Roland Emmerich
Roland Emmerich (Stuttgart, 1955eko azaroaren 10a) zinema-zuzendari alemaniarra da.
Roland Emmerich | |
---|---|
(2016) | |
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Roland Emmerich |
Jaiotza | Stuttgart, 1955eko azaroaren 10a (68 urte) |
Herrialdea | Mendebaldeko Alemania (1955 - 1990) Alemania (1990 - Ameriketako Estatu Batuak (2011 - |
Bizilekua | Los Angeles Stuttgart Londres New York |
Lehen hizkuntza | alemana |
Familia | |
Haurrideak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | Municheko Telebista eta Film Unibertsitatea (1977 - |
Hizkuntzak | alemana estatubatuar ingelesa ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | gidoilaria, film-zuzendaria, zinema ekoizlea, idazlea eta errealizadorea |
Jasotako sariak | |
Kidetza | Writers Guild of America, West (en) |
| |
Biografia
aldatuGaztetan, eskultura eta pintura landu zituen, eta Stuttgarteko Arte Akademian egin zituen arte-ikasketak. Publizitatearen munduan hasi zen lanean, eta, gero, zinemara jo zuen. 1979an filmatu zuen lehenengo proiektua, Franzmann. Municheko Zinema eta Telebista Eskolan zinema-ikasketak egin zituen, eta The Noah's Ark Principle (1932) film laburrarekin graduatu zen. Film horrekin inauguratu zen 1984ko Berlingo Jaialdia.
Ondoren, Emmerichek produkzio-etxe bat sortu zuen, Centropolis Films. Hainbat bidaia egin zituen Estatu Batuetara, eta garai hartako efektu berezietako laborategi ospetsuenekin jarri zen harremanetan. Hala, estatubatuar kapitalarekin egin zuen lehenengo film luzea, Universal Soldier (1992). Arrakasta handia izan zuen, eta, ondoren, Stargate (1994) egin zuen. Film hartan, besteetan bezalaxe, efektu bereziek dute garrantzirik handiena. 1996an, Independence Day egin zuen. Film haren bidez, Hollywoodeko magnate handien konfiantza lortu zuen. 1998an, Godzilla lana filmatu zuen, izen bereko mamuari buruzko lana. Lan horretan ere, izugarriak dira efektu bereziak eta ordenagailu bidezko efektuak.
Orduz geroztik egindako lanak hauek dira: The Day After Tomorrow (2004), 10,000 B.C. (2008), 2012 (2009) eta Anonymous (2011).
Filmografia
aldatu- Das Arche Noah Prinzip (1984)
- Joey (1985)
- Hollywood-Monster (1987)
- Moon 44 (1990)
- Eye Of The Storm (1991)
- Universal Soldier (1992)
- The High Crusade (1994)
- Stargate (1994)
- Independence Day (1996)
- The Visitor (1997)
- Godzilla (1998)
- The Thirteenth Floor (1999)
- The Patriot (2000)
- Eight Legged Freaks (2002)
- The Day After Tomorrow (2004)
- 10,000 BC (2008)
- 2012 (2009)
- Anonymous (2011)
Erreferentziak
aldatuWikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Roland Emmerich |
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.