Adenopatia edo hazikontxoakgongoil linfatikoen alterazioa edo lesioa da; bereziki, gongoil linfatikoen hantura.[1] Nahasmendua infekzio baten ondorio denean, adenitisa diogu, eta infekzioak kanal linfatikoak hartzen dituenean, linfangitis terminoa erabiltzen dugu.
Lesionatutako gongoilen arrazoi nagusiak infekziosoak edo minbiziak eragindakoak dira. Adenopatia gaixotasun askoren seinale da, horietako batzuk arraroak eta gehienak (%99a) izaera onekoak.[2]