Otsailaren 8
data
Otsailaren 8a gregoriotar egutegiaren urteko hogeita hemeretzigarren eguna da. 326 egun falta dira urtea amaitzeko, 327 egun bisurteetan.
|
|
Daturen bat falta bada, urtearen lotura jarraitu han sartzeko.
Gertaerak
aldatuEuskal Herria
aldatu- 1980 – ETAk Angel Aztuy Rodriguez polizia nazionala hil zuen Oñatin, eta Miguel Rodriguez Fuentes militarra Pasaian.
- 1984 – Bixente Perurena "Bixen" eta Angel Gurmindo Lizarraga "Stein" Hendaian GALek hil zituzten metralleta tiroz.
- 1986 – Batxoki taberna metrallatuta. Frederic Haramboure, José Cau, Juan Luis Zabaleta Elosegi eta Karmen Otegi zaurituta.
- 2003 – ETAk Joseba Pagazaurtundua hil zuen, Andoaingo udaltzain burua.
- 2008 –
- ETAk Bergarako epaitegian jarritako lehergailu batek eztanda egin zuen.
- Baltasar Garzon epaileak EHAK eta EAE-ANV alderdien jarduerak etetea agindu zuen. Espainiako Auzitegi Gorenak, berriz, hauteskundetan parte-hartzea debekatu zien, baina ez zituen jarduerak eten.
- 2009 – Espainiako Auzitegi Gorenak Askatasunaren eta D3Mren hautagaitzak bertan behera utzi zituen.
Mundua
aldatu- 1587 – Maria I.a Eskoziakoa hil zuten, bere lehengusina Elisabet I.a Ingalaterrakoaren aurkako azpijokoetan aritzea leporatuta.
- 1692 – AEBetako Salem herriko bi neskato sorginduta zeudela iradoki zuen mediku batek, sarraski bati hasiera emanez. Ehunka pertsona atxilotu zituzten beste pertsonen salaketetan bakarrik oinarrituta. Hemeretzi lagun urkatu zituzten, gehienak emakumeak.
- 1725 – Katalina I.a Errusiakoa ofizialki tsaritsa izendatu zuen Petri Handia senarrak.
- 1762 – Katalina II.a Errusiakoaren agintaldia hasi zen.
- 1937 – Malaga-Almeria errepideko sarraskia.
- 1942 – II. Mundu Gerraren baitan, Japoniak Singapur inbaditu zuen.
- 1943 – Naziek Lepa Radić gazte emakume partisano jugoslaviarra atxilotu zuten. Handik hiru egunetara zintzilikatu zuten, 17 urte zituela.
- 1948 – Ipar Korean Koreako Herri Armada osatu zen.
- 1950 – Stasi, Alemaniako Errepublika Demokatikoko polizia sekretua, sortu zen.
- 1962 – Zortzi lagun hil zituen Parisen Frantziako Poliziak, Aljeriako gerraren aurkako manifestazio batean.
- 1968 – AEBetako Orangeburgen poliziak tiroka 27 zauritu eta hiru hildako eragin zituen. Arraza segregazioaren aurka protestan ari ziren 200 bat laguni eraso egin zioten tiroka poliziak.
- 1971 – NASDAQ merkatuaren lehen jardunaldia izan zen.
- 1989 – Boeing 707 hegazkin batek Azoreetan izandako istripuan 144 lagun hil ziren.
- 2020 – 2020ko Irlandako Errepublikako Hauteskunde Orokorrak: Sinn Féin alderdia bozken %24,5ekin garaile.
Arte eta kultura
aldatuEuskal Herria
aldatuMundua
aldatu- 1968 – Planet of the Apes ("Simioen Planeta") filma estreinatu zen, Charlton Heston eta Roddy McDowall aktoreek antzeztu zutelarik.
- 1976 – Taxi Driver ("Taxi Gidaria") filma estreinatu zen, Martin Scorsesek zuzendu eta Robert De Niro, Jodie Foster, Albert Brooks, Harvey Keitel, Leonard Harris, Peter Boyle eta Cybill Shepherd aktoreek antzeztu zutelarik.
