1 Ogasun Publikoaren administrazio bulegoa zen, 1 jendarmeria, 1 posta bulegoa, 3 banku bulegoak, 1 funeraria, 3 ibilgailuen konpontzeko eta nekazaritza tresnetako lantokiak, 2 margolariak, 1 zurgina, 1 iturgina, 3 ile apaindegiak, 2 albaitariak eta 1 apaindegia.[12]
2009an zeuden 12 establezimendu komertzialetatik, 3 120 m2 baino gutxiagoko dendak, 2 okindegiak, 2 harategiak, 1 liburu denda zen, 2 zapata-dendak eta 2 drogeria ziren.[13]
2000. urtean Tardets-Sorholus udalerrian 21 nekazaritza-ustiategi zeuden, 690 hektarea erabiltzen.[14]
Etxebizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2007an 363 etxebizitza zeuden, 262 familiaren etxebizitza nagusia ziren, 55 bigarren erresidentzia ziren eta 45 hutsik zeuden. 225 etxeak ziren eta 137 apartamentuak ziren. 262 etxebizitza nagusietatik 152 bere jabearen bizilekua ziren, 89 alokairuan okupaturik zeuden eta 22 doan lagata zeuden; 8 etxek gela bat zuten, 30 etxek bi zituzten, 51 etxek hiru zituzten, 57 etxek lau zituzten eta 116 etxek bost zituzten. 128 etxebizitzek parking plaza bat zuten azpialdean. 120 etxetan auto bat zegoen eta 87 bi edo gehiago zeuden[15]
Demografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Biztanleriaren bilakaera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Jean de Jaurgainen "Journal de Pierris Casalivetery" egunkariaren arabera[16] Maule-Lextarreko notarioa zen Pierre Casaliveteryk zioen 1460 eta 1481 artean 7,5 su zeudela Atharratzen eta 1540 eta 1548 artean 47, hau da, 41 eta 258 biztanle hurrenez hurren.
Bi herrien batuketa gertatu ondoren, XIX. mendearen bigarren erdialdean, Atharratze-Sorholüzeko biztanle kopurua 1.000 inguruan geratu zen. Mende batez maila horretan mantendu ondoren, 1960ko hamarkadatik aurrera biztanleen galera handia jasaten hasi zen, eta XXI. mendearen bigarren hamarkadan 600 biztanle baizik ez zituen.
Atharratze-Sorholüzeko biztanleria |
---|
Datuen iturburua: INSEE |
Politika
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Alkateak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Agintaldia | Alkatea | Alderdia |
---|---|---|
1995-2001 | Pierre Erbin | |
2001-2008 | Pierre Erbin | |
2008-2014 | Arnaud Villeneuve |
Azpiegiturak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Osasuna
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2009an iraupen erdiko (jarraipen eta errehabilitazio) tratamenduetarako ospitale 1, botika bat eta anbulantzia bat zegoen.
Kirolak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Zibero Sport Tardets emakumezkoen eskubaloi taldeak Frantziako erregioetako kopa irabazi du 2018an. Bestetik Atharratzetik 2007ko Frantziako Tourraren 16. etapa igaro zen, uztailaren 25ean egina eta Orthezetik Aubisquera zihoana.
Hezkuntza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Atharratzek haur-eskola bat eta lizeo bat, Jaureguy[17] izenekoa, ditu.
Kultura
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Atharratze-Sorholüzeko jaiak abuztuaren 15aren inguruan izaten dira, pilota txapelketa, suzko zezena eta dantza tradizional zuberotarrak egoten dira bertan.
Ondasun nabarmenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Atharratzeko eliza (San Pedro)[18] XIX. mendearen bukaerakoa da.
- Maidalena ermita, 793 metroko altueran, izen bereko mendian eta Barkoxeko mugan.
- Eusko-akitanierazko izena duen Heraucorritse jainkoaren idazkuna.
Argazki galeria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Atharratze-Sorholüzeko gaur egungo udaletxea.
-
Udaletxe ohia.
-
Atharratzeko eliza.
-
Atharratzeko plaza.
-
Maidalena kapera.
-
Laritolle erreka herritik igarotzen.
-
Aranheko Maria Madalenaren kaperaren horman sartuta dagoen erromatar aldare-harriaren errepika.
-
Agosti Xahoren jaiotetxea
-
Xaho trinkete-ostatuko pilotalekua
Atharraztar-sorholüztar ospetsuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Agosti Xaho (1811-1858), idazlea.
- Emmanuel Intxauspe (1815-1902), idazlea.
- Albert Constantin (1873-1957) politikaria eta idazlea, luzaz bertan bizi izan zen.
- Johañe Pitrau, Erbin (1929-1975), nekazarien buruzagia eta sindikalista.
- Beñat Marmissolle (1981-), ultra-trail lasterkaria.
Herri senidetuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Atharratze-Sorholüze ondorengo herriekin senidetuta dago:
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b c d e Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
- ↑ a b c Paul Raymond: "Dictionnaire topographique Béarn-Pays Basque"
- ↑ Oloroeko notarioa - Archives départementales des Pyrénées-Atlantiques
- ↑ Duchesne Bilduma, 99 - 114. Liburukiak, Oihenarten paperak, - Bibliothèque nationale de France
- ↑ XIV. mendeko Baionako kartularioa edo "Livre d'Or" - Archives départementales des Pyrénées-Atlantiques
- ↑ "Coutume de Soule de 1520", 1760ean Pauen argitaratua
- ↑ Sandre Datu-basea
- ↑ Koldo Mitxelena. Textos arcaicos vascos. § 1.11.
- ↑ Emploi et population active 1999 et 2007
- ↑ Revenus fiscaux des ménages en 2008
- ↑ Créations et stock d'établissements par commune en 2009
- ↑ Nombre d'équipements des services aux particuliers
- ↑ Nombre d'équipements et de services dans le domaine du commerce en 2009
- ↑ Exploitations agricoles
- ↑ Logement, 1968-2007
- ↑ Manex Goyhenetche: "Histoire générale du Pays basque" 3. Liburukia Elkarlanean, 2001, ISBN 2-913156-34-7, 24. orr.
- ↑ Jaureguy
- ↑ Mérimée datu basea
- Résumé statistique[Betiko hautsitako esteka] Datu estatistikoen laburpena de Tardets-Sorholus udalerrirako INSEEn.
- Évolution et structure de la population[Betiko hautsitako esteka] Datuen estatistikak de Tardets-Sorholus udalerrirako INSEEn.
- France par comune Frantziako udalerri guztien datu zehatzak mapa batean ikusgai.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Euskal Wikiatlasa |
- (Gaztelaniaz) Atharratze Auñamendi entziklopedian
- Atharratze-Sorholüzeri buruzko artikulua ARGIA astekarian
- Joseba Aurkenerena: Maskarada Atharratzen [1][Betiko hautsitako esteka]