Asurnasirpal II.a
Asurnasirpal II.a | |||
---|---|---|---|
K.a. 884 - K.a. 859 ← Tukulti-Ninurta II.a - Salmanasar III.a → | |||
Bizitza | |||
Jaiotza | K.a. X. mendea | ||
Herrialdea | Asiria | ||
Heriotza | Babilonia, K.a. 854 ( urte) | ||
Familia | |||
Aita | Tukulti-Ninurta II.a | ||
Ezkontidea(k) | Mullissu-mukannišat-Ninua (en) | ||
Seme-alabak | ikusi
| ||
Hezkuntza | |||
Hizkuntzak | Akadera | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | subiranoa |
Asurnasirpal II.a[1][2] K.a. 883tik K.a. 859ra Asiriako erregea izan zen[3]. Ezaguna da kupidagabeko konkista militarrengatik eta Asiriar Inperioa sendotu izanagatik. Haren ekintza ospetsu eta dokumentatuenetako bat, Kalhu hiria sortzea izan zen, gaur egungo Nimrud (Irak), erresumako hiriburu bihurtu zuena[4].
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Asurnasirpal II.a Asiriako Inperio Berriko hirugarren erregea izan zen, Tukulti-Ninurta II.aren seme eta ondorengoa. Tukulti-Ninurta II.aren erregealdian egin ziren kanpaina militarren ondorioz, Asurnasirpalek aski inperio handia jaso zuen, eta baita armada ikaragarria osatu ahal izateko baliabideak ere[4].
Bere erregealdian gertatutako hamalau kanpaina militar daude dokumentaturik. Hauetako batzuk, iparralderantz zuzendu ziren, Bit-Zamani estatu aramaikoaren aurka, gaur egungo Turkiaren hego-ekialdean, bi aldiz matxinatu zena eta Asiriar armadak suntsitu zuena. Inguruan bere nagusitasuna sendotzeko, Tushhanen asiriar kolonoen ezartzea erraztu zen, Amedi hiriaren ibilbidean zegoen hiria, Bit-Zamaniren hiriburua, gaur egungo Diyarbekirretik gertu, eta non tenplu bat eraikiarazi zuen. Ekialderantz eta Kilizi hiritik abiatuz, Asiriar nagusitasuna sendotu zen Zagros mendien inguruan, Dur Assurren gotorleku bat eraikiz. Babilonia hegoaldean eta Bit-Adini Eufratesen arroaren erdialdean, Asiriaren mugakide ziren estatu txikiak, Asiriaren aurkako matxinadaren bultzatzaileak izan ziren; Asurnasirpalek matxinada errukirik gabe geldiarazi eta, ondoren, arreta Bit-Adini erasotzean jarri zuen. Ekialdean, Mediterraneoranzko norantzan, Aribua hiria hartu zuen, non asiriar kolono gehiago ezarri zituen, eta, geroago, kostaldetik Libanorantz jarraituz, itunak egin ezarri zituen feniziar hiriekin. Izan ere, hauek bizilagun boteretsuarekin harremanetan jartzeko irrikitan zeuden, hari zergaordaina emanez.
Espedizio hedatzaile hauek, Asurnasirpalen hiriburu berria zen Kalhu hiriaren eraikuntzarako baliabideak eman zituzten, nahiko utzia zegoen antzinako hiriaren hondakinen gainean erabat berreraikia. Konkistatutako lurraldeetatik biztanleak ekarrarazi zituen, Kalhun koka zitezen. Kalhu 16.000 biztanle izatera iritsi zen, oturuntzaren hilarriaren arabera (hau erregeak, hiri berriko biztanleei, atzerriko dignatarioei, bere lurretatik zetozen gonbidatuei eta erregearen gorteari eskainitako oturuntza erregistratzen duen dokumentua zen). Kalhun eraikitako errege jauregian, lehen aldiz agertzen dira erliebe eskultorikoak, erregearen kanpaina eta ehizaldiak deskribatzen dituztenak. Erliebeak, ordutik aurrera, asiriar jauregien ohiko apaindura bihurtu ziren; horien adibide ugari daude, Europa eta Ipar Amerikako zenbait museotan banatuak.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Euskaltzaindia. (2014-03-28). (PDF) 175. araua: Antzinateko pertsona-izenak eta izen mitologikoak (I): Mesopotamia, Mediako Inperioa, Akemenestar Inperioa eta Lidia. Bilbo, 3 or..
- ↑ EIMA: Eskola-liburuetako onomastikaren, gertaera historikoen eta artelanen izenak. Zerrendak
- ↑ Ashurnasirpal II[Betiko hautsitako esteka] Global.britannica.com
- ↑ a b Joshua J. MARK: Ashurnasirpal II Ancient History Encyclopedia, Ancient.eu
Aurrekoa Tukulti-Ninurta II.a |
Asiriako erregea K.a. 883-K.a. 859 |
Ondorengoa Salmanasar III.a |
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Asurnasirpal II.a |