- 1980 – American Gigolo ("Amerikar Gigoloa") filma estreinatu zen, Paul Schraderek zuzendu eta Richard Gere, Lauren Hutton, Hector Elizondo, Nina Van Pallandt eta Bill Duke aktoreek antzeztu zutelarik.
- 1991 – Sleeping with the Enemy ("Etsaiarekin Lo Eginez") filma estreinatu zen, Joseph Rubenek zuzendu eta Julia Roberts, Patrick Bergin eta Kevin Anderson aktoreek antzeztu zuten.
Zientzia eta teknologia
aldatuEuskal Herria
aldatuMundua
aldatuKirolak
aldatuEuskal Herria
aldatuMundua
aldatuJaiotzak
aldatuEuskal Herria
aldatu- 1772 – Juan Jabat, nafar militar eta politikaria (h. 1825).
- 1885 – Juan Abando Urrejola, euskal idazlea (h. 1946).
- 1895 – Juan Otazua, bizkaitar apaiz trinitarioa (h. 1937).
- 1901 – Juan Martínez Gutiérrez, Txiletar arkitektoa, Bilbon (h. 1976).
- 1907 – Arturo Sáenz de la Calzada, arabar arkitektoa (h. 2003).
- 1911 - María Abrisqueta de Zulueta, gipuzkoar idazle eta pedagogoa, Espainian eta Kuban Gidaritzaren sortzailetzat hartua (h. 1992).
- 1912 – Benito Pérez Jauregi, gipuzkoar futbolaria (h. 1959).
- 1914 – Antonio Vega de Seoane Barroso, gipuzkoar enpresaburu eta ingeniaria, Donostiako alkatea (h. 1988).
- 1924 – Pedro Apellaniz, euskal atleta, xabalina jaurtiketan aditua (h. 2013).
- 1926 – Antonio Oliden, gipuzkoar arraunlaria, Kontxako 11 Bandera irabazitakoa (h. 2023).
- 1939 – Ione Dorronsoro, gipuzkoar politikari ohia.
- 1941 – Jabier Pikabea, gipuzkoar euskaltzale, idazle eta abeslaria.
- 1946 – Maria McBane, 1965eko maiatzean Playboy aldizkarirako posatu zen eusko-estatubatuar modelo eta aktorea.
- 1955 – Juan Garzia, gipuzkoar idazlea, euskalaria eta itzultzailea.
- 1958 – Antonio Garamendi, bizkaitar enpresaria.
- 1960 – Aingeru Epaltza, euskal idazle eta itzultzailea.
- 1962 – Eloy Suárez, PPko espainiar politikaria, Tuteran.
- 1963 – Yolanda Mendiola, euskal telebista-aurkezlea.
- 1968 – Miren Gojenola, bizkaitar aktorea.
- 1975 – Gorka García, gipuzkoar futbolari ohia.
- 1976 – Eva Mirones, gipuzkoar arraunlaria.
- 1978 – Josu Silloniz, bizkaitar txirrindulari ohia.
- 1982 - Miren Echeveste, gipuzkoar itzultzaile eta politikaria.
- 1987 – Xabier Perurena, nafar aktorea.
- 1990 – Uxoa Iñurrieta, gipuzkoar itzultzailea, hizkuntzalari konputazionala eta irakaslea.
- 1992 – Ander Capa, bizkaitar futbolaria.
- 2001 –
- Unai Buján, bizkaitar futbolaria.
- Beñat Prados, nafar futbolaria.
Mundua
aldatu- 412 – Proklo, Antzinaro Berantiarreko filosofoa (h. 485).
- 1291 – Alfontso IV.a Portugalgoa, Portugalgo erregea (h. 1375).
- 1404 – Konstantino XI.a, azken bizantziar enperadorea (h. 1453).
- 1577 – Robert Burton, ingeles idazlea (h. 1640).
- 1591 – Guercino, italiar margolaria (h. 1666).
- 1612 – Samuel Butler, ingeles olerkaria (h. 1680).
