Aricia agestis
Aricia agestis | |
---|---|
![]() | |
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Animalia |
Filuma | Arthropoda |
Klasea | Insecta |
Ordena | Lepidoptera |
Familia | Lycaenidae |
Leinua | Polyommatini |
Generoa | Aricia |
Espeziea | Aricia agestis [[Michael Denis, Ignaz Schiffermüller|]], 1775 |
Datu orokorrak | |
Ostalaria | Geranium molle, Helianthemum nummularium eta Lausarda |
Aricia agestis Lycaenidae familiako tximeleta espezie bat da. Europan, Afrika iparraldean eta Asian aurkitzen da, Tian Shan mendikateraino[1].
Denis eta Schiffermüller naturalistek deskribatu zuen 1775. urtean.
Deskribapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Tximeleta txiki bat da, 24-28 mm-ko hegal-zabalera du. Tximeletaren hegalak marroi ilunak dira eta ertz zuria dute. Ertzetik gertu puntu laranja eta beltzak lerrokaturik dituzte, hala aurreko hegaletan nola atzekoetan. Tximeletak berak ile urdinak ditu gorputzean[2].
Hegalen azpialdea argiagoa da eta ertzetan orban laranjak eta puntu beltzak ditu, denak ere eraztun zuriz inguratuta.
Beldarra bere argia da eta alboetan kolore arroxako lerroak ditu. Oso iletsua da[2].
Bizi zikloa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hegoaldeko eremuetan urtean bi belaunaldi izaten ditu, lehenengoa maiatza eta ekaina artean eta bigarrena uztaila amaiera eta irailaren artean[2].
Arrautzak banan bana jartzen ditu hostoen azpialdean. Haietatik beldarra jaiotzen da eta inurriek zaintzen dute. Inurritegian hibernatu ondoren udaberrian pupatu egiten dira.
Azpiespezieak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- A. a. agestis (Europa hegoaldean eta erdialdean)
- A. a. calida (Chavignerie) (Sizilian, Italian eta Ekialde Hurbilean)
- A. a. azerbaidzhana (Obraztsov, 1935) (Kaukasian eta TGranskaukasian)
- A. a. nazira (Moore, 1865) (Darvaz, Pamir eta Himalaia ipar-mendebaldean)
Iruditegia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Tximeleta emea.
-
Hegalen azpialdea.
-
Arra eta emea elkarturik.
-
Beldarra.