Edukira joan

Antzinako astronautak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Figura antropomorfoak petroglifoetan, Val Camonican, Italia. Antzinako astronauten ideia barreiatzen dutenek diote hemen astronautak ikus daitezkeela.

Antzinako astronautak edo antzinako alienigenak sinismen pseudozientifiko bat da, proposatzen duena izaki estralurtar adimendunek (astronauta estralurtarrek) Lurra bisitatu zutela eta Antzinaroan eta Historiaurrean gizakiekin harremanak izan zituztela[1][2][3][4]. Teoria horren aldekoek iradokitzen dute harreman horrek eragina izan zuela kultura modernoen, teknologien, erlijioen eta giza biologiaren garapenean. Jarrera arrunt bat da erlijio gehienen (guztiena ez bada) Jainkoak jatorri estralurtarrekoak direla, eta antzinako astronautek Lurrera ekarritako teknologia aurreratuak jainkozko estatusaren frogatzat jo zituztela lehen gizakiek[5].

Antzinako astronautak existitu zirela eta Lurra bisitatu zutela dioen ideia ez dute serio hartzen akademiko eta arkeologoek, baieztapen horiek sasi-arkeologiko[6] edo azientifiko gisa identifikatzen baitituzte[7]. Ez du inolako arreta sinesgarririk jaso pareen bidez berrikusitako ikerketetan. Ideiaren aldekoek beren sinesmenen aldeko frogak aurkezten dituztenean, desitxuratuak edo asmatuak izaten dira maiz. Gainera, gai honen inguruko pentsamenduaren historiak erakusten du bere defendatzaileek sinesmen supremazista zuriak hartu dituztela argudiatzeko mundu osoko kultura indigenak ez zirela gai lortu zituzten balentria teknologiko eta kulturalak egiteko[8][9].

XX. mendearen bigarren erdialdean sinesmen horien defendatzaile ezagunenen artean daude —liburu ugari idatzi dituzte, edo hedabideetan erregularki agertzen dira—, Robert Charroux, Jacques Bergier, Jean Sendy, Erich von Däniken, Alexander Kazantsev, Zecharia Sitchin, Robert Kolk, Giorgio A. Tsoukalos, David Hatcher Childress, Peter Kolosimo edo Mauro Biglino.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Lieb, Michael. (1998). Children of Ezekiel: Aliens, UFOs, the Crisis of Race, and the Advent of End Time. Duke University Press  doi:10.2307/j.ctv11sn0vx.6. ISBN 978-0-8223-2137-8. (Noiz kontsultatua: 2024-12-03).
  2. (Ingelesez) Hammer, Olav; Swartz, Karen. (2021-02-22). «Ancient Aliens» Handbook of UFO Religions (Brill): 151–177.  doi:10.1163/9789004435537_008. ISBN 978-90-04-43553-7. (Noiz kontsultatua: 2024-12-03).
  3. May, Andrew. (2017-01-01). Pseudoscience and Science Fiction. (Noiz kontsultatua: 2024-12-03).
  4. (Ingelesez) Grim, Patrick. (1982-01-01). Philosophy of Science and the Occult. State University of New York Press ISBN 978-0-87395-572-0. (Noiz kontsultatua: 2024-12-03).
  5. «Cithara, V1, No. 1, November, 1961 : St Bonaventure University : 9781258677152» web.archive.org 2022-02-20 (Noiz kontsultatua: 2024-12-03).
  6. Rathje, William. (1978). «The Ancient Astronaut Myth» Archaeology 31 (1): 4–7. ISSN 0003-8113. (Noiz kontsultatua: 2024-12-03).
  7. Cole, JOHN R.. (1980-01-01). Schiffer, MICHAEL B. ed. «1 - Cult Archaeology and Unscientific Method and Theory» Advances in Archaeological Method and Theory (Academic Press): 1–33.  doi:10.1016/b978-0-12-003103-0.50006-x. ISBN 978-0-12-003103-0. (Noiz kontsultatua: 2024-12-03).
  8. (Ingelesez) Bond, Sarah E.. (2018-11-13). «Pseudoarchaeology and the Racism Behind Ancient Aliens» Hyperallergic (Noiz kontsultatua: 2024-12-03).
  9. (Ingelesez) «Close encounters of the racist kind» Southern Poverty Law Center (Noiz kontsultatua: 2024-12-03).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]