- 1700 – Daniel Bernoulli, holandar-suitzar matematikari eta fisikaria (h. 1782).
- 1727 – Jean André Deluc, suitzar geologoa, meteorologoa eta fisikaria (h. 1817).
- 1741 – André Grétry, liejar musikagilea (h. 1813).
- 1762 - Gia Long, Nguyễn dinastiaren sortzaile eta lehen enperadorea (h. 1820).
- 1796 – Barthélemy Prosper Enfantin, frantziar ingeniaria (h. 1864).
- 1805 – Louis Auguste Blanqui, sozialismoaren teorialari eta iraultzaile frantsesa (h. 1881).
- 1810 – Éliphas Lévi, frantziar idazlea (h. 1875).
- 1819 – John Ruskin, britainiar idazlea (h. 1900).
- 1820 – William Tecumseh Sherman, estatubatuar militarra, hezitzailea eta idazlea (h. 1891).
- 1822 – Maxime Du Camp, frantziar idazle eta argazkilaria (h. 1894).
- 1828 –
- Jules Verne, frantziar idazlea (h. 1905).
- Antonio Canovas del Castillo, espainiar politikaria (h. 1897).
- 1834 – Dmitri Mendeleiev, errusiar kimikari eta asmatzailea, taula periodikoaren lehen bertsioaren asmatzailea (h. 1907).
- 1835 – Eduardo Pondal, Galegoz eta gaztelaniaz idatzi zuen galiziar idazlea (h. 1917).
- 1845 – Francis Ysidro Edgeworth, irlandar ekonomialaria (h. 1926).
- 1850 – Kate Chopin, estatubatuar idazlea (h. 1904).
- 1866 – Léon Bakst, errusiar margolari eta eszenatokien eta jantzien diseinatzailea (h. 1924).
- 1868 – Walter Rothschild (Rothschildeko II. baroia), britainiar bankari, politikari eta zoologoa (h. 1937).
- 1876 – Paula Modersohn-Becker, alemaniar margolaria (h. 1907).
- 1878 – Martin Buber, Austrian jaiotako filosofo judua (h. 1965).
- 1879 – Maud Slye, estatubatuar patologoa, ikertzailea eta poeta, minbiziaren ikertzaile aitzindaria (h. 1954).
- 1880 – Franz Marc, alemaniar margolaria eta marrazlea, alemaniako espresionismoko artista garrantzitsua (h. 1916).
- 1883 – Joseph Schumpeter, austriar ekonomialaria (h. 1950).
- 1884 – Snowy Baker, australiar kirolari eta aktorea (h. 1953).
- 1885 – Henri Laurens, frantziar eskultore eta ilustratzailea (h. 1954).
- 1888 –
- Edith Evans, britainiar aktorea, ibilbide luze eta oparoduna (h. 1976).
- Giuseppe Ungaretti, italiar olerkaria (h. 1970).
- 1890 – Claro M. Recto, filipinar politikaria (h. 1960).
- 1894 – King Vidor, estatubatuar zinema zuzendaria (h. 1982).
- 1903 –
- Greta Keller, austriar abeslari eta aktorea (h. 1977).
- Tunku Abdul Rahman, Malaysiako aurreneko lehen ministroa (h. 1990).
- 1904 – Lilian Harrison, argentinar igerilaria, Rio de la Plata igerian zeharkatu zuen lehen pertsona (h. 1993).
- 1906 – Henry Roth, estatubatuar eleberrigilea (h. 1995).
- 1907 – Elena Martín Vivaldi, granadar poeta, idazlea eta liburuzaina, Espainiako XX. mendeko ahots liriko garbienetakoa (h. 1998).
- 1908 – Rafael Lapesa, espainiar idazle eta hizkuntzalaria (h. 2001).
- 1911 – Elizabeth Bishop, estatubatuar poeta (h. 1975).
- 1915 – Takeshi Kamo, japoniar futbolaria (h. 2004).
- 1918 – Enrique Tierno Galván, espainiar politikari, soziologo, jurista eta entsegugilea (h. 1986).
