Edukira joan

Anisakis

Wikipedia, Entziklopedia askea
Anisakis
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaAnimalia
FilumaNematoda
KlaseaSecernentea
OrdenaAscaridida
FamiliaAnisakidae
Generoa Anisakis
Dujardin, 1845
Azpibanaketa
A. pegreffii

A. physeteris
A. schupakovi
A. simplex (Rudolphi, 1809) Dujardin, 1845
A. typica
A. ziphidarum

Anisakis nematodoen genero-parasitoa da, arrain eta itsas-ugaztunen digestio-aparatuetan bizi dena. Gizakientzako kaltegarria da, anisakiasia sortzen duelako. Anisakisak kutsatutako arrain bat jateak E immunoglobulinak (IgE) eragindako erreakzio anafilaktiko bat sor dezake[1].

Anisakisak bizi ziklo konplexua dauka, bere bizi-iraupenean zehar ostalari batetik bestera doa. Arrautzak enbrioi-egoerara pasatzean, itsasoan eklosionatzen dira eta larbak aske gelditzen dira. Krustazeoek L3 egoerara aldatu diren larbak jaten dituzte. Kutsatutako krustazio hauek bitartekari bihurtzen dira. Ondoren arrainak edo zefalopodoak elikatuko dira hauetaz eta anisakis nematodoa beraien hesteetan geratuko da. Bizi zikloa bukatuko da, kutsatutako itsas animalia ugaztun batek jaten duenean. [2]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Pacios, Enrique; Arias-Diaz, Javier; Zuloaga, Jaime; Gonzalez-Armengol, Juan; Villarroel, Pedro; Balibrea, Jose L.. (2005). «Albendazole for the treatment of anisakiasis ileus» Clinical Infectious Diseases (41): 1825–6..
  2. Retegi, Maite. «Zientzia1» sites.google.com (Noiz kontsultatua: 2023-12-04).



Biologia Artikulu hau biologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.