Alberto Fujimori
Alberto Ken'ya Fujimori Fujimori (Lima, 1938ko uztailaren 28a - ibidem, 2024ko irailaren 11) japoniar jatorrizko politikari perutarra izan zen. Hamar urtez herrialdeko presidentea izan zen, 1990etik 2000 arte. 2024an, 86 urte zituen, minbiziak jota eta hamalau urte preso egon ostean zuela, espetxetik bederatzi hilabete atera eta hil egin zen.
Ibilbidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Japoniar jatorriko familia batean sortu zen Fujimori; ingeniari agronomoa zen, eta unibertsitateko errektore ere aritu zen, harik eta 1990ean presidente hautatu zuten arte. Alan García ordezkatu zuen boterean 1990ko uztailaren 28an, Mario Vargas Llosa idazle eta beste hautagai nagusia zenari hauteskundeak irabazi ostean. Haren agintaldiko lehenengo urteetan neurri ekonomiko zorrotzak hartu zituen eta Peru nolabait suspertzea lortu. Halaber, Peruko Alderdi Komunistaren aurkako borroka ere tinkoa izan zen.
Ustelkeriak amaiera politikoa ekarri zion, bai eta giza eskubideen inguruan erakutsitako mespretxuzko jarrerak ere. Fujimorik errepresio gogorra ezarri zuen gobernuan izan zen garaian. Estatuko botere guztiak bereganatu zituen 1992an. Indar armatuen laguntzarekin Diputatuen Kongresua itxi, eta botere judiziala ere bere esku hartu zuen. Sendero Luminosoren kontra ekin zion, horretarako giza eskubideak urratzeko eta hainbat krimen egiteko batere erreparorik izan gabe. Salatu dute 300.000 emakume inguruk eta 22.000 gizonezkok esterilizazio behartuak jasan zituztela Fujimoriren agintaldian.[1]
Izan ere, 2009an 25 urteko zigorra ezarri zioten gerra zikinarekin lotu ostean, batik bat 1990eko hamarkadan hainbat ezkertiar gerrillari bahitu eta hil izanagatik. 2010ean beste zigor bat gehitu zioten, ondasun publikoen bidegabeko eralgitzeagatik.
Epaiak gorabehera, herritarren zati esanguratsu bat haren aldeko izan zen.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Ingelesez):"The Fall of Fujimori" (Public Broadcasting Service).
- (Gaztelaniaz):Heriotzaren berri Naiz.eus agerkari digitalean.