- 1921 – Lana Turner, estatubatuar aktorea (h. 1995).
- 1924 – Khamtai Siphandon, Laosko presidentea.
- 1925 – Jack Lemmon, estatubatuar aktorea, bere belaunaldiko sarituenetakoa (h. 2001).
- 1931 – James Dean, estatubatuar aktorea (h. 1955).
- 1932 –
- Horst Eckel, alemaniar futbolaria (h. 2021).
- John Williams, estatubatuar musikagilea eta orkestra zuzendaria, zinemako historiaren soinu-banda ospetsuenetakoen konposatzailea.
- 1933 –
- Gérard Vergnaud, frantziar matematikari eta psikologoa (h. 2021).
- Kiichirō Furukawa, japoniar astronomoa (h. 2016).
- Hiroki Kosai, japoniar astronomoa.
- 1935 – Luis María Anson, espainiar kazetari eta idazlea.
- 1936 – Ro Jai-bong, Hego Koreako lehen ministroa (h. 2024).
- 1939 – Egon Zimmermann, austriar eskiatzailea (h. 2019).
- 1941 –
- Irma Kukkasjärvi, finlandiar ehungintzako artista eta diseinatzailea (h. 2011).
- Nick Nolte, estatubatuar aktorea.
- 1943 – Valerie Thomas, estatubatuar matematikari, fisikari eta informatikari eta datu-analista.
- 1944 – Sebastião Salgado, brasildar argazkilaria, zuri-beltzeko argazkilaritzaren maisutzat hartua.
- 1945 – Kinza Clodumar, Nauruko presidentea (h. 2021).
- 1953 – Mary Steenburgen, estatubatuar aktore eta abeslaria.
- 1955 – John Grisham, estatubatuar idazlea.
- 1957 – Olga Gavrilova, sobietar atleta, xabalina jaurtiketan aditua (h. 2022).
- 1958 – Marina Silva, brasildar politikaria, ekologista eta hezitzailea.
- 1959 – Mauricio Macri, Argentinako presidentea.
- 1960 –
- Benigno Aquino III.a, Filipinetako presidentea (h. 2021).
- Alfred Gusenbauer, Austriako kantzilerra.
- 1966 – Hristo Stoichkov, bulgariar futbolari ohia, bere belaunaldiko futbolari hoberenetakoa eta Bulgariako inoizko hoberenetakoa.
- 1968 – Gary Coleman, estatubatuar aktorea (h. 2010).
- 1971 –
- Maura Healey, estatubatuar abokatua eta politikaria.
- Marina de Van, frantziar zinema aktore eta zuzendaria.
- 1974 – Seth Green, estatubatuar aktore eta telebista-ekoizlea.
- 1975 – Rusudan Gotsiridze, georgiar apezpiku baptista.
- 1977 – Daniel Sanabria, paraguaiar futbolari ohia.
- 1982 – Gabriel Rufián, kataluniar ekintzaile eta politikari ezkertiarra.
- 1983 – Olga Syahputra, indonesiar aktore, umorista eta abeslaria (h. 2015).
- 1987 – Javi Garcia, espainiar futbolaria.
- 1990 – Emily Scarratt, ingeles errugbilaria.
- 1991 – Genzebe Dibaba, distantzia ertaineko eta luzeko korrikalari etiopiarra.
- 1993 – Shelby Houlihan, estatubatuar atleta, distantzia ertain eta luzeetan aditua.
- 1994 – Molly Burke, kanadar youtuber eta aktibista.
Heriotzak
aldatuEuskal Herria
aldatu- 1661 – Martin Otxoa de Kapanaga, bizkaitar idazlea.
- 1681 – Joan Oltze, baxenafar apaiza, Baionako apezpikua izandakoa (j. c. 1605).
- 1727 – Domingo Akasuso, bizkaitar militar eta ekintzailea, Buenos Airesen (j. 1658/59).
- 1799 – Luis Urbina, arabar militarra, Madrilen (j. 1721).
- 1872 – Eugenio Abiraneta, euskal herritar politikaria (j. 1792).
