41. Sinfonia (Mozart)
41. Sinfonia (Mozart) | |
---|---|
Jatorria | |
Sorrera-urtea | 1788 |
Argitaratze-data | 1788 |
Ezaugarriak | |
Hizkuntza | hizkuntza edukirik gabea |
Zatiak | 4 mugimendu |
Tonoa | Do maior |
Egile-eskubideak | jabetza publiko eta jabetza publiko |
Deskribapena | |
Honen parte da | list of compositions by Wolfgang Amadeus Mozart (en) list of symphonies by Wolfgang Amadeus Mozart (en) |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Wolfgang Amadeus Mozart |
|
|
Arazoak fitxategi hau entzuteko? Ikus multimedia laguntza. |
41. Sinfonia do nagusian KV 551, Wolfgang Amadeus Mozart austriar konpositoreak idatzitako azken sinfonia da. Mozartek 1788an konposatu zuen eta Jupiter izena jasotzen du.
Dirudienez, Ingalaterran bizi zen Johann Peter Salomon alemaniar enpresaburua izan zen sinfonia honi "Jupiter" izena eman ziona, erromatar mitologiako jainko gorena. Horrekin, ziur asko, lan honen izaera solemne, eskuzabal eta garailea laburbildu nahi izan zuen. 40. Sinfonia malenkoniatsu eta errebeldearen ondoren idatzia, sentimendu hauen gainditzea irudikatzen du do nagusi tonalitatearekin bat datozen maiestate eta borondate baikor batekin.
Konposaketa eta estreinaldia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]41. Sinfonia, Mozartek, azkar, bata bestearen atzean, 1788ko udan idatzi zituen hiru sinfoniak osatutako sail bateko azkena da. 39. Sinfonia ekainak 26an amaitu zuen, eta 40.a uztailak 25ean. Gutxi gora-behera une horretan Mozart bere piano hirukoteak mi eta do nagusian, bere sonata facilea eta biolinarentzako sonatina bat idazten ari zen.
Ez da ezagutzen sinfonia hau konpositorea oraindik bizirik zegoela interpretatu ote zen. Otto Erich Deutschen arabera, gutxi gora-behera garai honetan, "Kasinoko Kontzertuak" deritzen sail bat prestatzen ari zen, Spiegelgasseko kasino berri batean jotzeko eta jabe bezala Philipp Otto zuena. Mozartek noizbait pare bat boleto bidali zizkion sail hauetarako bere lagun Michael Puchbergi. Baina ezinezkoa dirudi kontzertu sail horiek ospatu ziren ala interes faltagatik bertan behera utziak izan ote ziren zehaztea.
Orkestrazioa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Lan hau zehar txirula bat, bi oboe, bi fagot, bi tronpa, bi tronpeta, tinbal eta harizkoentzat (I. eta II. biolinak, biolak, biolontxeloak eta kontrabaxuak) osatutako orkestra batentzat idatzia dago.
Egitura
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Sinfonia honek lau mugimendu ditu:
Aurrekoa 40. Sinfonia |
Mozarten sinfoniak 1788 |
Ondorengoa Azkena izan zen |