Edukira joan

Orbita

Wikipedia, Entziklopedia askea
Inprimatzeko bertsioa dagoeneko ez dago onartuta, eta baliteke errepresentazio erroreak izatea. Egunera itzazu zure nabigatzaileko laster-markak, eta horren ordez erabil ezazu nabigatzaileko inprimatze funtzio lehenetsia.
Masa-zentro baten inguruan orbitan dauden bi objektu.

Orbita fisikan objektu batek beste baten inguruan eginiko ibilbidea da, betiere grabitate indarra bezalako indar zentripetu baten eraginpean dagoela.

Historia

Johannes Kepler izan zen orbitak matematikaren bitartez aztertu zuen lehen zientzialaria eta lortutako emaitzak bere planeten mugimenduen 3 legeetan azaldu zituen. Lehendabizi, eguzki-sistemako planeten orbitak eliptikoak zirela aurkitu zuen eta ez zirkularrak, lehen arte pentsatzen zuten bezala. Bigarrenik, orbitaren abiadura ez dela konstantea eta honek planetaren eta Eguzkiaren arteko distantziarekiko menpekotasuna duela esan zuen. Hirugarrenik eta azkenik, eguzkiaren inguruan orbitatzen duten planeten artean erlazio unibertsala aurkitu zuen. Planetak orbita osatzeko behar duen periodoaren karratua, Eguzkirako batez besteko distantziaren kuboarekiko proportzionala da.

Isaac Newtonek frogatu zuen Keplerren legeak bere grabitatearen-teoriaren ondorioak zirela.

Orbita motak

Kanpo estekak