- 1935 – Jenaro Larratxe, nafar enpresaburu eta politikaria, Euskeraren Adiskideak elkarte euskaltzalearen presidente eta sortzailea (j. 1870).
- 2000 – Claudio Etxeberria, gipuzkoar traineru patroia (j. 1935).
- 2003 – Joseba Pagazaurtundua, Andoaingo Udaltzaingoaren burua, ETAk eraila (j. 1957).
- 2012 – Jose Luis Akarregi, esku huskako euskal pilotaria (j. 1923).
- 2015 – María Josefa Uharte, nafar arte bildumagile eta filantropoa (j. 1927).
- 2022 – Javier Berasaluze Markiegi, gipuzkoar futbolaria (j. 1931).
Mundua
aldatu- 1204 –
- 1265 – Hulagu Khan, agintari mongola.
- 1587 – Maria Estuardo, Eskoziako erregina (j. 1542).
- 1691 – Carlo Rainaldi, italiar arkitekto barrokoa (j. 1611).
- 1709 – Giuseppe Torelli, italiar musikagilea eta biolin-jotzailea (j. 1658).
- 1723 – Ilona eta Judit Gófitz, hungariar biki siamdarrak (j. 1701).
- 1725 – Petri I.a Errusiakoa, Errusiako tsarra eta Errusiako enperadorea (j. 1672).
- 1749 – Jan van Huysum, herbeheretar margolaria (j. 1682).
- 1796 – John Sibthorp, ingeles zientzialari eta naturalista (j. 1758).
- 1835 –
- Guillaume Dupuytren, frantziar kirurgialaria eta anatomista (j. 1777).
- Pauline de Lézardière, frantziar historialaria (j. 1754).
- 1849 – France Prešeren, Esloveniako poeta erromantiko handiena (j. 1800).
- 1860 – Carl Edvard Rotwitt, Danimarkako lehen ministroa (j. 1812).
- 1871 – Moritz von Schwind, austriar margolaria (j. 1804).
- 1874 – David Friedrich Strauss, alemaniar filosofo eta teologoa (j. 1808).
- 1909 –
- Catulle Mendès, frantziar idazlea (j. 1841).
- Giacinto Morera, italiar matematikaria eta fisikaria, analisi konplexuan aditua (j. 1856).
- 1910 –
- Carolina de Cepeda, galiziar soprano dramatikoa, mendearen bigarren erdian bere generoko onenetakotzat hartua (j. 1847).
- Hans Jæger, norvegiar idazlea (j. 1854).
- 1911 – Joaquín Costa, espainiar idazle, politikari, legegizon, ekonomialari eta historialaria (j. 1846).
- 1914 – Josefa Teixidor i Torres, kataluniar margolaria (j. 1865).
- 1918 – Louis Renault, frantziar legegilea eta hezitzailea, 1907ko Bakearen Nobel Saria (j. 1843).
- 1921 – Piotr Kropotkin, errusiar geografoa eta politika arloko pentsalaria, mugimendu anarkistaren teoriko garrantzitsuenetakotzat hartua (j. 1842).
- 1923 – Lilli Suburg, estoniar kazetari, idazle eta feminista (j. 1841).
- 1926 – William Bateson, ingeles biologoa (j. 1861).
- 1935 – Max Liebermann, alemaniar margolaria (j. 1847).
- 1936 – Charles Curtis, AEBetako 31. presidenteordea (j. 1860).
- 1942 – Fritz Todt, alemaniar jenerala eta arkitektoa (j. 1891).
- 1943 – Lepa Radić, serbiar jatorriko jugoslaviar partisanoa (j. 1925).
- 1947 – Josefina Bakhita, sudandar-italiar moja (j. 1868).
- 1951 – Fritz Thyssen, alemaniar enpresaburua (j. 1873).
- 1957 –
- Walther Bothe, alemaniar fisikaria, 1954ko Fisikako Nobel Saria (j. 1891).
- John von Neumann, estatubatuar matematikaria (j. 1903).
- 1960 – J. L. Austin, ingeles filosofoa (j. 1911).
