Edukira joan

Anbulantzia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Anbulantzia alemaniarrak
DYAren anbulantziak Getxon

Anbulantzia pertsona gaixoak edo zaurituak garraiatzeko erabiltzen den ibilgailua da.

Anbulantzia motak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Anbulantziak hainbat taldetan sailka daitezke:

  • Larrialdietarako anbulantzia: Anbulantzien artean arruntena da. Gaixoei eta zaurituei arreta urgentea eskaintzen diena. Furgoneta, txalupa, helikopteroa, hegazkina edota horretarako prestatutako beste edozein ibilgailu izan daiteke.
  • Gaixoak garraiatzeko anbulantzia: Gaixoak osasun-zentroetara garraiatzeko erabiltzen den anbulantzia, larrialdia ez denean.
  • Erantzun-unitatea: Arreta urgentea behar duen gaixoarengana ailegatzeko eta tokian lehen sorospenak egiteko erabilia da. Hala ere, ezin du gaixoa lekutik ospitalera eraman eta horrexegatik laguntzarako unitate higikorrarein bertaratzen dira hau da, larrialdietarako anbulantzia.
  • Karitatezko anbulantzia: Ospitaleetatik edota osasun-zentroetatik urrun dauden pertsona gaixoei arreta eskaintzen die.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]