Filosofo
Itxura
Filosofo Filosofia gaietan aditua da, filosofia doktrina bat eratzen duen pentsalaria.[1] Hitza antzinako grezierazko φιλόσοφος (philosophos) hitzetik dator, "jakintzaren maitale" esan nahi duena. Bai "filosofo" bai "filosofia" terminoak Pitagoras greziarrak asmatu zituen.
Egun filosofiaren arlo nagusiak (estetika, etika, epistemologia, logika, metafisika, teoria sozial edo filosfia politiko) landu dituen edozein intelektual izendatuko dugu baina lehen zentsu zabalagoa zuen eta artez, historiaz, ekonomiaz, soziologiaz, psikologiaz, hizkuntzalaritzaz, antropologiaz, teologiaz edo politikaz arduratzen ziren.[2]
Erreferentziak
- ↑ Lur entziklopedietatik hartua.
- ↑ Shook, John R.. (2010). Dictionary of Modern American philosophers. (online. argitaraldia) New York: Oxford University Press doi: . ISBN 9780199754663. OCLC .686766412.
Ikus, gainera
Kanpo estekak
Artikulu hau filosofiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |