Edukira joan

Angelina Melnikova

Wikipedia, Entziklopedia askea
Angelina Melnikova

Bizitza
JaiotzaVoronezh2000ko uztailaren 18a (24 urte)
Herrialdea Errusia
Hezkuntza
HeziketaSmolensk State University of Sports (en) Itzuli
Hizkuntzakerrusiera
Jarduerak
Jarduerakgimnasta artistikoa
Pisua44 kilogramo
Altuera1,51 metro
Jasotako sariak

IMDB: nm11653513 Facebook: 100007962752721 Twitter: _gelyamelnikova Instagram: gelyamelnikova Telegram: angel_melnikova VK: id133270284 Olympic.org: angelina-melnikova Edit the value on Wikidata

Angelina Romanovna Melnikova,[1] errusieraz: Ангели́на Рома́новна Ме́льникова, (Voronezh (Errusia) 2000ko uztailaren 18a) gimnasta-artistiko errusiarra da.[2]. Aurretik, Errusia ordezkatu zuen 2016 eta 2018ko Europako Txapelketetan urrezko dominak irabazi zituzten talde errusiarretako kide ere izan zen, eta 2018ko eta 2019ko Munduko Gimnasia Txapelketetan zilarrezko dominak irabazi zituzten talde errusiarretako kide.

Europako Txapelketetan bederatzi aldiz banakako domina jaso ditu, Europako Jokoetan lau aldiz irabazle izan da, eta 2018ko txapeldun nazionala. Juniorren mailan ere, Melnikovak urrezko dominak irabazi zituen 2014ko Europako Txapelketetan, taldeka, tresna guztietan eta oreka-barrako ekitaldietan, eta Errusiako txapeldun nazionala izan zen 2014. urtean. Errusiako emakumeen gimnasia nazionaleko taldeko kapitaina izan da 2017az geroztik. 2019ko Europako Jokoetako tresna guztietako eta barra asimetrikoetako txapelduna izan zen, lurreko ariketan Europako 2017. urteko txapelduna eta barra asimetrikoetako 2021eko Europako txapelduna izan zen.

Olinpiar Jokoak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2016ko Udako Olinpiar Jokoetan (Londres) zilarrezko domina irabazi zuen talde-lehian. 2020ko Tokioko Olinpiar Jokoetan (Tokio), talde-lehiaketan, urrezko domina eman zion ROC taldeari; honako hauek osatzen zuten gimnasta taldea: Lilia Akhaimova, Viktoria Listunova, Angelina Melnikova eta Vladislava Urazovak. Bakarka, 2020ko Udako Olinpiar Jokoetako brontzezko bi domina irabazi zituen: Aparatu guztiak emakumezkoen kategorian eta Zorua emakumezkoen kategorian. Kontuan izan, NOBek (Nazioarteko Olinpiar Batzordea) ezarritako zigorra zela medio, Tokioko 2020ko Udako Olinpiar Jokoetan, errusiar kirolariek ezin izan zutela Errusiaren izenean esku hartu eta ROCen (Russian Olympic Committee) izenean eta banderapean lehiatu zirela.[3]

Udako Olinpiar Jokoetako emaitzak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Udako Olinpiar Jokoak
Urtea Lekua Domina Proba
2016 Rio de Janeiro Brasil Brasil 2. lekua, zilarrezko domina Taldeka, emakumezkoa.
2020 Tokio Japonia Japonia 1. postua, urrezko domina ‘’Taldeka’’, emakumezkoa.
2020 Tokio Japonia Japonia 3. postua, brontzezko domina ‘’Aparatu guztiak’’, emakumezkoa.
2020 Tokio Japonia Japonia 3. postua, brontzezko domina ‘’Zorua’’, emakumezkoa.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. «Angelina Romanovna Melnikova» olympedia.org (Ingelesez)
  2. (Gaztelaniaz) Sputnik. «El equipo ruso de gimnasia artística femenina se proclama campeón de los JJOO de Tokio» Diario Digital Nuestro País (Noiz kontsultatua: 2021-07-29).
  3. «Angelina Romanovna Melnikova» olympics.com(Gaztelaniaz)

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]