Edukira joan

Ardatz (iruteko tresna)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Makurrarekin biraka: (a) biraketa gurpila; (b) ardatza ; (c) bolantea.

Ardatza, txaratila edo kiloa[1][2][3] haria egiteko erabiltzen zen aitzineko tresna bat da. Irundako zuntzei eusteko diseinatuta dago, korapilorik gabe mantenduz eta irute-prozesua erraztuz. Lihoa eta, batzuetan, artilea egiteko erabiltzen zen, baina edozein zuntz motatarako erabil zitekeen. Zuntza ardatzaren inguruan biltzen da eta bukaeran zinta edo soka zati batekin lotzen da.

Lihozko arropak eta izarak edukitzeak baserrietako bizitza bigunagoa eta atseginagoa izateko balio izan du mendeetan zehar. Neolitikotik hasita kultura guztiek landu dute lihoa. Esate baterako, Dimako emakumeek orokorrean eta Braulia Pujana dimoztarrak konkretuan behar handia egin zuten liho-kultura horren barruan.[4]

Berta erreginak neska-mutilak artilezko haizeei haizeak botatzeko agindua eman zien biraka gurpilak erabiliz, Albert Anker, 1888.

Ardatzak forma ugari ditu, eta bere hasiera, neolito garaian koka genezake. Tresna hau, bere hasieratik gaur egunera bitarte erabiltzen jarraitu den tresna bat da. Ardatza zein ehungailuak izan ziren Neolitoko asmakizunik iraultzaileenetarikoak.

Jantzi bat egin nahi badugu, adibidez, lehenik iruten hasi behar gara, eta ostean ehuntzen. Neolitoko pertsonek, aldiz, lehenik, ardatz bat erabiltzen zuten hari fin-fin bat lortzeko, eta gero ehungailu bat baliatzen zuten behar zuten jantzi hori egiteko.[5]

Funtzionamendua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Irute-prozesuan, zuntza ardatzaren puntan lotzen da eta ardatza eskuz birarazten da. Biraketa hauek, torsioa sortzen du, eta horren bidez, lehen zuntz zena, hari bihurtuko da. Lortutako hari hau, ardatzaren inguruan biltzen da.[6]

Nahiz eta ardatzaren erabilera oso zaharra den, makina mekanikoak agertu arte, haria egiteko modu ohikoena izan zen.[7][8]

Emakume bat ardatzarekin haria egiten. (Peru)
Goru makila errusiarrak Ferapontov monasterioko eskulan herrikoien museoan ikusgai.







Euskal Herriko erabilera eta kultura

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Alsaziako gorua eta ardatza, XIX. Mendearen amaieran

Euskal Herrian, ardatza, emakumeen lanaren sinbolo izan da denbora luzez. Ahozko tradizioan, ardatza lan duina eta nekaezin gisa ikusten zen. Herri batzuetan, ardatzari lotutako ohiturak eta errituak gorde izan dira XX. mendera arte.[9]

Tresna hau, museoetan ere gorde izan ohi da artisautza eta emakumezkoen bizimoduaren islada gisa.



Historian zehar, iruteko ardatzak hainbat mota eta forma izan ditu, erabilera, zuntz mota eta kultura bakoitzaren arabera.

1. Goiko bolanteko ardatza

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bolantea (pisua) ardatzaren goiko aldean du, eta hariaren pisuak ardatza tente mantentzen laguntzen du. Oso erabilia da artilea bezalako zuntz bigun eta arinetarako. Haria ardatzaren azpiko aldean bilduta gelditzen da.[10]

2. Beheko bolanteko ardatza

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bolantea behealdean du, eta zentro grabitate baxuagoko ardatza izanik, egonkortasun handiagoa eskaintzen du. Hasiberrientzat egokia izaten da, eta hari lodiagoak egiteko erabili ohi da.[11]

3. Turkiar ardatza

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Diseinu berezia du: bi beso gurutzatu ditu, eta hariaren bilketa sistemak bolantearen azpian hari-koxkorrak sortzen ditu, korapilorik gabe askatzeko moduan. Bilketa sistema integratua du, eta oso praktikoa da garraiatzeko.

4. Euskarritutako ardatza

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ardatz finagoa eta luzeagoa da, eta lurrean, ontzi batean edo oinarri baten gainean biratzen da. Kotoia bezalako zuntz oso finetarako egokia da. Asiako hainbat herrialdetan ohikoa izan da; India, Tibet, Txina, besteak beste.

5. Ardatz bertikala

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gehien hedatu den eredua da: eskuz biratzen da eta libre, zintzilik, dago hariaren pisuaren bidez. Mota hau barruan hartzen ditu goiko eta beheko bolanteko ardatzak.

6. Ardatz arkeologikoak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Historiaurreko eta antzinako ardatz askok harri, buztin edo hezurrezko bolanteak zituzten, eta askotan aurkitzen dira aztarnategietan. Bolanteak soilik irauten dute, eta horien bidez identifikatzen dira.[12]

Neska irulea ardatzarekin eta goru makila birakariarekin.

