Altzairu ijeztu
Altzairu ijeztua altzairu landu mota bat da, batez ere eraikuntzan erabilia. Siderurgiako labe garaien isurketatik ateratzen den altzairua pisu eta tamaina handiko altzairurtu landugabeko lingote bihurtzen da. Ondoren, emango zaion erabilpenaren arabera, altzairua ijeztu egin behar da, egun dauden askotariko profil komertzialak bihurtu ahal izateko.
Ijezte prozesua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ijezketa-prozesua da aldez aurretik altzairurtutako lingoteak tenperatura jakin batean berotzea, honela lingoteak deformatu ahal izateko luzatze eta arbastu-prozesuen bitartez. Prozesua kate-zilindro batean egiten da eta ijezketa-trena deritzo.
Zilindro hauek nahi dugun profila osatuko dute neurri egokiak lortu arte. Lortzen diren neurriek ez dituzte perdoi oso doituak eta horregatik askotan produktu ijeztuak mekanizazio-fasetan jarri behar dira bere perdoia doitzeko.
Altzairuzko habeen profil mota, eta hauen ezaugarriak, ingeniaritzan eta arkitekturan izango duten aplikazioa eta erabilpena aukeratzeko erabakigarriak dira. Bere ezaugarrien artean honakoak daude: Forma edo profila, pisua, egiteko erabili diren materialaren konposizio kimikoaren berezitasunak eta luzera.
Babesten dituzten erregelamenduaren arabera, sekzio ezagunenak eta kormertzialenak hurrengo ijeztu motak dira. Nabarmentzekoa da ijeztuen zeharkako areak eragin handia daukala indarren efektuz lortzen den erresistentzian.
Profilen zeharkako arearen dimentsio guztiak Eraikuntzako Kode Teknikoaren arabera normalizatuak daude.
L angelu estrukturalak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Altzairu ijeztuarekin egindako produktua da. Bi pieza berdinak sekzio zeharkatuan eta distantziakidedunez kokatzen dira harmonia simetrikoa mantentzeko helburuarekin, angelu zuzenean. Argi handiko teilapetan, ontzigintza industrian, industri landetan, biltegietan, transmisio dorretan, karrozerian, ateak egiteko eta etxeen eraikuntzako osagarrien egiturak fabrikatzeko erabiltzen da.
H habeak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Beroan egiten den altzairu ijeztu produktua, bere sekzioa H forma dauka. Aldaera desberdinak daude IPN profila, IPE profila edo HE profila bezalakoak, guztiak forma erregularrarekin eta prismatikoarekin. Habeak, zutabeak, zinbriak metalikoak eta abarreko egiturazko elementuen eraikuntzan erabiltzen dira, batez ere makurdura edo konpresioen eraginpean eta bihurdura baztergarriarekin. Bere erabilpena eraikin handiko eraikuntzan eta egitura-sistema garrantzitsuetan ohikoa da, baita egitura-metalikoen fabrikazioan ere adibidez zubiak, biltegiak, eraikinak, itsasontziak eta abar.
U kanalak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Laminen bitartez beroan egindako altzairua, U forma sekzioa duena, UPN profil gisa dira ezagunak. Bere erabilpenen artean metalezko egituren fabrikazioa dago; habeak, laxkak, karrozeriak, zertxak, kanalak eta halakoak.
T profilak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Aurrekoan bezalaxe, bere eraikitze-prozesua beroan egiten da eta hala, laminak elkar lotzen dira. Bere erabilpenaren adibide batzuk: Eraikuntza zibilerako egitura metalikoak, transmisio-dorreak eta metal-arotzeria.