Artzain Ona katedrala
Artzain Ona katedrala | |
---|---|
![]() | |
Kokapena | |
Herrialdea | ![]() |
Probintzia | ![]() |
Udalerria | Donostia |
Koordenatuak | 43°19′00″N 1°58′54″W / 43.3167°N 1.98156°W |
![]() | |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | 1897 |
Erlijioa | katolizismoa |
Elizbarrutia | Donostiako elizbarrutia |
Izena | Jesus Nazaretekoa |
Edukiera | 4.000 |
Arkitektura | |
Estiloa | arkitektura neogotikoa |
Ondarea | |
745 | |
Webgune ofiziala | |
Artzain Ona katedrala Donostiako katedrala da, 1897an Manuel Etxabe arkitektoak estilo neogotikoan eraikia. Hiriaren erdialdean dago, Artzain Onaren plazan. Donostiako elizbarrutiaren egoitza nagusia eta Iruñea eta Tuterako artxidiozesiaren barnean dago. Donostiako eliza nagusia eta handiena da.
Latindar gurutze itxurako oinplanoa du. Sarrerako atarian, tinpanoan, Eduardo Txillidaren alabastrozko gurutzea dago. Neogotiko estilokoa da eta 1953. urtea ezkeroztik katedral maila du.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1881ean Errege Aginduz, Donostiak elizbarruti berri bat izango zuela erabaki zen. Parrokia berri bat ere eraikiko zen hiriko hegoaldean, biztanleak aspalditik eskatzen ari zirena, gerora Amarako zabalgunea deituko zen eremuan. 1887ko abuztuan Donostiako Udalak Urumea ibaiaren eta Kontxako hondartzaren arteko hondartza eta padura eremua laga zuen eliza berria eraiki zedin. Amaituta egon arte, elizkizunak eliza soil batean egin ziren, Loiola eta Printzearen kaleen artean egurrez eraikia.
1887ko abenduan, Martin Lorenzo Urizar Zalduegi-Ariño buru zuen eraikuntza batzorde batek proiektuen lehiaketaren arauak ezarri eta aurrekontua 750.000 pezetatan ipini zuen. Halaber, elizaren edukiera eta arkitektura estiloa zeintzuk izan beharko zuten zehaztu zuen. Lehiaketara lau proiektu aurkeztu ziren, eta Manuel Etxabe donostiarrarena hautatu zen, eraikuntza lanen zuzendaritzaren ardura ere eman zitzaiolarik. Eliza berria Artzain Onaren omenez sagaratu zen.
Eraikina
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Dirudienez, Etxabe proiektua gauzatzerako unean Koloniako katedralan oinarritu omen zen, donostiar tenpluaren neurriak honakoak dira: 1.915 metro karratuko azalera, nabeen 25 metroko garaiera, 75 metro garaierako dorre bat, 64 metro luzeko erdialdeko nabea eta gehienezko 36 metro zabaleko gurutzadura, eta denera 4.000 pertsonentzako edukiera.[1]
Barnealdea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kripta
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Beirateak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Organoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Katedraleko organoa tenpluaren koroaren goialdean 1954ko urtarrilaren 19an inauguratu zuten, Donostiako elizbarrutia sortu eta hiru urte pasa eta gero eta katedrala eraiki eta hilabete batzuk geroago. Cavaillé-Coll organoak Aquilino Ametzuak egindako organo bat ordezkatu zuen.
Zaharberritzea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Katedrala zaharberritua izan da behin baino gehiagotan, azken aldia 2019-2020 izanik. Elizaren jabetzako eraikina izanik ere, zaharberritze lanen finantzaketaren %87 erakunde publikoek egin zuten, Donostiako EH Bilduk salatu zuenez. Salaketa horren arabera, Eneko Goia alkateak diru publikoko 400.000 euro eman zizkion Juan Ignacio Munilla apezpikuari, udal aurrekontuetan onartu gabe.[2]
Ordutegia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erabilera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Egunero dago irekita eta igande eta larunbatero ematen dituzte mezak. Kultuz gain, musika arloa beste erabilera nagusietakoa da, besteak beste bertan Musika Hamabostaldia antolatzen dutelarik.
Bestalde, haurrek elizaren kanpoaldea erabiltzen dute kirol ezberdinak egiteko.
Iruditegia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Aurrealdea.
-
Atzealdea.
-
Eduardo Chillidaren Camino hacia la paz (1997) eskultura, Katedralaren fatxada nagusian.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «Donostiako katedrala. Artzain Ona - Euskonews» www.euskonews.eus (Noiz kontsultatua: 2020-02-05).
- ↑ (Gaztelaniaz) SL, TAI GABE DIGITALA. (2020-02-05). «EH Bildu denuncia que Goia ha entregado a Munilla otros 400.000 euros para el Buen Pastor» naiz: (Noiz kontsultatua: 2020-02-05).
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]![]() |
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Donostia |
- (Gaztelaniaz)(Frantsesez)Katedralari buruzko informazioa.