Edukira joan

Atari:Zinema

Wikipedia, Entziklopedia askea
Null
Ongi etorri euskarazko wikipediaren zinemaren atarira!
Zinema

Zinema edo zinematografia (antzinako grezieratik: κίνημα kinema (mugimendua) eta γράφειν grafein (idatzi) eratorria) proiektore baten bidez fotograma multzo bat (filma) era bizkor eta jarraian (mugimenduaren ilusioa sortzeko) pantaila baten kontra pasatzeko teknika da.

Oso aisialdi mota ospetsua izan da XX. mendearen hasieran Lumière anaiek asmatu zutenetik. Argazkilaritzatik oso hurbil, mugimenduak aukera artistiko zabalagoak ematen dizkio zinemari.

Gehiago irakurtzeko sakatu hemen...

Kategorien sailkapena
Gai nagusiak
Zinema · Zinema munduan zehar · Historia · Teknikak eta generoak · Zinemagintzako biografiak · Produkzio-etxeak · Estudioak · Filmak · Zinemaldiak · Sariak
Filmak
Generoaren arabera · Hizkuntzaren arabera · Urtearen arabera · Herrialdearen arabera · Zuzendariaren arabera · Metrajearen arabera
Biografiak
Aktoreak · Bikoiztaileak · Ekoizleak · Gidoigileak · Kritikariak · Musikagileak · Zuzendariak


Nabarmendutako biografia Nabarmendutako irudia

Sir Alfred Joseph Hitchcock (Londres, 1899ko abuztuaren 13a - Hollywood, 1980ko apirilaren 29a) zinema zuzendari eta ekoizle ingelesa izan zen, thriller eta beldurrezko generoetan maisulan ospetsuen egilea. Lanean Erresuma Batuan hasi bazen ere, 1938tik aurrera Ameriketako Estatu Batuetan errodatu zuen, eta, 1956an, hango hiritartasuna erdietsi. 60 urtetan zehar 50 film baino gehiago zuzendu zituen.

Haren filmak beldurrean eta fantasian oinarritzen dira. Gehienetan, protagonistek kontrolez kanpoko egoera ulertezinetan harrapaturik aurkitzen dute euren burua. Beste gai nagusia gizon-emakumeen arteko hartu-emanak dira. Sexuen arteko ohiko erlazio erromantikoak ikuspegi zinikotik jorratzen dira Hitchcoken filmetan.

Ikusleen artean berebiziko ospea eta arrakasta bazuen ere, kritikak ez zuen inoiz Hitchcock kokatu garaiko maila altuenetako zuzendarien artean, eta berandu iritsi zitzaion onarpena. Rebecca izan zen Oscarra irabazi zuen bere film bakarra, beste lau alditan hautagai izan arren. Frantziako Nouvelle Vague mugimenduko kritikoak, Éric Rohmer, Claude Chabrol, eta François Truffaut besteak beste, izan ziren lehenak Hitchocken meritu artistikoa azpimarratzen. Haien ustez, zuzendariak bere nortasuna agerrarazi behar du filmetan, eta Hitchcock eredu bikaina zen horretan. Gaur egun zuzendari betetzat jotzen da Alfred Hitchcock, artea eta entretenimendua maisuki batzen zituelako eta luze eta sakon eragin zuelako ondorengo zuzendari, ekoizle eta aktoreengan.

Gehiago irakurtzeko sakatu hemen...

Ingmar Bergman suediar zuzendari eta aktorea Smultronstället filma zuzentzean
Wiktionary Wikibooks Commons
Definizioa Testua Irudiak