Edukira joan

Arkeologia-aztarnategi

Wikipedia, Entziklopedia askea
Atapuercako aztarnategia (Burgos, Espainia).

Arkeologia aztarnategia lehenaldiko jardueren frogak (historiaurrekoak zein historiakoak) gorde dituen tokia edo tokien multzoa da, arkeologiaren bitartez ikertua edo ikertzekoa.

Aldiro zaila da aztarnategi baten mugak kokatzea. Tradizionalean, kokalekuen eta lanabesen arrastoak topatzeagatik bereizten dira aztarnategiak. Paleolito edo mesolito garaiak ikertzerakoan, harrizko xaflak sakabanatuta aurkitzeak ere osa lezake ikertzea merezi duen aztarnategi bat. Antzinako herrixka bat eta ondoko hilerria aztarnategi beratzat edo bi desberdintzat har daitezke, arkeologoaren arabera. Paisaiaren arkeologia kontuan hartuta, gizakiaren jarduera oro testuinguru zabalago batean ikusi behar da.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]