- 1962 – Eugeniusz Frankowski, poloniar arkeologoa, etnografoa, iberista, euskalaria eta museologoa (j. 1884).
- 1964 – Ernst Kretschmer, alemaniar psikiatra (j. 1888).
- 1975 – Robert Robinson, ingeles kimikaria, 1947ko Kimikako Nobel Saria (j. 1886).
- 1979 – Nikolai Semionovitx Tikhonov, errusiar idazlea, sobietar poeta nagusietako bat (j. 1896).
- 1987 – Bronisława Wajs, poloniar poeta eta abeslari ijitoa (j. 1908).
- 1990 – Georges de Mestral, velcroaren asmatzailea (j. 1907).
- 1993 –
- Eliot Janeway, Estatu Batuetako ekonomista politiko garrantzitsuenetako bat (j. 1913).
- Ismael Quiles, espainiar filosofoa (j. 1906).
- 1998 –
- Halldór Laxness, islandiar idazlea, 1955eko Literaturako Nobel Saria (j. 1902).
- Enoch Powell, britainiar politikari eta idazlea (j. 1912).
- 1999 –
- Iris Murdoch, irlandar idazlea eta filosofoa (j. 1919).
- Luis Sánchez Polack, Tip, espainiar umorista eta antzezlea (j. 1926).
- 2000 – Felicidad Duce, kataluniar jostuna, metodo baten sortzailea eta erreferentea moda diseinuan (j. 1908).
- 2002 – Ong Teng Cheong, Singapurreko presidentea (j. 1936).
- 2005 –
- Jimmy Smith, estatubatuar jazz-jotzailea (j. 1925 edo 1928).
- Javier Tusell, kataluniar historialari eta politikaria (j. 1945).
- 2006 – Jean-Robert Ipoustéguy, frantziar pintore eta eskultorea (j. 1920).
- 2007 – Anna Nicole Smith, estatubatuar modelo eta aktorea, Playboy aldizkariko playmate ezagunenetakoa (j. 1967).
- 2010 – Jimmie Heuga, euskal jatorriko estatubatuar eskiatzailea (j. 1943).
- 2012 – Luis Alberto Spinetta, argentinar rock musikagile, abeslari, gitarrista eta poeta (j. 1950).
- 2014 – Nancy Holt, estatubatuar artista (j. 1938).
- 2016 – Violette Verdy, frantziar dantzari, koreografo, irakasle, zuzendari eta idazlea (j. 1933).
- 2017 –
- Peter Mansfield, britaniar fisikaria, 2003ko Medikuntzako Nobel Saria (j. 1933).
- José Luis Pérez de Arteaga, espainiar irrati esataria, musika kritikaria eta musikologoa (j. 1950).
- 2019 – Robert Ryman, estatubatuar margolaria (j. 1930).
- 2020 – Carlos Rojas, kataluniar idazle eta unibertsitate-irakaslea (j. 1928).
- 2021 – Jean-Claude Carrière, frantziar eleberrigile, gidoigile eta aktorea (j. 1931).
- 2022 – Luc Montagnier, frantziar mikrobiologoa, birologia arloan nabarmendua, 2008ko Medikuntzako Nobel Saria (j. 1932).
- 2023 –
- Burt Bacharach, estatubatuar musikagile, abesti egile, musika ekoizle eta piano-jotzailea (j. 1928).
- Miroslav Blažević, kroaziar futbolari eta entrenatzailea (j. 1935).
- Ivan Silaiev, SESBeko lehen ministroa (j. 1930).
- Branka Veselinović, serbiar aktorea, 80 urtetik gorako aktore ibilbideduna (j. 1918).
- 2024 –
- Virginia Beavert, estatubatuar hizkuntzalaria (j. 1921).
- Charlotte Froese Fischer, kanadar-estatubatuar matematikari eta informatikaria (j. 1929).
Jaiak eta urteurrenak
aldatu- Sehaska egutegiko izendegia: Xantiana eta Ustaritz/Ustaritze.
Kanpo estekak
aldatu