Ardatza ez da soilik lan tresna bat izan historian, baizik eta sinbolismo espiritual eta erlijioso sakona izan du hainbat kulturatan. Irute prozesua, hariaren sorkuntza, bizitzaren eta patuaren metafora izan da sarritan.[13]

Kultura greko-erromatarrean, adibidez, Moirak (greziar mitologiako patu-jainkosak) ardatz baten bidez iruten zuten bizitzaren haria: Kloto-k iruten zuen, Lakhesis-ek neurri egokia ematen zion, eta Atropos-ek mozten zuen. Kristautasunean ere, emakume irulea askotan agertu izan da lan duinaren eta pazientziaren sinbolo gisa, batez ere ikonoetan eta erdi aroko testuetan. Zenbait santu-emakumek (esaterako, Santa Anastasia edo Santa Ursula) iruteko lanarekin lotura zuten sinbolikoki.[14][15]

Euskal Herrian, ardatza ez da erlijio sinbolismo zentral baten parte izan modu doktrinalean, baina Barandiaranen lanetan jasotzen da nola emakumeek Gabonetako jai egunetan ardatza alde batera uzten zuten, egun santua profanatu ez zedin —ohitura horrek erakusten du lan tresna baten eta santutasunaren arteko mugak nola bizi ziren.[16]

Gaur egungo erabilera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nahiz eta duela urte askotako zerbait den ardatza, gaur egun ere erabiltzen da, batik bat, artisau-tailerretan edo/eta ehungintza tradizionala berreskuratzeko ekimen ezberdinetan.

Eskuz egindako haria, natur zuntzezkoa eta kalitate handikoa, modan dago berriz ere jasangarritasuna eta eskulangintza balioesten diren garaiotan.[17]




Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Fundazioa, Elhuyar. «kilo» Elhuyar Hiztegia (kontsulta data: 2025-03-17).
  2. «khilu, Orotariko Euskal Hiztegia - Bilaketa orokorra» www.euskaltzaindia.eus (kontsulta data: 2024-12-11).
  3. «kilo - OEH - Orotariko Euskal Hiztegia» www.euskaltzaindia.eus (kontsulta data: 2024-12-11).
  4. Ariznabarreta, Abel; Ibabe, Enrike; Velasco, Kepa; Ziarrusta, Zefe. (). Lino-beharrak eta Dimako emakumeak. / Los trabajos del lino y las mujeres de Dima. BBK ISBN 8480562064. PMC 432926614. (kontsulta data: 2018-12-15).
  5. (Gaztelaniaz) El Neolítico. Los avances tecnológicos.. (kontsulta data: 2025-05-07).
  6. «Women's work: the first 20,000 years: women, cloth, and society in early times» Choice Reviews Online 32 (03): 32–1597-32-1597. 1994-11-01  doi:10.5860/choice.32-1597. ISSN 0009-4978. (kontsulta data: 2025-05-07).
  7. Labayru Fundazioa. 2015-03-05 (kontsulta data: 2025-05-08).
  8. Bourligueux, Guy. (2001). Azkue (Aberasturi), Resurrección María de. Oxford University Press (kontsulta data: 2025-05-08).
  9. Scholes, Walter Y.. (1949-11-01). «Obras completas del maestro Justo Sierra. Tomo IV, Periodismo político. Tomo X, Historia de la antigüedad. Tomo XII, Evolución política del pueblo mexicano. Tomo XIII, Juárez: Su obra y su tiempo» Hispanic American Historical Review 29 (4): 620–621.  doi:10.1215/00182168-29.4.620. ISSN 0018-2168. (kontsulta data: 2025-05-08).
  10. Margaretten, Emily. (2017-04-20). «Love, Respect, and Masculinity» University of Illinois Press  doi:10.5406/illinois/9780252039607.003.0005. (kontsulta data: 2025-05-08).
  11. Foxhall, Lin. (1995-06). «Elizabeth Wayland Barber. Women's work: the first 20,000 years, Women, cloth and society in early times. 334 pages, 78 figures. 1994. New York (NY): Norton; 0-393-03506-9 hardback $23.» Antiquity 69 (263): 425–427.  doi:10.1017/s0003598x00064966. ISSN 0003-598X. (kontsulta data: 2025-05-08).
  12. «Figure 1—figure supplement 3. Sister kinetochores can interact with k-fibers that originate from different regions of the meiotic spindle.» doi.org (kontsulta data: 2025-05-08).
  13. «Women's work: the first 20,000 years: women, cloth, and society in early times» Choice Reviews Online 32 (03): 32–1597-32-1597. 1994-11-01  doi:10.5860/choice.32-1597. ISSN 0009-4978. (kontsulta data: 2025-05-08).
  14. Jacobsen, V. C.; Labayen, Antonio. (1978). «Teatro Osoa Euzkeraz (Obras completas de teatro vasco)» World Literature Today 52 (4): 678.  doi:10.2307/40131549. ISSN 0196-3570. (kontsulta data: 2025-05-08).
  15. «Restoring Britannica to Pax Britannica» Deterrence through Strength (UNP - Nebraska): 217–226. (kontsulta data: 2025-05-08).
  16. «Sacred (the); Sacred and Profane» Vocabulary for the Study of Religion (kontsulta data: 2025-05-08).
  17. Safety of woodworking machines. One side moulding machines with rotating tool. BSI British Standards (kontsulta data: 2025-05-07).