Arbil probintzia
Arbil probintzia | |
---|---|
Irak | |
Administrazioa | |
Eskualde geografiko | Irakeko Kurdistan |
ISO 3166-2 | IQ-AR |
Hiriburua | Arbil |
Geografia | |
Koordenatuak | 36°11′N 44°02′E / 36.18°N 44.03°E |
Azalera | 12.000 km² |
Mugakideak | Dohukeko probintzia, At Ta'mim probintzia, Ninawa, Sulaimaniya probintzia eta Mendebaldeko Azerbaijan |
Demografia | |
Biztanleria | 1.532.081 (2009) |
Dentsitatea | 127,67 bizt/km² |
Ordu eremua | UTC+03:00 |
hawlergov.org |
Arbil[1] (arabieraz: محافظة أربيل Muḥāfaẓat Arbīl; asirieraz: ܗܘܦܲܪܟܝܵܐ ܕܐܲܪܒܝܠ; Irbil, Erbel edo Arbel ere transkribatua) edo Hewler (kurdueraz: پارێزگای ھەولێر, Parêzgeha Hewlêr) Irakeko Kurdistango probintzietako bat da. Irakeko ipar-ekialdean dago. 15.074 kilometro koadroko eremua hartzen du, eta 1.532.081 biztanle zituen 2009an.[2] Hiriburua Arbil da.
Geografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Iparraldean Turkiarekin du muga, ipar-ekialdean Irango Mendebaldeko Azerbaijanekin, hego-ekialdean Sulaimaniya probintziarekin, hegoaldean Kirkuk probintziarekin, hego-mendebaldean Saladin probintziarekin, mendebaldean Ninive probintziarekin, eta ipar-mendebaldean Dahuk probintziarekin.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Antzinako Asiriaren erdialdean dago. Arbil izan zen Adiabene erresumaren hiriburua (15–116). 1974an, Kurdistango Eskualde Autonomoan sartu zuten.
Biztanleria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Batez ere, kurduak bizi dira bertan; arabiar eta turkomano gutxiengo garrantzitsuak ere dauden.
Ekonomia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Probintzia honetako ekonomia nekazaritzan eta, neurri batean, petrolio ekoizpenean oinarritzen da. Oso kaltetua irten zen Saddam Hussein eta irakiar kurduen arteko gatazkatik. Nazio Batuek ezarritako zigorrak ez betetzeko eginiko kontrabandoak, bizirautea eta baita oparotasuna lortzea ere ahalbidetu diete biztanle askori.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Euskaltzaindia. Ekialde Hurbileko eta Ipar Afrikako toponimia. .
- ↑ «Iraq: Governorates» citypopulation.de http://www.citypopulation.de/Iraq-Cities.html(Noiz kontsultatua: 2018-6-12).